Mostrando entradas con la etiqueta #Hezkuntza Komunitatea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta #Hezkuntza Komunitatea. Mostrar todas las entradas

miércoles, 11 de diciembre de 2019

HEZKUNTZA KOMUNITATEA

4. Maila
Lehen aste honetan egin dudana da aztertu nola funtzionatzen duen orokorrean eskola eta gela barruan zer nolako giroa dagoen, nolako harreman mantentzen dute ikasleek irakasleekiko etab…
 Hasteko hitz egingo dut ordutegiari buruz, nire ustez nahiko  egokia dela, ez baita batere astuna izango umeentzat. Sartzen dira goizeko (09:00)tan (12:15) arte eta artean dute 25 minutuko jolas ordua (10:55)tik (11:20)ra arte. Ondoren joaten dira jatera, batzuk etxera beste batzuk jangelara. Gainera jangelak prestatuta dago begetarianoentzat.
Haien ikasgaiak dira: Ingurune, matematika, gaztelania, euskara, ahozkotasuna, bertsolaritza musika, inglesa, plastika, tutoretza eta soinketa.
Orain ikasgelaz hitz egingo dut. Hasteko nahiko handia zen eta atsegina, paretak hori suabe batez margotuta zeuden eta alde bat lehioz osatuta zegoen, beraz, argi natural zegoen gelan.
Aurreko paretan dago arbela digitala (PDI), arbela tradizionala, irakaslea erabiltzen duen ordenagailua, erlojua egutegia, horma-irudiak gorputzari buruz (digestio aparatua,zirkulazio aparatua, iraizketa…
Eskubialdean apalak koadernoak eta liburuak gordetzeko, hiztegiak, arauak, ordutegia, zakarrontzia…
Atzealdean pertxeroak, irakaslearen mahaia, apalak gelako materialarekin (orri solteak, guraizak, erregelak, etab…), horma-irudiak (biderkatzeko taulak, arauak)
Ezkerraldean lehen esan dudan bezala, leihoak daude. 


Eskolan erabiltzen den metodología IKKI- Golden 5 eta pentsamendu errutinak dira.
Horrezkero ikasleek (22 ikasle) taldeetan esertzen dira, taldeak saiatzen dira heterogeneoak izaten, 4ko taldeak dira bat izan ezik 6koa dela. 6ko talde horretan daude zailtasun gehiago duten umeek. Taldekide bakoitzak rol bat du ( 1.Bozeramaile  2.Idazkaria 3.Material arduraduna 4.Koordinatzailea 5. Laguntzailea ) 3 asteen zehar bakoitzak rol berdina izango du, ondoren rolez aldatuko dira.
Honen antolamenduaren helburuak 3 dira: komunikazioa, gaitasun soziala eta kooperazioa+autonomia.

Azkenik harremanenak ikasle irakasleekiko, esan beharra dagola oso ona dela, beti errespetuz jokatzen dute, hala ere batzuetan txantxak egiten dute, bi ikasle izan ezik.

jueves, 14 de noviembre de 2019

Hezkuntza Komunitatea

Kaixo!

Nahiz eta egun gehienetan arratsaldez bakarrik joaten naizen praktiketara, jada badaramatzat hainbat aste gauza asko ikusi eta ikasteko lagundu dizkidatenak. Soraluzeko eskolako 3. mailan hiru talde daude eta ni horietako batekin ari naiz praktika aldi hau aurrera eramaten. Esan beharra daukat esperientzia oso aberasgarria izaten ari dela eta asko disfrutatzen eta, batez ere, ikasten ari naizela.

Eskola honetan, umeak goizeko 9etan sartzen dira eta eguerdiko 12:30etan atera, geroago berriro ere 14:30etan sartu eta 16:30etan ateratzeko. Goizean, 9ak eta 12:30 artean, ordu erdiko jolasordua edukitzen dute 11etatik 11:30 arte. 12:30etan ikasle batzuk ikastetxeko jangelan geratzendira bazkaltzen eta beste guztiak beraien etxeetara joaten dira.

Aurretik esan bezala, 3. mailako talde batekin egoten naiz. Talde hau, 10 mutilek eta 9 neskak osatzen dute, hau da, 19 ikaslek. Gelan bosteko eta lauko taldeetan egoten dira eserita (gorria, urdina, horia eta berdea), horrela, lanak taldean egiteko eta ikasleak beraien artean laguntzeko. Talde bakoitzean astero aldatzen den arduradun bat egoten da, eta honen lana estutxeak, koadernoak... apaletatik mahaira edo mahaitik apaletara eramatea da, eta beharrezkoa izanez gero, taldekide guztien lanak irakasleari eramatea.

Bestalde, gelan urez betetako pitxer bat egoten da eta ikasle bakoitzak bere edalontzia du pitxer alboan. Pitxerra eta edalontziak ikasle batek egarria duenean bere lekutik altsatzeko eta bakoitzaren edalontzian ura edateko daude. Hori bai, debekatuta dute bi ikasle edo gehiago ura edaten batera egotea.

Gorputz Hezkuntza eta musika kenduta asignatura guztiak gela berdinean ematen dituzte, hala ere, noizbehinka liburutegira edota informatika gelara joaten dira jarduera ezberdinak egitera. Aurretik aipatutatko bi asignaturak eta ingelesa beti dituzte egun eta ordu berdinetan, baina gainontzeko asignaturak lantzeko ez dute ordutegi zehatzik, hau da, irakasleak erabakitzen du zein momentutan landu matematika edota euskara, adibidez.

