Mostrando entradas con la etiqueta #MartaAznal. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta #MartaAznal. Mostrar todas las entradas

domingo, 17 de noviembre de 2019

Praktikaldia amaitzen da

Kaixo guztioi, azkenengo blog honetan praktikaldien etapa agurtzea tokatzen zait, hilabete honetan momentu asko bizi ditut ikastetxean, gehiengoak onak, hala eta guztiz ere, izan dudan taldea bizia izan da eta askotan egoera zailak gertatu dira. 

Hasieratik, nire tutoreak ohartu zidan taldea bizia zela eta gutxi batzuk klasea eteten zutela, hori guztia jakinda gutxinaka gutxinaka haurren jarrera ikusten joan naiz eta nire tutoreak nola jokatzen zuen haiekin ikusita, ikasi nuen bakoitzarekin nola tratatu behar nuen. Nire gela, aniztasun handiko gela zen, eta ikusi nuen orokorrean denak berdin tratatzen zituela irakasleak, baina, bakoitzari bere gauzak kontuan edukita. Honela, ikasi dut ikasleek ez dutela nabaritu behar ezberdintasunik beraien artean, baina zu irakasle izanik,  kontuan izan behar dituzu haur bakoitzaren egoera familiar, sozial, kognitibo... guztiak. 

Ikasketa aldetik, ez dut zailtasun handirik izan baina egia esan, matematika arloan apur bat kostatu zait nik neuk jakindako gauzak ongi azaltzea, askotan guk automatikoki edo era teoriko batean ikasi ditugu, arrazoiketa gabe, ¨ horrela delako¨ erakutsi digute,  eta haurreri era ulerkor batean azaltzeko zaila egin zait. Hala eta guztiz ere, alde hortatik  irakaskuntza metodoan aldaketa nabaritu dut, orain azalpenak objektuen laguntzaz egiten dira, modu praktikoagoan esango nuke eta horrek mesede handia egiten die haurrei. Adibidez, hamarren familia ikasterako orduan, zein, zenbatzea lantzerako orduan, lastozko makiltxo batzuk erabiltzen genituen eta haurrek manipulatzen zituzten hamarreko taldeak eginez. 

Gehien estutu nauen arloa haurren sentimenduak kontrolatzekoa izan da, izan ere, batzuk oso inpultsiboak dira eta segituan erakusten dute gertatzen zaiena, baina beste batzuk isilagoak edo berekoiagoak dira, eta guztia beraientzat gordetzen dute, orduan zaila egiten da haieri laguntzea edo zer gertatzen zaien jakitea. Hori kontuan izanda, larri ikusten banuen norbait, beti urreratzen nintzen nire laguntza eskeintzeko eta ikus zezan besteok bezela laguntza eskatu dezaketela arazorik gabe. 

Laburtzeko, gauza asko bizi ditudala esango nuke, estutasun momentuak aurretik esan bezala, baina gehienbat azpimarratu nahi nuke haurrek duten eskuzabaltasuna. Hilabete bat beraiekin egonda, izugarrizko maitasuna ematen dizute eta gainera, bizi osorako eskertzen dute zure lana. Asko oso triste jarri dira, ni enaizela gehiago bueltatuko jakitean baina, nik ez dut sekula esperientzia hau ahaztuko eta hare gutxiago ikasleek erakutsi didaten guztia. Egunero eskertu behar da dugun guztia txikitasunetik hasita, beraiek hala egiten dute eta guk gazteok zein helduek gehiago ikasi beharko genuke beraietaz. 

Azkenengo egunean, ikasle bakoitzak marrazki bat oparitu zidan eta orain guztiek toki bat dute nire bihotzean. Hemen uzten dizuet haietako bat. 


Eskerrikasko Luzaro Ikastetxeari, emandako tratuaz eta etxean bezela sentiarazteagatik. 



lunes, 11 de noviembre de 2019

Proiektuak

Kaixo denoi, gaurkoan proiektueri buruz idaztera natorkizue. Luzaro ikastetxean egiten diren proiektuen inguruan idatziko dizuet, herri zein eskola txikia izan arren eskolak Aurrera begiratzen du eta proiektuen artean, Agenda 21, Irakurketa plana eta Elkarbizitza sustatzen dute. 

