Aste honekin jada 2 aste daramat praktikaldietan eta nahikoak izan dira dagoen aniztasunaz klasean konturatzeko. Denok dakigunez, aniztasuna era askotakoak izan daiteke.Izan ere, pertsona bakoitza oso desberdina da, hori dela eta, ez dira existitzen bi pertsona berdinak.
Alde batetik, egokitu zitzaidan klasean lehen aldiz sartu nintzenean, arreta deitu zitzaidan lehenengo gauza nesken eta mutilen kopurua izan zen. Hau da, klasean 13 ikasle dira, 5 neskak eta 7 mutilak, honek esan nahi du nahiko orekatuta dagoela genero aniztasuna.
Bestetik, jatorri edo kultura ezberdineko ikasleak zeudela nabaritu nuen era errezean. Marrokiak, Pakistanak, Brasildarrak, Euskaldunak eta Italiarrak daude besteak beste. Tutoretza ikasgaiaren ordu batzuetan gai honi buruz hitz egiten dute. Irakasleak galderak egiten dizkie haurrei beraien jatorrizko lekuari buruz. Izan ere, kanpotik etorritako haur guztiak beraien etxeetan bere jatorrizko hizkuntzan hitz egiten dute eta bere kultura eta ohiturak izaten jarraitzen dute. Hortaz aparte, ikasle guztiak oso ondo dakite euskeraz hitz egiten eta idazten, eta gainera, eskara hizkuntzari garrantzia asko ematen diote. Hau da, ikasle batek beste ikaskide bati gaztelaniaz hitz egiten entzuten diotenean, abisu bat ematen diote eta berehala euskarara hitz egitera pasatzen dira. Oso barneratuta daukate euskera, eta denek esfortsu handia egiten dute zuzen hitz egiteko eta beraien hiztegia handitzeko.
Ildo beretik, aurreko sarreran esan nuenez, haurrak taldeka daude jarritak, eta hiruko talde batek kontzentraziozko zailtasunak dituzte. Horregatik, PT-ko ( Pedagogia Terapeutikoko irakaslea) irakasle batek dute haiei laguntza berezia. Ikasgai batzuetan bakarrik etortzen da eta beraien ondoan esertzen da behar duten laguntza emateko eta kontzentratuak egoten direla ziurtatzeko. Izan ere, aniztasun maila handia dago intelektualtasunari dagokionez. Haur batzuei ez zaie ezer kostatzen irakurtzea eta idaztea, aldiz, beste batzuei asko kostatzen zaie. Eta berdin gertatzen da matematikako ariketekin eta hainbat jarduerekin, ikasle batzuei asko kostatzen zaie eta beste batzuei ez.
Jarraitzeko, beste aniztasun bat aurki daiteke ikastola honetan, eta janariarekin dago lotuta. Hau da, jantokiko 4 menu daude; menu normala, begetarianoa, txerririk gabeko menua eta begetarianoa arrainarekin besteak beste. Honek ustekabean harrapatu ninduen, ikasle guztien ohiturak edo nahiak jaterako orduan errespetatzen dituztelako. Bukatzeko, nabarmendu nahi dut eskolak egiten duen papera gai honekin. Hau da, naiz eta ikasle guztiek desberdinak izan oso integratuak daude eskola barruan. Ikasle bakoitzak behar duen laguntza ematen diote, eta honi esker klasean dagoen giroa bikaina da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario