sábado, 19 de octubre de 2019

HEZKUNTZA KOMUNITATEA


Kaixo!

Dagoeneko igaro da praktiketako lehenengo astea, bost egun benetan zoragarriak, esperientzia berriez beterikoak eta nire oroimenean leku garrantzitsua hartu dutenak.

Esan bezala, Debako Luzaro eskolan ari naiz praktiketan, eta 2.mailan egotea egokitu zait. Nire gelak ohikoak ez diren hainbat ezaugarri ditu, alde batetik, 26 ikasle dira, eta hauek launaka kokaturik daude talde-lana sustatzeko asmoz; bestetik, amatasuna dela eta, bi tutore daude, lehenengoa goizetan jarduten den heinean, bigarrena arratsaldez aritzen da, eta ikasgaiak ere horren arabera sailkatzen dira (ikusi beheko ordutegia). Horrez gain, ikasgelako ratioa mugan dagoenez, 2.mailako bi geletako hainbat ikasle batu, eta hirugarren talde bat osatzen dute ikasleen ulermena eta irakurketa sakonago landu ahal izateko.
Klaseak  9:30etan hasten dira eta egunero arduradun ezberdin bat arduratzen da data, jangelako menua eta esaldi bat idazteaz. Jolastordua berriz, hamaiketan hasten da, eta ordura arte irakasgai ezberdinak izaten dituzte; ordu erdiko egonaldia igaro ondoren, berriro ere ikasgelara sartzen dira 12:30ak arte, bazkaltzeko ordura arte, hain zuzen. Nik haien moduan, ordu horretan bazkaltzen dut, eta 14.00tan arratsaldeko klaseak hasten dira 16:00ak arte. Horrez gain, haurrek eskolaz kanpoko ekintza asko dituzte, esku-pilota, solfeo, multikirola, dantza…

Metodologia integratzailea bultzatzen da ikastetxean, ikasleak gela berdinean egoten dira eta astean pare bat aldiz etortzen da PTa, behar dutenei laguntza ematera. Kasu horietan, klasea aurrera eramatea  zaila izaten bada, ikaslea berarekin gela batera joaten da, bai haren eta bai ikasgela osoaren onerako ere. Nire gelan adibidez, euskara hizkuntzaren inguruko laguntza jasotzen duten bi ikasle daude, eta gainontzekoak tutorearekin gelditzen dira gelan. Aurretik aipatu dudan moduan, astean lau ordutan, desdoblea edo taldekatze malgua gauzatzen da, hau da,  ikasleak  hiru taldetan banatzen dira, heziketa-laguntza antolatzeko eta ikaskuntza errentagarriagoa izateko.

Horrez gain, ikasleen artean arazoren bat egonez gero, irakaslea da erabakiak hartzen dituena, arazoaren kudeaketa egoeraren arabera gauzatzen du eta horretarako, taktika ezberdinak erabiltzen ditu. Hala ere, garrantzia ematen zaio ikasleek, arazoak konpontzeko asmoz, beraien artean hitz egiteari.


Gelaren funtzionamenduari dagokionez, ikasleak lauko taldeetan eserita daudela aprobetxatuz, ikasle bakoitzari, talde-lana sustatzeko betebehar bat ematen zaio. Ikastetxeak ikaskuntza kooperatiboa bultzatzea du helburu, eta beraz, ikasleak bozeramailek, idazkariak eta materialaren eta isiltasunaren arduradunak izaten dira aste osoan zehar, haurren motibazioa sustatuz. Rol hauek astero aldatuz doaz eta ostirala heltzen denean, ebaluaketa bat egiten dute.

Hezkuntza Komunitatea

Kaixo, lehenengo astea pasa ondoren praktikeri martxa hartzen hasia nago. Lehen mailako 24 umeko gela batean nago eta tutorea esperientziadun emakume bat da, izan ere, 15 urte daramatza Luzaroko eskolan. Oso pozik nago tutore honekin egoteaz iadanik ezagutzen nuelako, Luzaron ikasten nuenean berak han egiten zuen lan eta gauza onak besterik ez ditut entzun beretaz. Tutoreaz gain, haur askoko gela denez beste irakasle batek ere ematen ditu zenbait irakasgai, matematika eta euskara adibidez. 

