lunes, 4 de noviembre de 2019

Ikasketa- prozedurak

Kaixo guztioi, gaurkoan eskolako ikasketa prozedurei buruz idatziko dizuet. Deba herri txikia denez, Luzaro ikastetxea ere txikia eta oso herrikoia da, beraz, metodologia nahiko tradizionala erabiltzen dute, hala eta guztiz ere, badituzte ikasgela guztietan proiektoreak eta pantaila taktilak liburuez gain.

Normalean lanerako liburuaz edo irakasleak emandako fitxez baliatzen dira lana egiteko, horrez gain, irakasleak praktikotasunera eramaten saiatzen dira objektu ezberdinak erabiliz, matematikan adibidez, hamarren familiarekin ari garenez, makiltxoekin hamarreko taldeak egin behar dituzte eta honela era dibertigarriagoan ikasten dute haurrek.

Irakasleak ia egunero fitxa bat banatzen du etxean egin dezaten, beraz, orokorrean etxeko lanei garrantzia ematen diote. Ondoren, hurrengo egunean gelara ekartzen dute eta irakasleak jasotzen ditu haien lana baloratu eta garapena ikus dezan. Guztiak begiratu ondoren, berriz banatzen ditu baina ez dio bakoitzari esaten zer duen gaizki eta zer ondo denen haurrean, normalean oso gutxitan dituzte akatsak gurasoen laguntzaz egiten dituztelako etxeko lanak.

Gainera, aurrez esan nuen bezala, 4ko taldetan daude banatuta gelan eta talde guztietako kideak ardura bat dute. Ardurak hauexek dira: isiltasunaren arduraduna, bozeramailea, materialaren arduraduna eta idazkaria. Modu honetan, bakoitzak betebehar bat du eta irakasleak botere bat ematen dio bakoitzari, honela, beraien ¨lana¨ seriotasunez hartzen dute eta ikasten dute nola eraman rol bakoitza. Ardura hauei garrantzia handia ematen diegu bai tutoreak eta nik haiek ikusi dezaten benetako lana dela eta haiek beraien lana betetzean gainontzekoek kasu egin behar diegula eta alderantziz, guk gure lana egiten ari garenean beraiek ere kasu egin behar digutela.

Irakasgaiez gain, gelan jolasak ditugu, eta gelakideak apur bat astoratuta daudenean edo azken ordua gelditzen denean jolasekin jolasten dugu ( partxisa, xakea, puzzleak...) edota patiora joaten gara sokasaltoan edo jolas libreetan jolastera. Era honetan, deskonektatu egiten dute gelako dinamikatik eta ondo pasatzen dute elkarrekin. Garrantzia handia ematen diogu honi, ordu hauetan saiatzen gara denok denokin jolastu dezaten eta elkar ezagutu dezaten denok lagunak izateko eta inor ez gelditu daiten bakarrik.  Jolasez gain, burua erlaxatu dezaten tutoreak ipuinak ere irakurtzen ditu eta haurrek gustora entzuten dute isiltasunez.

Bukatzeko, aste honetan txanelan ikusi duten denbora makina bat egiten ari gara, eta guztiok batera margotu eta apaintzen dugu, talde bakoitzak etxetik materiala ekarri behar zuen eta guztiok ekarri dute. Normalean, lana egin ondoren denbora soberan dugunean apaintzen dugu.


Hurrengorarte.


No hay comentarios:

Publicar un comentario