Azkenik, ikastetxe honetan proiektuka egiten da lan. Hau da, hiruhileko bakoitzean, ikasleek beraien gustoko gai bat aukeratzen dute, adibidez sukaldaritza, eta hiruhileko horretan egiten dituzten lan edo ariketa gehienak, sukaldaritzaren inguruan izaten dira. Gainera, ikasleek etxetik eraman ditzakete gai horrekin zerikusia duten gauzak (liburuak, tresnak...) ikaskideen aurrean erakusteko eta aste batez edo, ikasgelan uzten dituzte beraien lagunek ikusi ahal izateko.

miércoles, 30 de octubre de 2019



                                  ANTOLAMENDUA, FUNTZIONAMENDUA...

Jadanik, hainbat egun igaro direla praktikak hasi nituenetik Mendaroko ikastolako 3.mailako talde batean, esan beharra daukat oso gustura sentitzen naizela, bai gelako haurrekin, bai irakasleekin eta baita ikastetxean bertan ematen ari zaidan tratuarekin ere.

Esn bezala, bigarren zikloko 3.mailako gela batean aritzea tokatu zait eta gela hori 17 umez osatuta dago; 8 neska eta 9 mutil.

Ordutegiari dagokiones, goizean 9:00etatik 12:30ak arte egoten gara ikasgelan, nahiz eta tartean, 10:30etatik 11:00ak arte jolasorua dagoen. Ondoren, 12:30etan haur batzuk ikastetxeko jangelan bazkaltzen dute, eta beste batzuk ordea, etxera joaten dira. Bazkaldu ondoren, 14:30etan berriro ere klaseak hasten dia 16:30ak arte.

Metodologia edota antolamenduari dagokionez, klaseak adinka antolatuta daude, eta adin bakoitzean gela bat baino gehiago daude. Esate baterako, 3.maila bi gelaz osatuta dago. Gainera, gelako antolamenduari dagokionez, aipatzekoa da umeak ez direla gelaz aldatzen konpetentzia desberdinak lantzeko orduan, ez bada musika edota gorputz hezkuntza. Ingeleseko orduetan, irakaslea aldatu arren, umeak gela berean geratzen dira.

Ikasgelaren ohiko funtzionamenduari dagokionez, esan bezala, 17 pertsonako gela da eta 3 edota 4ko taldeeta daude eserita, lanak taldeka egiteko edo beraien artean laguntza emateko.





Horrez gain, egunero aldatzen diren bi arduradun daude. Hauen zeregina konpetentzia bakoitzean erabili behar den materiala (fitxak, liburuak...) banatzea da.

Gainera, gelan erabiltzen duten metodo esanguratsu bat ilarak dira. Hau da, gelatik irten behar diren uneoro, ikasleak ilaran jarri behar dira ate ondoan eta zarata asko ateraz gero, ixildu arte irakasleak zenbatu egingo du eta irteteko ordua heltzen denean (jolasorua, bazkalordua...), lehen galdutako segunduak zenbatuko ditu berriro irakasleak, ikasleak irten daitezen.


martes, 22 de octubre de 2019

Hezkuntza Komunitatea


Kaixo!!

Jada igaro da praktiketako lehenengo astea eta hasiera oso gustora eman diodala esan beharra daukat. Bigarren zikloko gela batean ari naiz praktiketan 3. eta 4. mailako haurrekin. Goizeko 9:00etan sartzen dira ikastolara eta 12:30etan amaitzen dira klaseak bazkaltzera joateko, tarte horretan 30 minutuko jolas denbora (10:30-11:00) izaten dute atseden hartzeko. Arratsaldean berriz, 14:30etatik 16:30etara etortzen dira ikastolara. 

Zestoako ikastolan klaseak zikloka banatuta daude. Bigarren zikloan, 3. eta 4. mailetako haurrez osatutako lau talde daude eta talde hauek koloreen arabera bereizten dira, horia, gorria, urdina eta berdea. Niri tokatu zaidan taldea, horia da eta 17 ikasle daude, 3.mailako 9 eta 4. mailako 8.

Ikasgela  bakoitza, ikasgai jakin baterako erabiltzen da, beraz, haurrak duten ikasgaiaren arabera gelaz aldatzen joaten dira. Gela bakoitzean txoko ezberdinak dituzte, eta klasea hasi orduko ikasle bakoitza dagokion txokoan esertzen da. Gai bakoitzean talde ezberdinak dira, hori bai, bi mailak nahastutako taldeak, horrela, zailtasunak dituztenean irakaslearengana jo aurretik elkarren artean laguntzen saiatzen dira. Denbora jakin bat igaro ostean, txokoz aldatzen dira, hórrela ikasturtean zehar ikasgaiko atal guztiak jorratzen dituzte.

Honez gain, astean bi arduradun izendatzen dituzte gela bakoitzean. Hauetako bat, gelako materialaren arduraduna da eta egunero materiala taldekideei banatu (arkatza, borragoma, boligrafoak…) eta jasotzeaz arduratzen da. Bestea berriz, dataren arduraduna da eta egunero lehenengo ikasgaiko gelako arbelean data idatzi eta ikaslgelara etorri ez diren ikaskideak zein diren apuntatu behar du.

Modu honetara, momentuoro ikasleak dira protagonistak eta arduratsuak izatea, taldean lan egitea, elkarri laguntzea eta errespetatzea bezalako baloreak ikasten dituzte. 



Ikasle talde berdinarekin astebete igaro ostean, gela honen funtzionamendua nahiko kontrolpean daukadala esango nuke. Eskola honen ordutegia hurrengoa da: Goizeko bederatzietan sartzen dira klasera, eta, hamabietan joaten dira etxera edo jantokira, ordubiterdiak arte (bazkalordua dena). Arratsaldeko saioak ordubi terdietatik lauterdietara arte izaten dira.

Eskola honek proiektuekin funtzionatzen du; hau da, kurtso bakoitzari hilabetero (gutxi gora behera) gai bat esleitzen zaio, eta, ikasgai guztietan gai horren inguruan lan egiten da. Nire gelan, 2.mailan, Espazioa da proiektuaren gaia, eta, adibidez, gorputz hezkuntzako klase batean antzarraren jokoa jolastu zuten, tamaina handiko alfonbra batean, izena aldatuta zeukan Zulo Beltza, alegia. Jolasaren arauak originalaren bezalakoak ziren, zerbait aldatuta: Jausten ziren zenbakian jolas bat tokatzen zitzaien, espazioaren inguruan zerikusia zeukatenak, hauetako bat konstelazioak irudikatzea taldeka gorputzarekin.

Arratsaldero, lehenengo orduan, Zirkulazio Librea izeneko klasea ematen da: 2.mailako bi klaseak batzen dira, eta bi geletatik zehar ibiltzen dira, txokoetan banatuta. Txoko bakoitzean joko desberdinak daude: Puzzleak, Legoekin eraikinak egitea, K´nex ekin figurak egin, marrazki txokoa ( marrazkia aukeratuta dago, eta astero aldatzen da). Nire eskolako tutoreak azaldu zidan metodo honek harremanak bultzatzen dituela ikasleen artean, eta buruaren errendimendua bultzatzen du arratsaldeko orduan izan ohi ez den bezala.


lunes, 21 de octubre de 2019

Hezkuntza Komunitatea

Kaixo!

Jada aste bat noa Zestoako Herri Ikastetxean bigarren zikloan eta metodologiaren funtzionamendua ikusteko denbora nahikoa izan dut.

Haurrek egunero ordutegi berdina dute, goizean 9:00tan sartu eta 12:30tan ateratzen dira (tartean 10:30-11:00 atsedena eginez), 45 minutuko klaseak izanik. Arratsaldean aldiz, 14:30etatik 16:30tara izaten dute, ordu bateko bi klase.

Bigarren zikloan 4 gela daude, bakoitza 3. eta 4. mailako ikasleez osatua. Gela bakoitzak kolore baten izena du, adibidez nirea berdea da. 16 ikasle daude eta gutxigorabehera erdiak maila batekoak eta beste erdia bestekoak dira.

Ez dute guztia espazio berean lantzen, gela bakoitza ikasgai ezberdin baterako erabiltzen dute, beraz, ikasleak dira mugitzen doazenak. Bertan, gela bakoitza txoko ezberdinetan banatzen da eta txoko bakoitzean talde bat esertzen da. Han paper bat dute paretan itsatsia egin behar dituzten lan ezberdinen izenekin. Banaka lanak aukeratu eta karpeta batetik lan metodoa hartzen dute eta indibidualdi lanean hasten dira. Txoko horretan egon behar duten denbora amaitutakoan txosten bat osatzen dute egin dituzten lanak bilduz eta txokoz rotatzen dira, horrela poliki-poliki atal guztiak landuko dituzte.

Ikasleak nahiko autonomoak dira eta irakasleak azalpenak bakoitzak eskatzen dituenean ematen ditu, oso gutxitan gela osoaren aurrean (errefortzu klaseetan bai). Noizbehinka PT-ak sartzen dira klaseetan haur konkretu batzuei laguntzeko, beraien ondoan eseriz eta azalpenak emanez ulertzen ez dutenaren inguruan.

Metodologi honekin asko ikasten ari naiz, ez bainekien ikasleek holako modu autonomoan lan egin zezaketenik. Klasera sartzen naizen bakoitzean ikasleak eserita daude bakoitzak behar dituen gauzak mahaian dituela. Gainera asko ikusi dut 4. mailakoek nola laguntzen dieten 3. mailako ikasleei eta nola benetan baliagarria izan daiteken.
Kaixo guztioi!!

Practicum-eko lehenengo astea bukatu dut Eibarko San Andres eskolan.

Seigarren mailakoekin tokatu zait lan egitea eta espero baino hobeto nago klasean. Egokitu zaidan taldea oso irekia da eta lehenengo egunetik gonbidatu zidaten taldeko kide bat izatera.

San Andreseko 6. mailako klaseak 5 talde txikitan banatuta daude eta talde bakoitza 5 ikaslek osatzen dute. Goizero klasera igotzeko, musika lasai bat jartzen diete klasera sartzea gogorregia ez izateko.
Umeek goizeko 9tan sartzen dira klasera eta 10:30tik 11tara patioan ibiltzen dira. Ikasle batzuk, 12tan joaten dira etxera bazkaltzera. Beste batzuk ordea, jantokian gelditzen dira bazkaltzen. Jankokikoak ordu batetan bazkaltzen dutenez, nire klaseko batzuk klasean egoten dira irakasle batekin errefortzu modura. Arratsaldez 14:30 sartzen dira klasera 16:30 izan arte.

Astero klaseko arduradunak aldatzen dituzte (arebelekoa, birziklatzekoa, ordenagailuena eta materilarena) eta ikasle guztiek nahi dute parte hartu. Astelehentan borobil batean jartzen dira haien asteburua kontatzeko (nire tutoreak momentu horiek aprobetxatu egiten ditu ikasleak ezagutzeko eta  ikasleak ohitutzeko taldetan hitz egitera)

San Andres eskolan, ordutegiak desberdinak dira, ez daukate ia irakasgai espezifikorik, (ingelesa, gorputz hezkuntza, musika eta informatika bai) klaseko tutorea da arduratzen  dana nahi dituen konpetentziak lantzeaz.

Metodologia honekin asko ikasten hari naiz ez delako nik ezagutu dutana. Gainera, nire tutoreak irakurgai batzuk eman zizkidan metodologiari buruz gehiago ikasteko.  Beti eskertzen diot orri horiek emana motodologia hobeto ulertu nuelako.

HEZKUNTZA KOMUNITATEA

Kaixo!

Jada bukatu da Practicum-aren lehenengo astea. Nik La Salle-Legazpi ikastetxean nago. Bertan, ikasleak mailaka daude banatuta eta maila bakoitzeko, bi gela daude A eta B. Egokitu zaidan gela, 5B da, eta oso pozik nago bertan dauden ikasleekin baita irakasleekin. 

Gela hontan, 21 ikasle daude. Horietako neska bat (arazo bat dauka) goizetan Aspace-ra doa eta bakarrik arratsaldeetan etortzen da eskolara, bere adineko neska-mutilekin sozializatzeko eta ikusteko nola sozializatzen diren bere adineko umeak gehienbat baina bera plastilinarekin egoten da jolasten, margotzen edota puzzleak egiten. Gainerako 20 ikasleak, egun osoa igarotzen dute gelan. 

Gelako antolamenduari dagokionez, lauko taldeetan daude jarrita eta taldeko bakoitzak eginkizun bat dauka (koordinatzaile, bozeramaile, begirale eta antolatzaile). Astelehen guztietan, taldeko guztiak rotatu egiten dira, eginkizun guztietatik pasatzeko. Bestalde, astero 3 pertsona izaten dira gelako arduradunak eta honako pertsona hauen zeregina, data eguneratzea, arbela garbitzea eta arbelean dauden etxekolanak jartzea da.

Guztira 10 irakasgai dituzte (Euskara, Gizarte, Mate, Erlijio, Gazte, Ingelesa, Informatika, Plastika, Gorputz Hezkuntza eta Tutoritza), hauetako bakoitza ordubeteko da. Egunero, ordutegi bera dute. 9:00etatik 12:30etara eta 14:30etatik 16:30etara.  Astelehenetan adibidez, 9:00etatik 10:00etara, Euskara dute. 10:00-etatik 11:00etara, Gizarte dute. 11:00etatik 11:30-etara, atsedena dute. 11:30etatik 12:30etara, Erlijio dute. 12:30etatik 14:30etara, etxera edo jandelara joaten dira bazkaltzera. 14:30etatik 15:30etara, Gaztelania dute. Eta azkenik, 15:30etatik 16:30etara, Ingelesa dute.


5B gelan, 6 irakasle ezberdinek irakasten dute. Horietako lauk, irakasgai bat ematen dute bakarrik (Mate, Ingelesa, Gazte eta Informatika). Beste irakasle batek, erlijio eta plastika irakasten du eta azkenik, gelako tutoreak, 4 irakasgai irakasten die (Euskara, Gizarte, Tutoritza eta Gorputz Hezkuntza).

Materialari dagokionez, kuadernoaz eta agendaz gain, erabiltzen duten material garrantzitsuena, beraiek erositako Chromebook-a da (Google-k ateratako ordenagailu portatila) bertan egiten baitituzte gauza gehienak. Horrez gain, Sallenet (moodle plataforma) erabiltzen dute liburu digitalak ikusteko edota lanak bertara igotzeko. Egunero, etxekolanak dituzte eta honako hauek egin ahal izateko Chromebook-a etxera eramaten eta ekartzen dute egunero.  

Hezkuntza Komunitatea

Kaixo!

Jada igaro da praktikaldietako lehenengo astea eta esan beharra daukat aste bikaina izan dela. 

Aste honetan zehar ohartu naiz urteek aurrera egin  arren, eskolaren sistemak bere horretan jarraitzen duela, Amara Berri deituriko sistemarekin hain zuzen. Ordutegiari dagokionez, goizean 9:00 etan hasten dira klaseak, 10:30etatik-11:00 ak arte, etenaldi bat egiten da eta ondoren, 11:00tatik 12:30ak arte klasera itzultzen dira berriz. Bazkalordua 12:30tatik-14:30 ak arte izaten da eta ondoren 14:30 tatik 16:30 ak arte klaseak izaten dira. Ondoren ia haur guztiak eskolaz kanpoko ekintzez beteak dituzte arratsaldeak.




Eskolaren banaketari dagokionez, 3 ziklo bereizten dira eta ziklo bakoitzean bi maila nahasian daude. Niri 2.zikloa egokitu zait eta bertan 3. eta 4. mailakoekin dihardut lanean. Taldeak kolorezka daude banatuta eta nire taldearen kolorea urdina da. Gela bakoitza irakasgai bat da eta beraz, haurrak tokatzen zaien irakasgaiaren arabera, gela batetik bestera mugitzen dira. Gela guztiak itxuraz berdinak dira, txokoetan antolatuta daude eta apalak, karpetak, eta gainontzeko material guztien kokapena berdina da. Gela batetik bestera dagoen ezberdintasun bakarra edukia dela esan daiteke. Horrek, haurrak autonomoagoak izatea dakar, izan ere, txikitatik ikasten dute beharrezko materialaren kokapena eta horrek lehen hezkuntza guztirako balioko die. Horri esker, irakaslea berandu iritsi arren, haurrek badakite zein txokotan tokatzen zaien eta non dagoen txoko horretan burutu behar duituzten zereginen gida, beraz, klasera sartu orduko lanean hasteko joera dute. 

Aurretik aipatu bezala, gelak txokotan banatuta daude eta txoko bakoitzean zeregin ezberdinak daude, beraz, denbora-tarte bat igaro ostean, txoko-aldaketa burutzen da, ikasle guztiek txoko guztietatik igarotzeko aukera izan dezaten. Aipatzekoa da, adin ezberdinetako haurrak nahasian daudela txokoetan, nire kasuan 3. eta 4.mailakoak. 4. mailakoen ardura da neurri batean 3.mailakoei laguntzea, esperientzia gehiago baitute, baina zailtasunen bat badago, irakaslea beti dago hor laguntzeko prest. Aste honetan txoko ezberdinetatik igaro naiz eta haurrek sormena izugarri lantzen dutela ohartu naiz. Uneoro haien ideiak hartzen dira kontutan, gauza berriak sortzeko eskatzen zaie, ipuinak, olerkiak, denbora-pasak... eta horrela irakasgaia lantzeaz gain beste hainbat alderdi garatzen dituzte. 

Esan beharra daukat irakasgai berezi batzuk ere lantzen direla, esaterako irratia. Astelehen eta ostiraletan irrati saio bat ematen da (horretarako gela bat dago prestatuta), tokatzen zaien haurrek, albisteen, eguraldiaren eta jangelan emango den menuaren berri ematen dute eta gainontzekoak berriz, ikasgelan irratia piztuta dutelarik, entzuten duten guztia orri batean idazteaz arduratzen dira. 

Amaitzeko, esan dezaket teorian ikasi duguna praktikara daraman eskola baten aurrean aurkitzen naizela eta sistema oso ona iruditzen zaidala, ikasleak oso eroso, gustura eta aldi berean arduratsu ikusten baititut. 

HEZKUNTZA KOMUNITATEA


Jadanik igaro da astebete eta banoa pixkanaka ikasgelako errutina barneratzen eta ikasleak ezagutzen. Lehen aste hau oso bizkor igaro zait, gelan oso gustora sentitzen bainaiz bai ikasleekin zein beste irakasleekin eta hauek asko laguntzen didate. Niretzat berria izanik, asko lagundu didatelako egunerokotasunera eogkitzen.


Lehenengo egunean, praktikaldia burutu nahi nuen maila aukeratzeko aukera eman zidaten eta lehenengo maila aukeratu nuen, izan ere, haur hezkuntzatik lehen hezkuntzarako aldaketa hori ikusi nahi nuelako. 

Ikasle hauek gainontzeko lehen hezkuntzako ikasleak bezala, goizeko 9:30etan sartzen dira eskolara eta eguerdiko 13:00ean irten tartean ordu erdiko (11:00-11:30)  jolasordua dutelarik. Arratsaldean berriz, 15:00etatik 17:00etara izaten dute tartean 20 minutuko jolas orduarekin.

Nire gelan 48 ikasle aurkitzen dira. Berez, 24ko bi gela dira, baina metodologia berriarekin dabiltzanez bi gelak elkartuta daude, eta bertan 48 ikasle, 2 irakasle eta auxiliar bat (ikasle baten premia bereziak direla medio) eta orain, ni gaude.

Aipatu bezala, metodologia berriarekin dabiltzanez, ordutegiaren banaketa hasieran arraroa egin zitzaidan, izan ere, goizetan, guztiak ekartu arte 20bat minutu edo jolas librea izaten dute eta honen ondoren zirkulazio autonomoa deritzena hasten dute. Hemen, LH1, LH2 eta LH3ko ikasle guztiek batera egiten dute. Bertan, hiru mailetako gelak gehi pasilloak irekitzen zaizkie eta hauetan hainbat txoko daude ezarrita. Txoko bakoitzean, proposamenak  deitzen dieten ekintza edota jarduerak daude eta ikasleek nahi duten txokoan ezarriz ekintza hauetan parte hartzen dute. Txoko bakoitzean ikasle kopuru bat egon daiteke, ezin da gehiago egon eta adin ezberdinetako ikasleak nahastu daitezke txoko bakoitzean, horrela, zailtasunik izanez gero, zaharrenek gazteagoei lagun diezaieten. 

Proposamenetan egiteko ezberdinak daude, partxisa, xakea, damak, kartak, liburuak irakutzeko txokoak, mahai jolasak... Egia esan, txoko eta ekintza pila bat dituzte eta honek gauza ezberdinak egiteko aukera ematen die. Zirkulazioa autonomoaren helburua, ikasleak modu autonomo batean ekintzak egin eta hauetan arazoren bat izanez gero arazoa euren kasaka konpontzea da eta horretarako beste ikaskideen laguntza izaten dute, zeinek gaitasun eta jakinduria maila ezberdina duten 3 maila ezberdinetako ikasleak batera dabiltzalako. 

Ondoren, jolasordua izaten dute eta hemendik bueltan berriz ordu erdiz edo zirkulazioa autonomoan jarraitzen dute. Hau amaitzean, gelan bi harrera txoko dituzte eta bertan, gela bakoitza (24 ikasle eta irakasle 1) esertzen dira. Hemen, irakasleak ikasleei galdetzen die ea non ibili diren eta zer egin duten eta ikasleek gainerako ikasleei kontatzen die. Honen ostean, matematika, ingelesa, gaztelania... izaten dute. 

Arratsaldeak berriz, hiru zatitan banatzen dituzten, aipatu bezala 20 minutuko jolasordua edota proiektua, gorputz hezkuntza edota goian aipatutako beste klase batzuk.

Harrera txokoen funtzionamenduak ikusmina deitu zidan izan ere, bertan, goizean elkartzen dira eguneko data idazteko, eguneko eginbeharrak azaltzeko, lehen aipatu bezala, egin dutena ikaskideei azaltzeko edota irakasleak oharren bat eman behar duenean ere, bertan elkartzen dira eta bertan eseri  bezain laster, ikaslek guztiak ixiltzen dira irakasleari entzuteko, bertako araua ondo barneratuta daukate.

Gelaren antolakuntzari dagokionez, berriz, gela nahiko handia da, izan ere, lehen bi ikasgela ziren baina horma bota eta orain bi gelekin bat eginda dago. Bertan, bi harrera txoko, proposamenetako 9 txoko eta ikasleen apalak daude, gainera gela guztiak batera elkartu behar duenerako harrera txoko handi bat dute gelan bertan. Material guztia ere eskura dute, beraz, ikasleek nahiko askatasun handia dutela esango nuke.

domingo, 20 de octubre de 2019

HEZKUNTZA KOMUNITATEA

Kaixo!

Burutu dut lehenengo astea Karmelo Etxegarai ikastolan. Oso gustura aritu naiz, izan ere, pila bat ikasten ari naiz eta gainera, umeekin azkar pasatzen zaizkit orduak.

