Mostrando entradas con la etiqueta #IruneRuiz. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta #IruneRuiz. Mostrar todas las entradas

domingo, 17 de noviembre de 2019

PRAKTIKALDIA AMAITZEN DA

Kaixo!

          Gaurkoan etapa berri honi agur esatea tokatzen zaigu, esperientzia zoragarria izan da. Pena handia ematen dit bukatu dela pentsatzea, baina azkenean etapa bat da soilik eta datorren urtean beste bat etorriko da eta gainera luzeagoa.

          Eskolara iritsi nintzen lehen egunetik oso ondo tratatu naute eskola guztiaren aldetik. Ni oso urduri nengoen hasiera batean, baina egunak pasa ahala gusturago sentitzen nintzen. Esperientzia honek egiaztatu dit karrera ondo aukeratu dudala, eta etorkizun batean egon naizen ikastetxearen edozein bezalako irakasle bat izatera heldu nahi dudala. 

          Ildo beretik, ikastetxean erabiltzen duten metodologiari dagokionez, oso lagungarria da, ikasle guztiek dena ulertu arte behin eta berriz azaltzen dira gauzak, gainera azalpenak oso bisualak izaten dira normalean. Adibidez, matematika ikasgaiaren ordu batean, buruketak egiten hasi ziren umeak. Guztiei asko kostatzen zitzaien buruketa eskatzen zuena ulertzea, irakaslea eta biok behin eta berriz azaldu genuen eta umeak arazo berdinarekin jarraitu zuten, azkenean arbelean marrazki bat eta marrazki horren galderak egitea bururatu zitzaidan. Honi esker, lortu nuen denek buruketa ulertzea, haiei laguntzerakoan izan nuen sentsazioa sinestezina izan zen.

          Bestalde, ohikoa den moduan, dena ez da izan zoragarria, momentu gogorrak ere egon dira. Nire klasean 3 ume daude egun batzuetan bihurriago zeudenak, egun hoietan lekutik altxatzen ziren gelditu gabe, irakasleak zerbait esaten zuenean era desegokian erantzuten zioten, haien artean borrokatzen ziren eta abar. Baina egia da, irakasleak oso metodo egokiak erabiltzen zituela egoera hauen aurrean. Hau da, taldetik kanpo botatzen zituen, hau da, bakarrik jartzen zituen klasearen atzeko partean eta ez egongo balira tratatzen zituen.Umeak oso gaizki pasatzen zuten nahi zutena atentzio deitzea zelako eta zigor horrekin ezin zuten hori lortu. Momentu hauekin ere gauza asko ikasi ditut ere.

          Bukatzeko, zalantzarik gabe azkenengo eguna onena izan zen baina gogorrena ere. Irakaslea eskatu zidan beranduago joateko eskolara, heldu nintzenean umeak alfombran zeuden jarrita eta aulki batean esertzeko eskatu zidaten. Dantza bat egin zidaten, oso polita izan zen, denbora guztian egon ziren niri begira irribarre batekin. Behin bukatzerakoan, borobil batean jarri ginen eta ume bakoitzak bere sentimenduak esan zidaten, haur batek esan zidan oso irakasle ona izan naizela eta beti bere bihotzean eramango ninduela, momentu horretan hitzik gabe utzi ninduen, oso gauza politak esan zidaten. Azkenik, arratsaldean koaderno bat oparitu zidaten, koaderno horretan bakoitzaren marrazki bat agertzen zen eta marrazki bakoitzean esaldi batzuk, koaderno horren portada gure argazki bat zen. Benetan eguna zoragarria izan zen, asko hunkitu nintzen eta oraindik gehiago irakasleak hitz batzuk eskaini zizkidanean. Espero dut egunen batean irakaslea izatearen ametsa betetzea.






miércoles, 13 de noviembre de 2019

PROIEKTUAK

Kaixo!

Praktikaldiaren laugarren astea bukatu da konturatu gabe, oso azkar pasatzen ari da denbora. Aste honetan egokitu zaigun gaia eskolak egiten dituzten proiektuak da. Arrateko Andra Mari eskola, hainbat proiektuetan sartuta dago. Hala eta guztiz ere, irakaslearekin egon nintzen hitz egiten eta oraindik ez dute ondo antolatu proiektu batzuk, horregatik ezin izan dute oraindikan hasi. Oraindik horrela, aberate programa, irakuketa plana, euskara normalkuntza eta elkarbizitza proiektuak martxan jarri nahi dituzte, baina antolatu behar dituzte ondo bakoitzan zer egitea eta nola.

Bestalde, agenda 21 martxan dagoen proiektu bakarra da. Ingurunearekin zer ikusia duen gaia bat aurkeztu zaie ikasleei hau da ekoizpena eta kontsumo arduratsua. Aste honetan, gai honen inguruan hitz egiten egon dira eta gero bakoitzak bere marrazkia egin zuen gaiarekin zer ikusia dutena. Ildo beretik, orain dela 3 aste blokoliak plantatu zituzten goiko solairuan dagoen baratzean, eta ostiral arratsaldeetan joaten dira ura botatzera eta hazi diren ikustera.

Jarraitzeko, ingurune batzorde bat dago, ikastetxean hezkuntza-komunitateak parte hartzeko organoa eta estamentu guztien ordezkariek osatzen dute. Programaren lerro nagusiak zehazten ditu, planifikazioa, ekintza-plana, ebaluazioa eta abar besteak beste. Maila bakoitzean ordezkari bat dago, eta bi astetan behin bilera bat egiten dute sortu diren arazoei konponbideak bilatzeko eta bakoitzaren iritzia emateko.

Bukatzeko, aipatzekoa da egin zuten lan bat, hau da, kartulina batean itsasoa marraztu zuten eta itsasoan bizi diren animaliak ere. Hortaz gain, plaztikozko poltsak, botilak, edalontziak, toallitak eta abar ere margotu zituzten. Honekin, kritika bat egin nahi zieten itsasoa kutzatzen duten persona guztiei. Marrazki honen azpian, idatzi zituzten honek erakartzen dituen ondorio batzuk.




domingo, 3 de noviembre de 2019

IKASKETA-PROZEDURAK

Kaixo!

          Hirugarren aste hau laburragoa izan da ostiralean jai izan delako, baina hortaz gain lan handia egin dute 4 egun hauetan. Gaurkoan, baliabide didaktikoei, ikasketa prozedurei eta estrategia metodologikoei buruz hitz egia egokitu zaigu.  


          Baliabide didaktikoei dagokionez, hainbat bereizi daiteke. Alde batetik, irakasleak erabiltzen dituzten baliabideak, hau da, arbela digitala, arbela honek oso handia da eta klasearen atzean dago jarrita, han irakasleak irudiak edo internetetik erakutsi nahi duen edozer gauza jartzen ditu. Arbelaren aurrean alfonbra bat dago eta irakasleak arbela erabiltzen duenean ikasle guztiak alfonbran esertzen dira eta adi-adi egoten dira entzuten edo ikusten arbelean jarritakoa. Ere, ordenagailu bat dago klasearen albo batean irakasleak nahi duenean erabili ahal izateko. Bestalde, ikasleek erabiltzen dituzten baliabideak ere daude, kuadernoak, liburuak, fitxak eta arbela berdea. Dena dela, arbela berdeak bai ikasleak bai irakasleak erabiltzen dute, han etxerako lanak zuzentzen dituzte. Adibidez; kenketak edo batuketak egin behar dituztenean, banaka arbelera irtetzen dira eta bakoitzak kenketa edo batuketa bat egiten dute, eta guztien artean zuzentzen dute. 

          Ikasketa prozedurei dagokionez, erabiltzen duten metodologia tradizionala da, izan ere, modernoaren ezaugarriak ere ditu. Liburuak, kuadernoak eta fitxak erabiltzen dituzte egunero eta eguna bukatzen denean beti etxerako lanak izaten dituzte. Hala eta guztiz ere, bidaltzen dituzten etxerako lanak egokitutak daude haurrak pisu asko ez eramateko. Adibidez; irakurgaien txosten bat dute, orri bakoitzean irakurgai labur bat dago eta irakurgaiaren azpian ariketak daude, hutsuneak bete, marraztu hitz hauek, erantzun galderarei, borobildu erantzun zuzena…,horrelako ariketak agertzen dira. Etxean testu bat eta testu horren ariketak egitea bidaltzen dizkie hurrengo klasean zuzendu ahal izateko. Egia esanda, astero metodologia berdina erabiltzen dute, beti aipatutako materialak erabiltzen dituzte. 


          Bukatzeko, erabiltzen dituzten estrategia metodologiari buruz hitz egingo dut. Asko premiatzen da parte hartzea eta adi egotea irakasleak azaltzen duen bitartean, ikasle batek zerbait aportatzen duenean ez diote inoiz esaten gaizki dogoela, horrela klase guztiaren aurrean hitz egiteko segurtasuna lortzen dute. Irakasleak motibazioa asko sustatzen du eta haurren interesak bilatzen ditu, klasea arinago egin ahal izateko. Ustekabean harrapatu ninduen erabiltzen duten metodoa arazo bat konpontzeko, hau da, ikasleak haserretzen direnean edo arazoren bat edukitzen dutenean beraien hartean, toki bat dute klasearen albo batean han esertzeko eta hitz egiteko. Han azaroei konponbideak bilatzen dituzte eta bakeak egiten dituzte.

Arazoak konpontzeko tokia

domingo, 27 de octubre de 2019

ANIZTASUNA

Kaixo!

          Aste honekin jada 2 aste daramat praktikaldietan eta nahikoak izan dira dagoen aniztasunaz klasean konturatzeko. Denok dakigunez, aniztasuna era askotakoak izan daiteke.Izan ere, pertsona bakoitza oso desberdina da, hori dela eta, ez dira existitzen bi pertsona berdinak. 

          Alde batetik, egokitu zitzaidan klasean lehen aldiz sartu nintzenean, arreta deitu zitzaidan lehenengo gauza nesken eta mutilen kopurua izan zen. Hau da, klasean 13 ikasle dira, 5 neskak eta 7 mutilak, honek esan nahi du nahiko orekatuta dagoela genero aniztasuna. 

         Bestetik, jatorri edo kultura ezberdineko ikasleak zeudela nabaritu nuen era errezean. Marrokiak, Pakistanak, Brasildarrak, Euskaldunak eta Italiarrak daude besteak beste. Tutoretza ikasgaiaren ordu batzuetan gai honi buruz hitz egiten dute. Irakasleak galderak egiten dizkie haurrei beraien jatorrizko lekuari buruz. Izan ere, kanpotik etorritako haur guztiak beraien etxeetan bere jatorrizko hizkuntzan hitz egiten dute eta bere kultura eta ohiturak izaten jarraitzen dute. Hortaz aparte, ikasle guztiak oso ondo dakite euskeraz hitz egiten eta idazten, eta gainera, eskara hizkuntzari garrantzia asko ematen diote. Hau da, ikasle batek beste ikaskide bati gaztelaniaz hitz egiten entzuten diotenean, abisu bat ematen diote eta berehala euskarara hitz egitera pasatzen dira. Oso barneratuta daukate euskera, eta denek esfortsu handia egiten dute zuzen hitz egiteko eta beraien hiztegia handitzeko. 

          Ildo beretik, aurreko sarreran esan nuenez, haurrak taldeka daude jarritak, eta hiruko talde batek kontzentraziozko zailtasunak dituzte. Horregatik, PT-ko ( Pedagogia Terapeutikoko irakaslea) irakasle batek dute haiei laguntza berezia. Ikasgai batzuetan bakarrik etortzen da eta beraien ondoan esertzen da behar duten laguntza emateko eta kontzentratuak egoten direla ziurtatzeko. Izan ere, aniztasun maila handia dago intelektualtasunari dagokionez. Haur batzuei ez zaie ezer kostatzen irakurtzea eta idaztea, aldiz, beste batzuei asko kostatzen zaie. Eta berdin gertatzen da matematikako ariketekin eta hainbat jarduerekin, ikasle batzuei asko kostatzen zaie eta beste batzuei ez. 

          Jarraitzeko, beste aniztasun bat aurki daiteke ikastola honetan, eta janariarekin dago lotuta. Hau da, jantokiko 4 menu daude; menu normala, begetarianoa, txerririk gabeko menua eta begetarianoa arrainarekin besteak beste. Honek ustekabean harrapatu ninduen, ikasle guztien ohiturak edo nahiak jaterako orduan errespetatzen dituztelako. 

         Bukatzeko, nabarmendu nahi dut eskolak egiten duen papera gai honekin. Hau da, naiz eta ikasle guztiek desberdinak izan oso integratuak daude eskola barruan. Ikasle bakoitzak behar duen laguntza ematen diote, eta honi esker klasean dagoen giroa bikaina da. 









domingo, 20 de octubre de 2019

HEZKUNTZA KOMUNITATEA


Kaixo!

               5 egun hauek pasatuz gero, gauza asko ikasi ditut, niretzako esperientzia zoragarria izaten ari da, asko gozatzen ari naizelako. 

Klasearen antolakuntza
Eskolako maila bakoitzak 2 klasetan banatutak daude, horrela, klase bakoitzean ikasle gutxiago daude eta errazagoak dira azalpenak eta parte-hartzeak ematea. Niri, 2.mailako A taldea egokitu zait, 13 ikasle daude eta taldetan jarritak, hau da, laukote bat eta hiru hirukote daude talde lana sustatzeko. Klase honetako tutoreak urte asko darama klaseak ematen, bere orduak oso dinamikoak dira eta gainera ikasleekin duen harremana bikaina da, oso pozik nago egokitu zaidan tutorearekin. 


Klaseak goizeko 9etan hasten dira eta 11etan 30 minutuko jolasaldia dute, tarte honetan, patioan edo liburutegian egon ahal dira. Jolasaldiaren ostean, klaseak hasten dira berriz, ordu bateko klasea dago, 12:30 etan bazkaltzera joan behar direlako, gehienak jantokian geratzen dira jatera. Gero, arratsaldeko klaseak hasten dira 2:30tik, 4ak arte. Goizean 3 ikasgai dituzte eta arratsaldean aldiz 2. 

Tutoreak ingelesa eta soinketa izan ezin beste ikasgai guztiak irakasten ditu, hau da, euskera, matematika, plastika, tutoretza, gizarte eta natura. Ikasgai bakoitzean liburu bat edo fitxak dituzte. Eta egunero etxerako lanak izaten dituzte. Adibidez; testu txiki bat ondo irakurtzea eta ulertzea hurrengo klasean altuan irakurtzeko eta ez  trabatzeko. Ez dira liburu bat baino gehiago eramaten etxera umeek pisua ez eramateko. 

Klaseen hormetan, arauak, proiektuak, marrazkiak, etb itsatsitak daude. Baita, errotulkiak, arkatzak eta beharrezkoa den material guztia dago klasean ere. Klaseko talde bakoitzak material zehatz batzuk dituzte, denek material kantitate berdina dute eta bereizi ahal izateko koloreak erabiltzen dituzte. Hau da, urdina kolorea duten taldeak, kutxa urdineko materiala hartu behar dute. 

Bestalde, egunero ikasle batek arduraduna izaten da, bere lana klasean sartzerakoan data idaztea eta altuan irakurtzea da. Gero, klaseak bukatzen direnean kalera irtetzeko ilara bat osatzen dute, arduraduna lehenengoa jartzen da eta ilara ondo eginda dagoela ziurtatu behar du. 

Bideo hau, oso garrantzitsua da eskolarentzat, izan ere euskerari garrantzia handia ematen diote eta bilera ugari egiten dituzte ikasleen euskerari buruzko interesa sustatzeko. Eskolako web orrialdean ikusi dezakegu ere. 


Arauak

lunes, 14 de octubre de 2019

AURKEZPENA


Kaixo!

           Irune Ruiz naiz, 19 urte ditut eta Ermuan bizi eta jaio naiz. Lehen Hezkuntzako gradua ikasten ari naiz Donostian, aurten bigarren urtea da. Bihar, urriak 14, nire lehengo praktikaldiak egingo ditut Arrateko Andra Mari ikastolan.

Praktikaldiak hasteko gogo asko ditut baina ere oso urduri nago. Esperientzia honekin gauza asko ikastea espero ditut, beste batzuen artean, orain arte ikasitako edukiak praktikan jartzea, irakaslearen lana modu gertuago batean nolakoa den ikustea, ikaskuntza metodo berriak ikastea eta abar.

Hasiera batean, zalantzak izan nituen Lehen Hezkuntza edo Haur Hezkuntza ikastea erabakitzearen orduan. 4 urte daramat umeen talde bati entrenatzen, 12 urte dituzte orain eta oso gustora ibili naiz beti beraiekin, horregatik hau izan zen Lehen Hezkuntza erabakitzearen arrazoi nagusia. Gainera, txikitatik magisteritza ikastea nahi izan dut umeak asko gustatzen zaizkidalako, eta entrenatzailearen esperientziak gehio ziurtatu dit lanbide hau egin nahi dudala. 

Nire hautzaroa nire bizitzaren momenturik zoriontsuenetariko bat izan da, azkenean ikastolan denbora asko pasatzen dugu, eta niretzako eskolan gustora egotea ezinbestekoa da, eta nik oso pozik joaten nintzen eskolara. Lagun asko egin nituen, eta oraindik nire lagunak izaten jarraitzen dute. Bestalde, oso irakasle onak izan ditut, dudarik gabe, Maider eta Pili izeneko irakasleak izan ditudan irakasle onenak dira. Haiek erakutsi zidaten niregan konfiantza izaten.