Kaixo!
Iritsi da nire lehen praktikaldiari agur esateko momentua. Momentu hau gerturatzen zen ahala geroz eta gogo gutxiago nituen egun honetara heltzeko, baina bizitako esperientzia guztiak eta gero oso pozik amaitu dut praktikaldia gauza asko ikasi ditudalako, bai etorkizunean irakasle hobeago bat izateko eta bai nire eguneroko bizitzarako. Aurreko sarreretan aipatu bezala, Soraluzeko eskolan egin ditut praktikak. Oso esperientzia aberasgarria izan da praktikaldi hau niretzat. Irakasleengandik gauza pilo bat ikasi ditut, baina are gehiago ikasleengandik.
Esperientzia ezberdin asko bizi izan ditut ikasgelan, batzuk atseginak (ikasleei ariketak egiten laguntzea, azalpenak ematea...)eta beste batzuk ez hainbeste, ikasleen arteko istiluak adibidez, baina dudarik gabe, denak oso aberasgarriak. Ikasleek lehenengo egunetik oso ondo tratatu naute eta beste edozein irakasle bezala tratatzen ninduten, galderak egiterako orduan, beraien arazoak kontatzerako orduan... Beste alde batetik irakasleak beti egon dira ni laguntzeko prest, batez ere nire gelako tutorea, eta asko galdetzen zidaten ea nola zihoan esperientzia.
Bestalde, gaizki ulertu ez badut, Soraluzeko eskola matematika regletekin eta testuliburu gabe lantzen asi den lehen eskola da euskadin, eta gainera, nire gelako tutorea zen gai honen inguruan gehien kontrolatzen zuen irakaslea, hortaz, asko ikasi dut gai honen inguruan. Lehen egunetan, kostatu egin zitzaidan ulertzea nola funtzionatzen zuen sistema honek baina tutorearen laguntzarekin eta ikasleek nola egiten zuten lana ikusiz ikasi nuen funtzionamendua. Egia esan asko gustatu zait sistema hau eta etorkizunean eskola askok erabiliko duela uste dut, eskolan entzun dudanez, emaitza onak ematen bait dituelako. Hortaz, etorkizunean irakaslea izaten banaiz oso ondo etorriko zaidan esperientzia bat dela uste dut.
Konturatu naiz ikasle asko daudela beraiek bakarrik lan egin behar badute ez dutela beraiek ahal duten guztia egiten eta benetan dakitena baino gutxiago egiten dutela. Hau da, norbait gainean badute ez despistatzeko oso ikasle onak direla eta erraztasun handia dutela, baina irakasleren bat beraiekin ez duten momentuan asko jeisten dutela beraien errendimendua. Hortaz, beraien benetako maila ematen ez duten ikasle asko daudela uste dut, eta hau konpontzeko modu bat gela bakoitzea irakasle gehiago egotea da. Izan ere, gela askotan irakasle bat bakarrik dago eta ezinezkoa egiten zaio beharrezkoa duten ikasle guztiei laguntzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario