sábado, 19 de octubre de 2019

Hezkuntza Komunitatea

Kaixo, lehenengo astea pasa ondoren praktikeri martxa hartzen hasia nago. Lehen mailako 24 umeko gela batean nago eta tutorea esperientziadun emakume bat da, izan ere, 15 urte daramatza Luzaroko eskolan. Oso pozik nago tutore honekin egoteaz iadanik ezagutzen nuelako, Luzaron ikasten nuenean berak han egiten zuen lan eta gauza onak besterik ez ditut entzun beretaz. Tutoreaz gain, haur askoko gela denez beste irakasle batek ere ematen ditu zenbait irakasgai, matematika eta euskara adibidez. 

Ingelesa dutenean, nire gelako eta beste gelako haur batzuk nahasten dituzte beste gela bat osatuz, eta gainontzekoak beste irakasgai bat dute bitartean. Esan bazala, kopuru handiko gelak direnez bikoizketa hauek erabiltzen dituzte.  

Nire gela, 1B da eta lau haurreko sei taldez osatuta dago, hau da, taldeka daude jarrita eta ez banaka. Hala eta guztiz ere, tutoreak esan zidan, kurtso hasieran U forman eserita jarri zituztela dinamikan sartu arte eta orain dela gutxi hasi direla taldetan lan egiten. 

 9:30 etan hasten dira klaseak, egunero bi arduradun ezberdin daude, arduradunek zer egun den eta zer tenperatura eta urtarotan gauden esateaz arduratzen dira. Umeei asko gustatzen zaie ariketa hau ikasgela erdira irten eta beraien kideei hitz egiten dietelako, gainera, zenbaki, egun, hilabete, zein urtaroak ikasten dituzte inkoszienteki. 
Ariketa hau egin ondoren, edozein irakasgai dute 10:15 ak arte. Ondoren, beste irakasgai bat eduki eta gero 11:00 etan jolas ordua dute eta patiora irtetzen dira jolastu eta hamaiketakoa jan dezaten. 11:30 etan berriz beste irakasgai bat dute 12:30 ak arte. Ordu honetan, mantalak jantzi eta jangelara joaten dira bazkaltzera, bazkaldu ondoren, 14:00 ak arte jolas ordua dute. Tarte honetan, hau da, 12:30 etatik 14:00 etara nire etxera joaten naiz  bazkaltzera. 14:00 etatik 16:00 etara beste ordubeteko bi irakasgai dituzte eguna bukatzeko. 

Eskola bukatu ondoren, orokorrean multikirolak, solfeo edo beste edozein estraeskolar edukitzen dituzte. 

Lehenengo astea pasata, esan beharra dut oso pozik nagoela eta asko ikasten ari naizela. 


Hurrengorarte!


No hay comentarios:

Publicar un comentario