Ingelesa dutenean, nire gelako eta beste gelako haur batzuk nahasten dituzte beste gela bat osatuz, eta gainontzekoak beste irakasgai bat dute bitartean. Esan bazala, kopuru handiko gelak direnez bikoizketa hauek erabiltzen dituzte.  

Nire gela, 1B da eta lau haurreko sei taldez osatuta dago, hau da, taldeka daude jarrita eta ez banaka. Hala eta guztiz ere, tutoreak esan zidan, kurtso hasieran U forman eserita jarri zituztela dinamikan sartu arte eta orain dela gutxi hasi direla taldetan lan egiten. 

 9:30 etan hasten dira klaseak, egunero bi arduradun ezberdin daude, arduradunek zer egun den eta zer tenperatura eta urtarotan gauden esateaz arduratzen dira. Umeei asko gustatzen zaie ariketa hau ikasgela erdira irten eta beraien kideei hitz egiten dietelako, gainera, zenbaki, egun, hilabete, zein urtaroak ikasten dituzte inkoszienteki. 
Ariketa hau egin ondoren, edozein irakasgai dute 10:15 ak arte. Ondoren, beste irakasgai bat eduki eta gero 11:00 etan jolas ordua dute eta patiora irtetzen dira jolastu eta hamaiketakoa jan dezaten. 11:30 etan berriz beste irakasgai bat dute 12:30 ak arte. Ordu honetan, mantalak jantzi eta jangelara joaten dira bazkaltzera, bazkaldu ondoren, 14:00 ak arte jolas ordua dute. Tarte honetan, hau da, 12:30 etatik 14:00 etara nire etxera joaten naiz  bazkaltzera. 14:00 etatik 16:00 etara beste ordubeteko bi irakasgai dituzte eguna bukatzeko. 

Eskola bukatu ondoren, orokorrean multikirolak, solfeo edo beste edozein estraeskolar edukitzen dituzte. 

Lehenengo astea pasata, esan beharra dut oso pozik nagoela eta asko ikasten ari naizela. 


Hurrengorarte!


viernes, 18 de octubre de 2019

AURKEZPENA

Kaixo!

Garazi Letamendia naiz, Azpeititik nator eta Lehen Hezkuntzako ikasle bat naiz. Betitik gustatu izan zait umeekin ibiltzea eta heurei laguntzea. Gainera udalekuetan monitore izan naiz pasa den udan eta nire bizitzako esperientzia hoberenetako bat izan dela esango nuke. Pila bat ikasi dut umeekin eta beraiek nirekin gustura zeudela ikusteak ez du parekorik izan.

Orain praktikak direla eta, onartu beharra dut urduri samar nabilela. Hain zuzen ere, unibertsitatean teorian esaten duguna praktikan jartzeko garaia izango da eta espero dut ongi egiteko gai izatea. Gainera, izugarrizko gogoa dut ikasgela bateko errealitatea ikusteko. Hau da, ikasgela batean dagoen aniztasuna. Izan ere, uste dut gauzak benetan ikusi arte ezin dugula errealitateaz ohartu. Horrez gain eta amaitzeko, ikasteko prest eta gogoz nagoela esan nahiko nuke.

martes, 15 de octubre de 2019

AURKEZPENA

Kaixo!

Amaia Eizagirre naiz eta 18 ditut. Lehen Hezkuntzako gradua burutzen nabil eta nire lehenengo praktikak egingo ditut bost astez Mendaroko ikastolan. 

Bertako eskolara joaten naizen lehenengo aldia izango da eta lehenengo astean zehar, urduritasunez jokatuko dudala oentsatzen dut. Izan ere, eskola batean irakasle rola izango dudan lehenengo aldia izango da eta unibertsitatean ikasi ditudan metodoak, aholkuak...praktikan jarriko ditudala uste dut.

Praktikaldi honetan, unibertsitatean ikasitakoa praktikan jartzean gain, gauza berri asko ere ikasiko ditut. Esate baterako, gelan sortzen diren momentu desberdinen aurrean nola jokatu eta inprobizazioa oso garrantzitsuak dira irakaslea izateko orduan. 

Beraz, denbora honetan gauza asko ikasi eta kontrastatuko ditudalakoan nago, oso aukera ona dela uste dut eta etorkizun baterako gauza edo metodo erabilgarriak ikasiko ditudala ere bai.

Aurkezpena

 Kaixo,

Amaia Matxinea naiz, Azkoitiarra. 19 urte ditut eta Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikaslea naiz. Atzo nire praktiken lehenengo eguna izan zen eta zehazki Zestoako herri ikastetxean hasi nintzen. Bertan bigarren zikloan kokatu naute, metodologi ezberdina baidute eta mailak binaka batera doaz (nire kasuan 3 eta 4 mailak).

Praktika egonaldi honekin asko ikastea espero dut zentru honetan duten metodologia ezberdinagatik. Txokoetan lan egiten dute eta haurrak oso autonomoak dira, espero dut nire parte hartzea handia izatea benetan ikus dezadan nolakoa den irakaslea izatea eta ikastetxe baten funtzionamendua. 

Nire 6-12 urteko etapa gogoratzen jartzen naizenean, ikus dezaket eskolara joaten nintzenean irakasleari entzuten denbora asko pasatzen genuela, arbelera begira, kopiatzen... Irakasleari entzutea garrantzitsua da baina ezin dizu dena eginda eman, esperimentatuz ikasten da, beraz espero dut praktika egonaldi honetan, azken urteotan metodologiak nola aldatu diren ikustea.

lunes, 14 de octubre de 2019

AURKEZPENA


Kaixo!

           Irune Ruiz naiz, 19 urte ditut eta Ermuan bizi eta jaio naiz. Lehen Hezkuntzako gradua ikasten ari naiz Donostian, aurten bigarren urtea da. Bihar, urriak 14, nire lehengo praktikaldiak egingo ditut Arrateko Andra Mari ikastolan.

Praktikaldiak hasteko gogo asko ditut baina ere oso urduri nago. Esperientzia honekin gauza asko ikastea espero ditut, beste batzuen artean, orain arte ikasitako edukiak praktikan jartzea, irakaslearen lana modu gertuago batean nolakoa den ikustea, ikaskuntza metodo berriak ikastea eta abar.

Hasiera batean, zalantzak izan nituen Lehen Hezkuntza edo Haur Hezkuntza ikastea erabakitzearen orduan. 4 urte daramat umeen talde bati entrenatzen, 12 urte dituzte orain eta oso gustora ibili naiz beti beraiekin, horregatik hau izan zen Lehen Hezkuntza erabakitzearen arrazoi nagusia. Gainera, txikitatik magisteritza ikastea nahi izan dut umeak asko gustatzen zaizkidalako, eta entrenatzailearen esperientziak gehio ziurtatu dit lanbide hau egin nahi dudala. 

Nire hautzaroa nire bizitzaren momenturik zoriontsuenetariko bat izan da, azkenean ikastolan denbora asko pasatzen dugu, eta niretzako eskolan gustora egotea ezinbestekoa da, eta nik oso pozik joaten nintzen eskolara. Lagun asko egin nituen, eta oraindik nire lagunak izaten jarraitzen dute. Bestalde, oso irakasle onak izan ditut, dudarik gabe, Maider eta Pili izeneko irakasleak izan ditudan irakasle onenak dira. Haiek erakutsi zidaten niregan konfiantza izaten.

domingo, 13 de octubre de 2019

Hezkuntza Komunitatea

 Kaixo, arratsalde on:

Astelehenean emango diozue hasiera zuen lehen praktikaldiari.

Bileran komentatu genuen bezala, Practicum I-aren bidez bereganatu beharreko konpetentzia honetan zentratuko gara lehen astean:
“Erdietsitako ezagutza teorikoak ikasgelako errealitatearekin erlazionatzen ditu”

Beste era batera esanda: 
  • Ø ikasgelaren errealitatearen aldagaiak,
  • Ø denboraren eta espazioaren antolamendua,
  • Ø ikasgelak duen ohiko funtzionamendua,
  • Ø ... eta abar,

BEHATU, IDENTIFIKATU, AZTERTU ETA AZALDU

Etiketak: #Izen Abizena eta #Hezkuntza Komunitatea

Gogora arazten dizuet hitzezko azalpena irudiz, marrazkiz, bideoz, hipertestuz, audioz eta abar osa ditzakezuela.

ANIMO eta AURRERA.

Aurkezpena

Kaixo! Iñaki Recio naiz, 19 urte ditut eta Lehen Hezkuntzako gradua ari naiz ikasten. Bigarren mailako ikaslea naiz eta Soraluzen bizi naiz. Hurrengo egunetan praktikak hasiko ditut nire herriko, Soraluzeko, ikastetxean.

Gogo asko ditut praktikak hasteko, izan ere, urte asko eta gero nik txikitan ikasitako ikastetxera bueltatuko naiz eta oroitzapen oso politak etorriko zaizkit burura. Bestalde, irrikitan nago hasteko etorkizunean izan nahi dudan lanpostua lehen pertsonan ezagutzeko eta bere alde onak eta ez hain onak ikusten joateko. Teoria ikastea beharrezkoa dela argi dut, baina nire ustez praktikak dira etorkizunerako prestakuntzan gehien aportatzen digun atala eta hortaz, ilusio askorekin nago atal honeri hasiera emateko.

Praktiketatik espero dudana, ikastetxeko irakasleengandik gauza asko ikastea, irakasle baten eguneroko bizitza ezagutzen joatea eta umeengandik ahalik eta gehien ikastea da.

Aurkezpena

Kaixo:


Ni Lorea naiz, 20 urte ditut eta Errezilen bizi naiz. Lehen Hezkuntzako gradua ikasten ari naiz eta bihar, bigarren urteko praktikaldiak hasiko ditut Azpeitiko Ikasberri Ikastolan.

Graduko lehen praktikaldian izango ditudan arren, aurrez, beste praktika batzuk ere burutu ditut, izan ere, goi mailako Gizarte Integrazioaren zikloa egina dut. Hala ere, oraingo hau, aurrekoarengandik guztiz ezberdina izango dela badakit, (kontuan izanik, aurreko praktikaldiak autismoa duten umeekin egin nituela) baina hala ere irrikitan nago hasteko eta ikasle zein irakasle berriak ezagutzeko.

Iruditzen zait, praktikaldian zehar, ondo pasatuko dudala eta asko ikasteaz gain, asko gustatuko zaidala. Izan ere, nire lehen hezkuntza garaiko oroimen oso polit eta estuak ditut eta berriro horrelako zerbait bizitzeko aukera izango dudala somatzen dut. Bestalde, jakin mina ere badut, izan ere, aurrez aipatu bezala, ni Errezil bezalako herri txiki batekoa izanik, eskolako geletan ikasle gutxi izaten ginen (nahiz eta bi adinetako ikasleak batera egon), eta adin horretako ikasleen gela haundi batek nolako funtzionemandua duen ikusteko gogoz bainago. 

Esan bezala, nire lehen hezkuntza garaiko oroimen politak ditut, eta esango nuke, nire bizitzako etaparik garrantzitsuenetarikoa izan zela, bertan ezagutu nituelako nire lagunak, zein, gaur egun, oso garrantzitsuak diren niretzako, nire parte haundi bat direlako. Praktikaldi honetan, nahiz eta nik eraginik haundirik ez izan, izango ditudan ikasleen etapa honetako zati bat izango naizela iruditzen zait eta horrek benetan unkintzen nau. Beraz, prest nago datorkidanari gogor heldu eta ondo pasatuz asko ikasteko!



Aurkezpena

Kaixo!

Ianire Izagirre naiz, 19 urte ditut eta Elgoibarren bizi naiz. Lehen Hezkuntzako gradua ikasten ari naiz Donostian. Bihar, Urriak 14, nire lehenengo praktikaldiak burutuko ditut Karmelo Etxegarai ikastetxean.

Txiki-txikitatik argi izan dut irakasle izan nahi nuela, beraz, esperientzia hau aberasgarria izango dela uste dut. Praktikaldi garaian, ikasitakoa praktikan jartzeaz gain esperientzia berriak bereganatuko ditugu. Esperientzia horiek etorkizun baterako erabilgarriak izan daitezke. 5 astetan ikasle rola alde batera utzi eta irakasle rola hartuko dugu. Irakasle izatearen alde positiboak eta ez hain positiboak zeintzuk diren ikusiko ditugu gertutik.

Ikasketak bukatu ondoren, arreta berezia behar duten pertsonekin lanean aritzea gustatuko litzaidake. Horretarako, lau urteotan gogor egin beharko dut lan.

AURKEZPENA


Kaixo!
Nora Salegui Pérez naiz, 18 urte ditut eta Deban bizi naiz. Lehen Hezkuntzako gradua ikasten ari naiz eta bihar nire lehenengo praktikak hasiko ditut Luzaro eskolan. 

Biharko eguna, urriak 14, iristeko irrikatan nago. Iraganera begiratuz gero, nork pentsatuko luke urte batzuk pasa ondoren, nire haurtzaroko eskolan burutuko nituzkeela nire lehenengo praktikak, orain arte izan dudan irakasle onenarekin berriro ere elkartu eta elkarrekin lanean arituko ginela, nork esango luke… Baina astelehena iristeko desiratzen nago, txikia nintzenean bezalaxe, iratzargailuaren soinua entzun, gosaldu, jantzi eta eskolara joan besterik ez dut nahi.

Ikasgela batean irakasle rola izango dudan lehen aldia izango da, nik bizitakoa ikuspuntu guztiz ezberdinetik ikusteko ordua heldu da, unibertsitatean ikasitakoa praktikan jarriko dut eta ikasgelan bizitzen den aniztasuna kanpotik sentitu ahal izango dut. 

Nire haurtzaroko momenturik politenak bertan pasa ditut, eskolan, bai lagunekin eta bai irakasleekin ere; nire nortasuna eraikitzen lagundu dit eta ez nintzateke inoiz orain naizen bezalakoa izango haurtzaroko eskola-garai xelebre baina eder horiengatik izan ez balitz. Momentu txarrak ere bizi izan ditut, baina bizitzaren xarma hori dela uste dut, nire irakasleak esaten zuen moduan, “bizitza ez da arrosa kolorekoa, eta sentimenduak ortzadarraren koloreetan garatzen dira”; poztasuna, tristura, nekea, damua, ilusioa…

Primeran gogoratzen ditut nire haurtzaroko eskola garaiak, 5 eta 6.mailak adibidez, bai izaeran eta bai ikasterako orduan ere aldaketa onuragarriak besterik ez zizkidan ekarri, eta hau guztia Joseba irakasleari zor diot, orain arte izan dudan irakaslerik onena baita. Berak erakutsi zidan niregan konfiantza izaten, berak ulertarazi zidan benetan baliotsuak diren gauzak miresten, eta nola ez, berarekin ikasten ikasi nuen.  2.maila berriz, irakaslearen ondorioz, inoiz pasa dudan kurtsorik gogorrena izan zen. Gurasoek eskolara joateko esnatzen nindutenean, etxean gelditu nahi nuela esaten nien, ez nuen eskolara joan nahi, ez nuen irakaslea ikusi nahi… Baina momentu txarrak ere pasatu egiten dira, eta azken finean, esperientzia txar horretatik gauza asko ikasi nituen, oso gaztea izan arren. 

Ziur nago bost aste hauetan ortzadarraren kolore guztietara iritsiko naizela, eta espero ez ditudan amaika gertakizun biziko ditudala; baina horregatik, urriak 14 iristeko irrikatan nago.


AURKEZPENA

Kaixo!

Karmele Cipitria naiz, 18 urte ditut eta Zumarragan bizi naiz. Magisteritza ikasten ari naiz, zehazki, Lehen Hezkuntzako gradua Donostian. Bihar, Urriak 14, nire lehenengo praktikaldiari hasiera emango diot La Salle-Legazpi ikastolan.

Nire txikitako eskola denez, bertako irakasleak ezagutzen ditudanez eta beraiekin dudan harremana nahiko ona denez, ez nago batere urduri, izan ere, praktikaldia hasteko irrikitan nago. Hilabete honetan, umeekin kontaktuan egoteko nahia eta unibertsitateko teorian ikasi dudana praktikan jartzeko gogoa dut.

Sarrera hau idazten hasi baino lehen, besteen sarrerak irakurri ditut eta batzuk esan dute, praktikaldi hontan egiaztatuko dutela ea benetan gustazten zaien ogibide hau. Nire kasuan nahiko argi daukat, umeekin kontaktuan denbora asko daramatzatelako, izan ere, betidanik gustatu zaizkit umeak, partikularrak eman ditut eta aisialdiko begirale titulua ateratzen ari naiz.