Agenda 21 eko proiektuan indartsu dabiltz lanean. Hasteko, urtero edo bi urtez bein gai baten inguruan jarduten dute eta aurtengo gaia: Ekoizpen eta kontsumo arduratsua da.  Gai horri buruz haurrek gehiago jakin dezaten astero astero asmakizun bat suertatzen dute eskolako irratitik haurrek erantzun egokia izan dadin tutoreak laguntzen dute eta honela gaiari buruz ikasten dute, ondoren, erantzun egoki guztien artean sorteo bat egiten dute eta irabazleak saritxo txiki bat jasotzen du, honela ikasleak ere motibatuta hartzen dute parte asmakizunean. Hauxe da asmakizunak botatzeko kutxa dagoen txokoa. 



Ekintza honetaz gain, beste gauza gehiago ere egiten dituzte Agenda 21 etik, adibidez,  baratza. Baratzean, 2. mailako ikasleak aritzen dira eta ostiraletan egiten dute lan ordu bat eta erdi Agenda 21 eko arduradunarekin. Bertan, atxurtu, landatu, ureztatu, erein, uzta jaso (uzta jasotzerakoan
matematika ere lantzen dute, uzta pisatzen eta abar) eta bukatzeko erregistro orria betetzen dute informazio danarekin. Hemen uzten dizuet baratzaren argazki bat. 



 Baratzean erabiltzen duten konposta beraiek sortzen dute. Ekintza hau 2. mailatik 6. mailara bitartean egiten dute eta jolas orduan egiten da astean bitan.  Eskolako pasiloetan zakarrontziak dituzte zabor organikoa jasotzeko eta ondoren baratzaren ondoan konposta egiteko tokia dute, bertan zaborra pisatu eta erregistro orrian jasotzen dute ondoren konposta egin eta gero baratzean erabiltzen dute landatzeko. Hemen uzten dizuet konposta egiten duten tokiaren argazki bat. 


Bukatzeko, agenda 21 eko bileretan gela bakoitzeko bi arduradun joaten dira eta azken bileran plastikoaren kontsumoari buruz informatu ziren. Plastiko gehiegi erabiltzen denez, Debako udalak telazko boltsak egin nahi ditu herrian banatzeko eta horretarako, LHkoek poltsetarako marrazkia egiteaz arduratu dira, DBHkoek berriz slogana sortu dute. Ekintza hauekin ikasleak kutsaduraren arazoetaz arduratzen dira eta gainera parte hartzen dute marrazki bat sortzen natura zaindu dezagun.

Hurrengorarte ! 














lunes, 4 de noviembre de 2019

Ikasketa- prozedurak

Kaixo guztioi, gaurkoan eskolako ikasketa prozedurei buruz idatziko dizuet. Deba herri txikia denez, Luzaro ikastetxea ere txikia eta oso herrikoia da, beraz, metodologia nahiko tradizionala erabiltzen dute, hala eta guztiz ere, badituzte ikasgela guztietan proiektoreak eta pantaila taktilak liburuez gain.

Normalean lanerako liburuaz edo irakasleak emandako fitxez baliatzen dira lana egiteko, horrez gain, irakasleak praktikotasunera eramaten saiatzen dira objektu ezberdinak erabiliz, matematikan adibidez, hamarren familiarekin ari garenez, makiltxoekin hamarreko taldeak egin behar dituzte eta honela era dibertigarriagoan ikasten dute haurrek.

Irakasleak ia egunero fitxa bat banatzen du etxean egin dezaten, beraz, orokorrean etxeko lanei garrantzia ematen diote. Ondoren, hurrengo egunean gelara ekartzen dute eta irakasleak jasotzen ditu haien lana baloratu eta garapena ikus dezan. Guztiak begiratu ondoren, berriz banatzen ditu baina ez dio bakoitzari esaten zer duen gaizki eta zer ondo denen haurrean, normalean oso gutxitan dituzte akatsak gurasoen laguntzaz egiten dituztelako etxeko lanak.

Gainera, aurrez esan nuen bezala, 4ko taldetan daude banatuta gelan eta talde guztietako kideak ardura bat dute. Ardurak hauexek dira: isiltasunaren arduraduna, bozeramailea, materialaren arduraduna eta idazkaria. Modu honetan, bakoitzak betebehar bat du eta irakasleak botere bat ematen dio bakoitzari, honela, beraien ¨lana¨ seriotasunez hartzen dute eta ikasten dute nola eraman rol bakoitza. Ardura hauei garrantzia handia ematen diegu bai tutoreak eta nik haiek ikusi dezaten benetako lana dela eta haiek beraien lana betetzean gainontzekoek kasu egin behar diegula eta alderantziz, guk gure lana egiten ari garenean beraiek ere kasu egin behar digutela.

Irakasgaiez gain, gelan jolasak ditugu, eta gelakideak apur bat astoratuta daudenean edo azken ordua gelditzen denean jolasekin jolasten dugu ( partxisa, xakea, puzzleak...) edota patiora joaten gara sokasaltoan edo jolas libreetan jolastera. Era honetan, deskonektatu egiten dute gelako dinamikatik eta ondo pasatzen dute elkarrekin. Garrantzia handia ematen diogu honi, ordu hauetan saiatzen gara denok denokin jolastu dezaten eta elkar ezagutu dezaten denok lagunak izateko eta inor ez gelditu daiten bakarrik.  Jolasez gain, burua erlaxatu dezaten tutoreak ipuinak ere irakurtzen ditu eta haurrek gustora entzuten dute isiltasunez.

Bukatzeko, aste honetan txanelan ikusi duten denbora makina bat egiten ari gara, eta guztiok batera margotu eta apaintzen dugu, talde bakoitzak etxetik materiala ekarri behar zuen eta guztiok ekarri dute. Normalean, lana egin ondoren denbora soberan dugunean apaintzen dugu.


Hurrengorarte.


domingo, 27 de octubre de 2019

Aniztasuna

Kaixo! 
 Praktikaldiko bigarren astea pasa ondoren, aniztasunari buruz idaztera natorkizue, bi aste hauetan nire gelan 24 haurren artean ikusi ditudan ezberdintasunei buruz zehatz mehatz. 

Hasteko, lehenengo egunean eskolara iritsi nintzenean, tutoreak esan zidan lehen gauza, taldean gaitasun ezberdineko neska bat genuela izan zen, neska honek 9 urte ditu eta hirugarren mailan egon beharko litzateke. Haur hau, estres konstante batekin bizi da eta urduritasun handia du, hau da, egonezina erakusten du. Bera ez da gai hitzak ongi ahozkatzeko eta gutxiago idazteko, hala eta guztiz ere, ahozko komunikazioa erreza da. Ikasle honek ezin du bere gelako erritmoa jarraitu eta etengabe mozten du irakaslea eta gelako dinamika, horregatik,  zeinbait ordutan irakasle bakar bat du beretzako eta haiekin, gainontzeko ikasleek egiten ez dituzten lan ezberdinak egiten ditu. Marrazkiak margotu, argazkiak moztu, zenbakiekin lotutako ariketak margotu…

Gainontzeko ikasleei begira, ezberdintasun handiak nabaritzen dira. Ikasle batzuk ez dituzte bokalak ez zenbakiak ezberdintzen eta beste batzuk berriz, oso ongi irakurtzen dute. Irakurtzeko zailtasun handiak dituztenak orokorrean kanpotarrak dira, gurasoekin beste hizkuntza batean hiz egiten dutelako. 
Orokorrean, ikasleek ikasteko gogoa dute eta saiatzen dira, ikusten dudanez, neskak isilagoak dira mutilak baino eta lan gehiago egiten dute. Hau ez da denen kasuan betetzen, zenbait mutilek lan asko egiten dutelako eta neska gutxi batzuk asko hitz egiten dutelako. 

Gainera, bakoitzak gauzak ulertzeko eta interpretatzeko modu ezberdina dute eta hori gelako saioetan ikusi dut ariketa ezberdinak egiten. Hemen uzten dizuet ikasleek eginiko mural bat. Bakoitzak, pertsona baten marrazki bat apaindu du, baina denak oso ezberdinak dira. 

Hurrengorarte!






sábado, 19 de octubre de 2019

Hezkuntza Komunitatea

Kaixo, lehenengo astea pasa ondoren praktikeri martxa hartzen hasia nago. Lehen mailako 24 umeko gela batean nago eta tutorea esperientziadun emakume bat da, izan ere, 15 urte daramatza Luzaroko eskolan. Oso pozik nago tutore honekin egoteaz iadanik ezagutzen nuelako, Luzaron ikasten nuenean berak han egiten zuen lan eta gauza onak besterik ez ditut entzun beretaz. Tutoreaz gain, haur askoko gela denez beste irakasle batek ere ematen ditu zenbait irakasgai, matematika eta euskara adibidez. 

Ingelesa dutenean, nire gelako eta beste gelako haur batzuk nahasten dituzte beste gela bat osatuz, eta gainontzekoak beste irakasgai bat dute bitartean. Esan bazala, kopuru handiko gelak direnez bikoizketa hauek erabiltzen dituzte.  

Nire gela, 1B da eta lau haurreko sei taldez osatuta dago, hau da, taldeka daude jarrita eta ez banaka. Hala eta guztiz ere, tutoreak esan zidan, kurtso hasieran U forman eserita jarri zituztela dinamikan sartu arte eta orain dela gutxi hasi direla taldetan lan egiten. 

 9:30 etan hasten dira klaseak, egunero bi arduradun ezberdin daude, arduradunek zer egun den eta zer tenperatura eta urtarotan gauden esateaz arduratzen dira. Umeei asko gustatzen zaie ariketa hau ikasgela erdira irten eta beraien kideei hitz egiten dietelako, gainera, zenbaki, egun, hilabete, zein urtaroak ikasten dituzte inkoszienteki. 
Ariketa hau egin ondoren, edozein irakasgai dute 10:15 ak arte. Ondoren, beste irakasgai bat eduki eta gero 11:00 etan jolas ordua dute eta patiora irtetzen dira jolastu eta hamaiketakoa jan dezaten. 11:30 etan berriz beste irakasgai bat dute 12:30 ak arte. Ordu honetan, mantalak jantzi eta jangelara joaten dira bazkaltzera, bazkaldu ondoren, 14:00 ak arte jolas ordua dute. Tarte honetan, hau da, 12:30 etatik 14:00 etara nire etxera joaten naiz  bazkaltzera. 14:00 etatik 16:00 etara beste ordubeteko bi irakasgai dituzte eguna bukatzeko. 

Eskola bukatu ondoren, orokorrean multikirolak, solfeo edo beste edozein estraeskolar edukitzen dituzte. 

Lehenengo astea pasata, esan beharra dut oso pozik nagoela eta asko ikasten ari naizela. 


Hurrengorarte!


miércoles, 9 de octubre de 2019

Nire aurkezpena


Kaixo, Marta Aznal naiz eta 19 urte ditut. Deban bizi naiz eta Lehen Hezkuntzako magisteritza ikasten ari naiz Donostian. 
Hurrengo astean, urriak 14 ean, nire lehen praktikaldiak hasten dira Debako Luzaro ikastetxean eta oso pozik nago bertan ikasi nuelako txikia nintzenean.  

Praktikaldi hauetatik espero dudana, lehenik eta behin, ikasten ari naizena praktikara eramateko orduan, lanbide hau benetan gustatzen zaidan ala ez ikustea da. Unibertsitatean teoriaz ikasten dugun guztia, praktikara eramateko gogo handia dut eta gainera, haurrekin kontaktu zuzenean aritzeko ere. Ikastetxe bateko eguneroko arazoak zeintzuk diren ezagutu nahi dut eta horren aurrean irakasle batek nola jokatzen duen ikusi. 

Espero dut, praktikaldi lasaiak baina episodioz beteta izatea. Ahal dudan guztia ikasi nahi dut, izan ere, hilabete batean ez dugu askorako denborarik izango eta maximora aprobetxatu nahi dut.