Umeak goizko 9tan sartzen dira ikastolara eta 11:00tatik 11:30ak arte jolasordua izaten dute. Bazkaltzera 12:30eta joaten dira. Batzuek etxean jaten dute eta besteak, berriz, ikastolako jangelan gelditzen dira bazkaltzen. Arratsaldez 15:00 sartzen dira eta 17:00etan ateratzen dira.

Niri bost eta seigarren mailako ikasleekin egotea egokitu zait, hau da, hirugarren ziklokoekin. Ikasgela bakoitzean bi maila hauetako ikasleak nahastuta daude. Ondorioz, gehienetan, seigarren mailakoek bosgarrengokoei lagundu behar izaten diete, izan ere, klase bakoitza taldeka antolatua dute. Dudaren bat izanez gero eta taldekoek irtenbiderik ez badiote aurkitzen, tutorearengana jotzen dute laguntza eske. Horrez gain, azpimarratu nahi dut talde bakoitzak izen bereziak dituztela, esaterako nire ikasle taldeak Arga du izena. Hirugarren zikloko klase guztiek ibaien izenak dituzte.

Ikasleek egokitzen zaien arloaren arabera ikasgelaz aldatu behar izaten dute. Arlo bakoitzari izen berezi bat jarri diote, adibidez: gaztelaniari abracadabra deitzen diote, matematikari abakoa, gizarte zientziei pangea, natur zientziei sapiens... Ikasgela bakoitzaren kanpoan klase barruan emango den arloaren izena dute eta horren bidez orientatzen dira umeak.

Ikasgela bakoitza txoko desberdinetan banatuta dute eta ikasleak klase hasieran beraiei dagokien txokoan esertzen dira. Txoko guztiak pasatzen dituztenean eta txoko guztietako zereginak betetzen dituztenean irakasleak lan berriak jartzen dizkie. Honen bidez klase dinamikoak egiten dituzte eta umeak dira protagonista.

HEZKUNTZA KOMUNITATEA


Kaixo!

               5 egun hauek pasatuz gero, gauza asko ikasi ditut, niretzako esperientzia zoragarria izaten ari da, asko gozatzen ari naizelako. 

Klasearen antolakuntza
Eskolako maila bakoitzak 2 klasetan banatutak daude, horrela, klase bakoitzean ikasle gutxiago daude eta errazagoak dira azalpenak eta parte-hartzeak ematea. Niri, 2.mailako A taldea egokitu zait, 13 ikasle daude eta taldetan jarritak, hau da, laukote bat eta hiru hirukote daude talde lana sustatzeko. Klase honetako tutoreak urte asko darama klaseak ematen, bere orduak oso dinamikoak dira eta gainera ikasleekin duen harremana bikaina da, oso pozik nago egokitu zaidan tutorearekin. 


Klaseak goizeko 9etan hasten dira eta 11etan 30 minutuko jolasaldia dute, tarte honetan, patioan edo liburutegian egon ahal dira. Jolasaldiaren ostean, klaseak hasten dira berriz, ordu bateko klasea dago, 12:30 etan bazkaltzera joan behar direlako, gehienak jantokian geratzen dira jatera. Gero, arratsaldeko klaseak hasten dira 2:30tik, 4ak arte. Goizean 3 ikasgai dituzte eta arratsaldean aldiz 2. 

Tutoreak ingelesa eta soinketa izan ezin beste ikasgai guztiak irakasten ditu, hau da, euskera, matematika, plastika, tutoretza, gizarte eta natura. Ikasgai bakoitzean liburu bat edo fitxak dituzte. Eta egunero etxerako lanak izaten dituzte. Adibidez; testu txiki bat ondo irakurtzea eta ulertzea hurrengo klasean altuan irakurtzeko eta ez  trabatzeko. Ez dira liburu bat baino gehiago eramaten etxera umeek pisua ez eramateko. 

Klaseen hormetan, arauak, proiektuak, marrazkiak, etb itsatsitak daude. Baita, errotulkiak, arkatzak eta beharrezkoa den material guztia dago klasean ere. Klaseko talde bakoitzak material zehatz batzuk dituzte, denek material kantitate berdina dute eta bereizi ahal izateko koloreak erabiltzen dituzte. Hau da, urdina kolorea duten taldeak, kutxa urdineko materiala hartu behar dute. 

Bestalde, egunero ikasle batek arduraduna izaten da, bere lana klasean sartzerakoan data idaztea eta altuan irakurtzea da. Gero, klaseak bukatzen direnean kalera irtetzeko ilara bat osatzen dute, arduraduna lehenengoa jartzen da eta ilara ondo eginda dagoela ziurtatu behar du. 

Bideo hau, oso garrantzitsua da eskolarentzat, izan ere euskerari garrantzia handia ematen diote eta bilera ugari egiten dituzte ikasleen euskerari buruzko interesa sustatzeko. Eskolako web orrialdean ikusi dezakegu ere. 


Arauak


Kaixo!

San Andres eskolan ez dute libururik erabiltzen, proiektuka lan egiten dute. Ni lehenengo mailan nabil. Honetan, bi klase daude eta ni bietan nabil, batean 25 ikasle daude, eta bestean, berriz, 24.
Lehengo kurtsoan,“garraioak” lantzen dituzte. Ikastetxe honetan ez daude irakasgairik, proiektuen bidez jorratzen dute matematika, hizkuntza, natura,… Umeek astean zehar zortzi arlo jorratzen dituzte.
Alde batetik, zirkulazio librea daukate. Honetan, lehenengo mailako bi klaseak txokoetan banantzen dira eta bakoitzan ekintza ezberdinak daude; plastilina txokoa, lego txokoa, eraikuntza txokoa, tenperekin marrazteko txokoa,… ume bakoitzak zer txokoan nahi duen egon erabakitzen du, baina hiru aldiz baino gehiago jarraian ezin da txoko berean egon. Bestetik, kontu-kontari daukagu, honek bakarrik hamabost minutu irauten du eta edozein gai buruz hitz egiteko tartea da. Proiektua egiteko momentua ere badago, honetan, proiektuko irudiak prestatzeko, kartulinak prestatzeko,… denbora dago. Txokoa ere badago, honetan umeak taldeka jartzen dira eta talde bakoitzak fitxa ezberdin bat dauka, matematikako fitxa, margotzeko fitxa, datu pertsonalak idazteko fitxa…. Amaitzeko ingelesa, psikomotrizitatea, musika eta tutoretza daukate, hauek beste irakasle batzuekin egiten dute tutoretza izan ezik, tutoreak ematen du. Aipatu ditutan arlo guztiek garraioekin zer ikusia dute.

Egunero arduradun ezberdin bat dago eta andereñoaren ondoan esertzen da aulki batean.
Txokoetan eta proiktuetan izan ezik (taldekan mahaietan esarita daude), gainontzeko jardueretan lurrean eserita daude borobil bat osotzen.

Esan beharra dago, umeek ikasten duten guztia objektuen bitartez (matematikak palotxoekin ikasten dute adibidez) edo hitz egiten dela. Lehengo maila honetan, hitz egiteari garrantzi handia ematen zaio, hau da, umeekin interakzionatzeak eta haiek egiten duten marrazkiak edo ariketak ahoz azaltzeak pisu handia dauka. Horretaz gain, arazo-egoerak proposatzen zaizkie eta haiek erantzun bat burutu behar dute, irakasleak gida moduan jarduten du.

Klaseak goizetan 45 minutu irauten dute, berriz, arratasaldetan ordu bateko bi saioak daude. Patioak 30 minutukoak dira. Jateko tartea 2 ordu eta erdikoa da.

                                       


Hezkuntza Komunitatea

Kaixo!

Praktikaldiko lehenengo astea burutu dut dagoeneko. Karmelo Etxegarai ikastetxean metodologia berri bat jarri dute martxan. Zikloak nahastuta daude, hau da, hirugarren eta laugarren maila nahastuta daude. Hirugarren eta laugarren mailako haurrekin egotea egokitu zait. Gehien bat, matematikako irakasgaian egoten naiz.

Klase orduak 9etan hasten dira eta 11etan etenaldia egiten dute hamaiketakoa jateko. Ondoren, berriro ere ikasgelara itzultzen dira 12:30ak arte. 12:30etatik 15:00etara bazkaltzeko denbora izaten dute. Horrez gain, haurrek eskolaz kanpoko ekintzak izaten dituzte, esate baterako, musika. 15:00etatik 17:00etara bi ikasgai izaten dituzte.

Nire ordutegia


Klase bakoitzak ez-ohiko izenak ditu. Matematika bi irakasle desberdinek ematen dute eta ikasgela bakoitzak izen bat du, esate baterako, nire klaseak Pitágoras izena du. Matematikako veste klaseak, ordea, Tetris izena du. Ikasgela bakoitzak izen desberdin bat du ikasgaiaren arabera. Hiru eta laugarren mailako haurrak lau taldetan banatuta daude; Haritza, Lizarra, Artea eta Sahatsa.






Ikasgai denetan taldeka esertzen dira eta talde bakoitzak lan ezberdin bat burutu behar du. Matematikako ikasgela bost txokotan banatuta dago; batetik, zenbakiak eta eragiketak, bestetik, neurriak, informazioaren trataera eta geometria, azkenik, digitala. Txoko bakoitzean bi aste igarotzen dituzte. Bi aste igaro ondoren, txokoz aldatzen dira.

Esan bezala, hirugarren eta laugarren mailako haurrak nahastuta daude. Hori dela eta, laugarren mailakoek hirugarren mailakoei laguntzen diete. Beti ere, irakaslearen laguntza eskatu dezakete. Noizean behin, irakasleaz gain PT laguntzaileak etortzen dira, hizkuntza ulertzeko edota zailtasunen bat duten haurrei laguntzeko.

Ikasleak gela batetik beste batera mugitzen dira ikasgaiaren arabera. Klasea hasi aurretik borobilean esertzen dira lurrean, aurreko eguneko gauzak errepasatzeko helburuarekin. Gauzak errepasatu ondoren, norbanako bakoitza bere txokora joaten da. Ikasgai batetik beste batera mugitzeko ilaran irtetzen dira.

Metodologia berria aberasgarria izan daiteke etorkizun baterako.




sábado, 19 de octubre de 2019

HEZKUNTZA KOMUNITATEA


Kaixo!

Dagoeneko igaro da praktiketako lehenengo astea, bost egun benetan zoragarriak, esperientzia berriez beterikoak eta nire oroimenean leku garrantzitsua hartu dutenak.

Esan bezala, Debako Luzaro eskolan ari naiz praktiketan, eta 2.mailan egotea egokitu zait. Nire gelak ohikoak ez diren hainbat ezaugarri ditu, alde batetik, 26 ikasle dira, eta hauek launaka kokaturik daude talde-lana sustatzeko asmoz; bestetik, amatasuna dela eta, bi tutore daude, lehenengoa goizetan jarduten den heinean, bigarrena arratsaldez aritzen da, eta ikasgaiak ere horren arabera sailkatzen dira (ikusi beheko ordutegia). Horrez gain, ikasgelako ratioa mugan dagoenez, 2.mailako bi geletako hainbat ikasle batu, eta hirugarren talde bat osatzen dute ikasleen ulermena eta irakurketa sakonago landu ahal izateko.
Klaseak  9:30etan hasten dira eta egunero arduradun ezberdin bat arduratzen da data, jangelako menua eta esaldi bat idazteaz. Jolastordua berriz, hamaiketan hasten da, eta ordura arte irakasgai ezberdinak izaten dituzte; ordu erdiko egonaldia igaro ondoren, berriro ere ikasgelara sartzen dira 12:30ak arte, bazkaltzeko ordura arte, hain zuzen. Nik haien moduan, ordu horretan bazkaltzen dut, eta 14.00tan arratsaldeko klaseak hasten dira 16:00ak arte. Horrez gain, haurrek eskolaz kanpoko ekintza asko dituzte, esku-pilota, solfeo, multikirola, dantza…

Metodologia integratzailea bultzatzen da ikastetxean, ikasleak gela berdinean egoten dira eta astean pare bat aldiz etortzen da PTa, behar dutenei laguntza ematera. Kasu horietan, klasea aurrera eramatea  zaila izaten bada, ikaslea berarekin gela batera joaten da, bai haren eta bai ikasgela osoaren onerako ere. Nire gelan adibidez, euskara hizkuntzaren inguruko laguntza jasotzen duten bi ikasle daude, eta gainontzekoak tutorearekin gelditzen dira gelan. Aurretik aipatu dudan moduan, astean lau ordutan, desdoblea edo taldekatze malgua gauzatzen da, hau da,  ikasleak  hiru taldetan banatzen dira, heziketa-laguntza antolatzeko eta ikaskuntza errentagarriagoa izateko.

Horrez gain, ikasleen artean arazoren bat egonez gero, irakaslea da erabakiak hartzen dituena, arazoaren kudeaketa egoeraren arabera gauzatzen du eta horretarako, taktika ezberdinak erabiltzen ditu. Hala ere, garrantzia ematen zaio ikasleek, arazoak konpontzeko asmoz, beraien artean hitz egiteari.


Gelaren funtzionamenduari dagokionez, ikasleak lauko taldeetan eserita daudela aprobetxatuz, ikasle bakoitzari, talde-lana sustatzeko betebehar bat ematen zaio. Ikastetxeak ikaskuntza kooperatiboa bultzatzea du helburu, eta beraz, ikasleak bozeramailek, idazkariak eta materialaren eta isiltasunaren arduradunak izaten dira aste osoan zehar, haurren motibazioa sustatuz. Rol hauek astero aldatuz doaz eta ostirala heltzen denean, ebaluaketa bat egiten dute.

Hezkuntza Komunitatea

Kaixo, lehenengo astea pasa ondoren praktikeri martxa hartzen hasia nago. Lehen mailako 24 umeko gela batean nago eta tutorea esperientziadun emakume bat da, izan ere, 15 urte daramatza Luzaroko eskolan. Oso pozik nago tutore honekin egoteaz iadanik ezagutzen nuelako, Luzaron ikasten nuenean berak han egiten zuen lan eta gauza onak besterik ez ditut entzun beretaz. Tutoreaz gain, haur askoko gela denez beste irakasle batek ere ematen ditu zenbait irakasgai, matematika eta euskara adibidez. 

Ingelesa dutenean, nire gelako eta beste gelako haur batzuk nahasten dituzte beste gela bat osatuz, eta gainontzekoak beste irakasgai bat dute bitartean. Esan bazala, kopuru handiko gelak direnez bikoizketa hauek erabiltzen dituzte.  

Nire gela, 1B da eta lau haurreko sei taldez osatuta dago, hau da, taldeka daude jarrita eta ez banaka. Hala eta guztiz ere, tutoreak esan zidan, kurtso hasieran U forman eserita jarri zituztela dinamikan sartu arte eta orain dela gutxi hasi direla taldetan lan egiten. 

 9:30 etan hasten dira klaseak, egunero bi arduradun ezberdin daude, arduradunek zer egun den eta zer tenperatura eta urtarotan gauden esateaz arduratzen dira. Umeei asko gustatzen zaie ariketa hau ikasgela erdira irten eta beraien kideei hitz egiten dietelako, gainera, zenbaki, egun, hilabete, zein urtaroak ikasten dituzte inkoszienteki. 
Ariketa hau egin ondoren, edozein irakasgai dute 10:15 ak arte. Ondoren, beste irakasgai bat eduki eta gero 11:00 etan jolas ordua dute eta patiora irtetzen dira jolastu eta hamaiketakoa jan dezaten. 11:30 etan berriz beste irakasgai bat dute 12:30 ak arte. Ordu honetan, mantalak jantzi eta jangelara joaten dira bazkaltzera, bazkaldu ondoren, 14:00 ak arte jolas ordua dute. Tarte honetan, hau da, 12:30 etatik 14:00 etara nire etxera joaten naiz  bazkaltzera. 14:00 etatik 16:00 etara beste ordubeteko bi irakasgai dituzte eguna bukatzeko. 

Eskola bukatu ondoren, orokorrean multikirolak, solfeo edo beste edozein estraeskolar edukitzen dituzte. 

Lehenengo astea pasata, esan beharra dut oso pozik nagoela eta asko ikasten ari naizela. 


Hurrengorarte!


domingo, 13 de octubre de 2019

Hezkuntza Komunitatea

 Kaixo, arratsalde on:

Astelehenean emango diozue hasiera zuen lehen praktikaldiari.

Bileran komentatu genuen bezala, Practicum I-aren bidez bereganatu beharreko konpetentzia honetan zentratuko gara lehen astean:
“Erdietsitako ezagutza teorikoak ikasgelako errealitatearekin erlazionatzen ditu”

Beste era batera esanda: 
  • Ø ikasgelaren errealitatearen aldagaiak,
  • Ø denboraren eta espazioaren antolamendua,
  • Ø ikasgelak duen ohiko funtzionamendua,
  • Ø ... eta abar,

BEHATU, IDENTIFIKATU, AZTERTU ETA AZALDU

Etiketak: #Izen Abizena eta #Hezkuntza Komunitatea

Gogora arazten dizuet hitzezko azalpena irudiz, marrazkiz, bideoz, hipertestuz, audioz eta abar osa ditzakezuela.

ANIMO eta AURRERA.