Mostrando entradas con la etiqueta #Begoña. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta #Begoña. Mostrar todas las entradas

jueves, 14 de noviembre de 2019

Amaitzeko: MEMORIA

Kaixo, arratsalde on:

   Praktikaldi txanda hau bukatzen da...  Nola daude emozio horiek?   Bukatzeko penaz edo desiatzen?

  


Ikastetxeko egonaldia amaitu ondoren, PRACTICUM I ikasgaia ebaluatua izateko amaierako HAUSNARKETA burutzea falta zaizue orain, kalifikazio orokorrerako oso alderdi garrantzitsua. 


Gogoratu:
Bi zati nagusi izan behar ditu hausnarketa honek hau da, kontaketa eta proposamenak. 

  • Alde batetik

(1.-) Bi pasadizoren kontaketa eta irakasleak bertan izandako eskuhartze inguruko gogoeta 

Une honetan jada ikastetxeko praktikaz blai izango zaretenez, behatze eta ondorioztatze prozesuan jantzita, beste aurrera pauso bat eman beharko duzue. Hainbat ikasgai eta hainbat gela, patio saioak, sarrera/irteerak, denetik ikusi eta bizi izango zenuten.
 
Ugariak izango ziren ikastetxean egunero sortzen diren gertaerei so egin eta zuen gogoetak burutzeko izan dituzuen aukerak. Horietako bi dira oraingoan azaldu behar dituzuenak, lehena zuen irakasle irudikapenaz bat datorrena eta bigarrena izan nahi duzuen irakasle ereduarekin talka egiten duena, A) eta B) paragrafoetan azaltzen denari jarraituz.
§  --- A).- GARBI DESKRIBATU, denok ulertzeko moduan, lehenengo “GERTAERA” edo  “PASADIZOA”

     Ondoren, zehaztu:  Zein izan da irakaslearen jokabidea une horretan? Ze alderdi positiboak azpimarratuko zenituzke? Zenbateraino ikusten duzu identifikatua zure burua esku hartze horretan? Zergatik?

§  … B).- GARBI DESKRIBATU, denok ulertzeko moduan, bigarren “GERTAERA” edo  “PASADIZOA”
Zer ez zaizu gustatu? Zure ustez, zein izango litzateke irakasle gisa aritzeko modu egokiagoa kasu horretan? Zer uste duzu egingo zenukela zuk? Zergatik?



  • eta, beste aldetik, 

(2.-) ikusi, bizi eta hausnartutako esperientziaren harira, ikasleen ikas-prozesua hobetzeko bi proposamen, ZURE BI PROPOSAMEN, ondo zehaztuta.


Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, maila teorikoan ikasitakoa Practicum I-ean bizi izan duzunarekin uztartuz, Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan ematen diren ikas-prozesuak hobetzeko bi proposamen aurkeztu, ZUREAK DIREN BI PROPOSAMEN. Azalpenean, aurrera eramateko moduak zehaztu egin beharko dituzu eta aurre ikusten dizkiezun onuren nondik norakoak azaldu.



Izan kontutan ez dela agertu behar
ez izenik, ezta pertsonak identifikatzeko moduko
ezaugarririk ere


------
  • Denetara ez 2 orrialde baino gutxiago baina ezta ere 7 baino gehiago. Azala eta eranskinak aparte.
  • Times New Roman. 12 tamainako hizkiak. 1,5eko tartea lerroen artean. Orrialdeak zenbatuta.
  •   Testu idatzia ez den guztia, eranskinetan. Muga eta formatu gabeko eranskinak.
 
Entregatzeko epea:
Abenduaren 17an, asteartea, arratsaldeko ordu bietan bukatzen da. 2019/12/17, 14:00
Nire bulegoan edo 70 zenbakia duen buzoian utzi.
.
ERNE!: folioak grapatuta eta
plastikozko zorro batean sartuta
.



 

domingo, 10 de noviembre de 2019

GOGOETA GARAIAN SARTZEN GARA

Aurreko mezuarekin jarraituz, azken txanpa honetan praktikaldiko etapari agur esan beharko diogula eta, beste bi praktikaldi, luzeagoak, gelditzen zaizkizuela gogora arazi nahi dizuet.

Ikasleekin zuzenean aritzeko bigarren txanda iristen den bitartean, etekina atera beharko diogu aurtengo esperientziari.

Berriro diot, blog-eko azken ekarpen honetan ez duzue ezer berririk kontatu behar baizik eta bost aste hauei buruzko hausnarketan zentratu. 

Zuen laburpenean agertu beharreko ildoak: 

  • Nola izan da zure Practicum I faseko esperientzia? 
  • Ze motatako bizipenak izan dituzu? 
  • Nola atera etekina bizi izan duzun honi guztiari  irakasle txukun bezala aritzeko etorkizunean?  



Aurreko mezuan esaten nizuen bezala, sarrera honetako etiketa  #Nire Esperientzia da eta gogoratu zuen izen abizenari dagokiona ere jarri behar duzuela.

Ea ba zelan laburtzen duzuen bost aste hauetan bizitakoa. 

AZKEN TXANPA

Kaixo, arratsalde on:


BLOG honetara igo beharko duzuen azken sarrera da hau: PRAKTIKALDIA AMAITZEN DA, #Nire Esperientzia etiketa-pean.

Oraingoan, errepasatu beharko dituzue bizi izandako esperientziak eta bost aste hauetan zehar zuretzat zeintzuk izan diren garatu dituzun konpetentziak eta benetan zer ikasi duzun kontatzea da eskatzen zaizuna.

Hurrengo sarreran doaz atal honi dagozkion azalpen zehatzak.

Beste aldetik, esan nahi dizuet, baita ere, aurreko mezu elektronikoan adierazi bezala, hurrengo astean bidaliko dizuedala praktikaldi amaierako bilera egiteko deialdia.

Animo!



lunes, 4 de noviembre de 2019

Proiektuak

Kaixo guztioi, arratsalde on:

    Zer moduz sentitzen zarete? Nola doa practicuma?

Bi aste besterik ez zaigu falta bukatzeko...



    Hurrengo gaiak PROIEKTUAK izena du.

Ikastetxearen plan edo proiektu esanguratsuenak ezagutu eta beraien inguruko hausnarketa egitea du helburu.


 Beti bezala, gogoratu: aipamen hutsak ez du zentzurik, horiek ikastetxeko web orrian irakur daitezke baina ez digute informaziorik ematen proiektu bakoitzaren "materializazioaren" inguruan.


Proiektu horiek (Agenda 21, Elkarbizitza, Hezkidetza, Aberaste Programa, Euskara Normalkuntza, Irakurketa Plana, etab.) zuek zertan gauzatzen diren ikusten duzuen azaltzea da eskatzen zaizuena, egunerokotasunean non bihurtzen diren errealitate.

 
Adibideak lagungarri direla gogoratu, batez ere gainhonetan, kontakizun zehatzak izan beharko liratekela, filosofian edo "nahian" galdu gabe: zer egiten da? Non? Nola? Ze antolaketak esusten dio proiektu horri? ?????


#Proiektuak

Gogoratu: proiektu esanguratsuenak (zuk praktikan ikusten duzun egoeretan oinarrituz, ez teoria) azaldu eta komentatu. Zure ekarpenean aipatzen duzun proiektu bakoitzeko gauzatzearen adibide bat azaldu: non, zelan, norekin, planteamendu orokorra, irakaslearen esku hartzea, ikasleen parte hartzea, baliabideak eta abar.





miércoles, 30 de octubre de 2019

Estrategia metodologikoak antzematen

Kaixo, arratsalde on guztioi:

   Bagoaz aurrera: praktikaldiaren erdi aldera heltzen ari gara.

   Aholku bezala: EZ UTZI BIHARKO GAUR EGIN DEZAKEZUNA. Zuenetariko batzuk ondo zabiltzaten bitartean, beste batzuk motz gelditzen ari zarete zuen ekarpenetan. Erne ibili, berandutu gabe.

   Gaur ekiten diogu gai berriari, IKASKETA-PROZEDURAK izenarekin agertu behar denari zuen etiketetan.


#Ikasketa-prozedurak


Ikasgelako baliabide didaktikoak, ikasketa prozedurak eta estrategia metodologikoak behatu. Zure behaketatik jasotako informazioa aztertu eta ondorioak atera, esaten duzuna argudiatuz.
Beti bezala, adibideak erabiltzen badituzu, hobe.
.

lunes, 21 de octubre de 2019

ANIZTASUNA

Kaixo guztioi, arratsalde on.
 
Amaitu zaigu #Hezkuntza-Komunitatea arloari dagokion derrigorrezko epea, eta oraindik batzuk falta zarete zuen ekarpena blogean argitaratzeko. Gogoratu gai bakoitzaren inguruan epe barruan ezinbestekoa dela gutxienez ekarpen bat egitea.

                                                                                                                  ANIZ-TASUNA                                                                                                    
Hasiera emango diogu bigarren gaiari,   
ANIZTASUNA

          #Aniztasuna


Aniztasunaren inguruan, zer nabaritzen duzu zure gelan edo zure ikastetxean?, zer iruditzen zaizu garrantzitsuena, zerk deitzen du zure arreta, zergatik? 

Ikasleek eginkizun guztietan agertzen dituzten hainbat gaitasun eta zailtasun identifikatu eta aztertu.


Zabaldu begiak, ireki belarriak, leundu eskuak, ...


Zer esaten ari gara ANIZTASUNA aipatzerakoan?


.








domingo, 13 de octubre de 2019

Hezkuntza Komunitatea

 Kaixo, arratsalde on:

Astelehenean emango diozue hasiera zuen lehen praktikaldiari.

Bileran komentatu genuen bezala, Practicum I-aren bidez bereganatu beharreko konpetentzia honetan zentratuko gara lehen astean:
“Erdietsitako ezagutza teorikoak ikasgelako errealitatearekin erlazionatzen ditu”

Beste era batera esanda: 
  • Ø ikasgelaren errealitatearen aldagaiak,
  • Ø denboraren eta espazioaren antolamendua,
  • Ø ikasgelak duen ohiko funtzionamendua,
  • Ø ... eta abar,

BEHATU, IDENTIFIKATU, AZTERTU ETA AZALDU

Etiketak: #Izen Abizena eta #Hezkuntza Komunitatea

Gogora arazten dizuet hitzezko azalpena irudiz, marrazkiz, bideoz, hipertestuz, audioz eta abar osa ditzakezuela.

ANIMO eta AURRERA.