miércoles, 30 de octubre de 2019



                                  ANTOLAMENDUA, FUNTZIONAMENDUA...

Jadanik, hainbat egun igaro direla praktikak hasi nituenetik Mendaroko ikastolako 3.mailako talde batean, esan beharra daukat oso gustura sentitzen naizela, bai gelako haurrekin, bai irakasleekin eta baita ikastetxean bertan ematen ari zaidan tratuarekin ere.

Esn bezala, bigarren zikloko 3.mailako gela batean aritzea tokatu zait eta gela hori 17 umez osatuta dago; 8 neska eta 9 mutil.

Ordutegiari dagokiones, goizean 9:00etatik 12:30ak arte egoten gara ikasgelan, nahiz eta tartean, 10:30etatik 11:00ak arte jolasorua dagoen. Ondoren, 12:30etan haur batzuk ikastetxeko jangelan bazkaltzen dute, eta beste batzuk ordea, etxera joaten dira. Bazkaldu ondoren, 14:30etan berriro ere klaseak hasten dia 16:30ak arte.

Metodologia edota antolamenduari dagokionez, klaseak adinka antolatuta daude, eta adin bakoitzean gela bat baino gehiago daude. Esate baterako, 3.maila bi gelaz osatuta dago. Gainera, gelako antolamenduari dagokionez, aipatzekoa da umeak ez direla gelaz aldatzen konpetentzia desberdinak lantzeko orduan, ez bada musika edota gorputz hezkuntza. Ingeleseko orduetan, irakaslea aldatu arren, umeak gela berean geratzen dira.

Ikasgelaren ohiko funtzionamenduari dagokionez, esan bezala, 17 pertsonako gela da eta 3 edota 4ko taldeeta daude eserita, lanak taldeka egiteko edo beraien artean laguntza emateko.





Horrez gain, egunero aldatzen diren bi arduradun daude. Hauen zeregina konpetentzia bakoitzean erabili behar den materiala (fitxak, liburuak...) banatzea da.

Gainera, gelan erabiltzen duten metodo esanguratsu bat ilarak dira. Hau da, gelatik irten behar diren uneoro, ikasleak ilaran jarri behar dira ate ondoan eta zarata asko ateraz gero, ixildu arte irakasleak zenbatu egingo du eta irteteko ordua heltzen denean (jolasorua, bazkalordua...), lehen galdutako segunduak zenbatuko ditu berriro irakasleak, ikasleak irten daitezen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario