miércoles, 13 de noviembre de 2019

PRAKTIKALDIA AMAITZEN DA


Jadanik amaitu zaigu hainbeste denboran itxaroten egon garen praktikaldia,  eta egia esan, pena handia ematen dit, bertan, etxean bezala sentitu bai naiz, oso gustora.  Eskertzekoa benetan, Ikastolako edozein langilek eman didan gertutasuna, baita ere, gurasoek nirekin izan duten jarrera, oso langukoi agertu zaizkidalako eta horrek motibazioa eman dit ikasten ari naizenen honekin gogo handiz  jarraitzeko.

Aipatu bezala, bertako irakasle zein ikasketa buruak nirekin izan duen harremana oso gertukoa izan da, asko lagundu didate dudaren bat nuen garaian eta egindako gauza guztien azalpenak eman dizkidate inongo momentuan alde batera utzi gabe. Gainera, momentu batzuetan laguntza eskatu didate eta orduan, neu ere probetxugarria sentitu naiz.

Praktikaldi hauetan hainbat gauza ikasi ditudan arren, oraindik konziente naiz gauza asko ditudala ikasteko eta posible dela inoiz ez ikastea behar den adina, beti ere, arazo edota zailtasun berri ezberdinak agertzen direlako zein aurre egin beharko dizkiedanak. 

Esango nuke, gehien ikasi dudana haurrengana zuzentzean erabili behar den hitz egiteko modua dela, izan ere, ni LH1eko mailan egonik, eurak ulertu eta jarduerak aurrera eraman ahal izateko pentsatuta eta beraientzat moldatuta hitz egin behar baita. Baita ere, ikasle bakoitza oso ezberdina dela eta lehenik eta behin ikaslea ahalik eta ongien ezagutzea komeni dela, dituen gaitasun eta beharrak jakiteko. Beraiekin harremantzerako orduan ere, ezberdin jokatu behar dugula pertsona bakoitza ez delako berdina eta adin horretan balitekeelako konfiantza hartu bitartean eurak hain ondo ez sentitzea. Horrez gain, ikasleen aurrean irakasle batek duen posizioaz ere konturatu naiz, eta askotan oso polita den arren, une batzuetan egoera gazi gozoak gertatzen direla eta horri aurre egiteko gai izan behar garela, hala ere, zorionez, nire ikastolako profesional taldeak erakutsi didanez, beti daude gainerako lankideak esku bat botatzeko prest.

Irakasle-ikasle harremanari dagokionez, ikusi dut LHko  lehen urteetan behintzat oso garrantzitsua dela irakaslearen papera batipat ikasleentzako. Haur Hezkuntzatik irten ondorengo lehen urtea izanik irakaslearen babes handia eskatzen dutelako, beraz, irakasleak bere mugen barruan egon behar badu ere, momentu batzuetan maitakorra izan behar duela bere maitasuna ikasleei adieraziz.

Bizipenei dagokienez, oso momentu onak igaro ditut, tartean zailtasun bat edo beste izan dugun arren enuke esango momentu txarrik igaro dudanik, izan ere, guztion laguntzarekin buelta eman baitiogu. Askoz ere momentu hobe eta polit gehiago igaro ditut (tartean hainbat bitxikeria kontua hartuta), txarrak baino.

Beraz, hemendik ateratzen dudan ondorioa oso positiboa izan dela esango dut, anitz ongi pasatu dut, eta gauza asko ikasi ditudan arren, oraindik beste hainbeste eta askoz gehiago ikastea geratzen zaidala eta zerbait azpimarratzekotan bertako langileen gertutasuna (niganako eta ikasleenganako) goraipatuko nuke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario