miércoles, 11 de diciembre de 2019

NIRE ESPERIENTZIA

Nire esperientzia lehenengo praktikaldietan oso ona izan da. Oso ondo pasatu dut eta irakasle izatea nola sentitzen den benetan lehen aldiz. Hasiera batena pixka bat urduri nengoen, ez nekielako nola izango zen harremana ikasleekin, baina, azkar egin harreman onak. Gaztea izatea asko lagundu zuen harremantzeko, haien humorea ezagutzen nuen eta gustuko zuten gauzak qezagutzen nituen ( Youtube ikusten dituzten gauzak etab). 
Egunero jolasten nituen haiekin jolas orduetan, harrapaketatan, dantza egin… 
Hasiera batean, lehengo egunetan ez zidaten gehiegi galdetzen, baina, egunak pasa eta gero konfiantza hartu zuten eta galdera gehiago egiten zizkidaten.


Behin, ikasle batek bere azterketa apurtu zuen gero eta ikusi gutxi bat atera zuela. Irakasleak, ikaslearen gurasoei deitu zituen, bilera bat izateko. Egoera horren aurrean ez nekien zer egingo nukeen ni irakaslea izango banintz, agian, beste irakasleekin kontsultatuko nukeen.


Irakasle bezala ikasi dudana da denen parte hartzea bilatu behar dela arreta galdu ez dezaten ikasleek. Baita ere, pazientzia izan behar dela, nahiz eta guretzat zerbait erraz izan agian haientzat ez da hain logikoa eta berriro azaldu behar da, adibide desberdinak emanez. Ere gogoratzen naiz, lehen egunean ikasleek esan zidatela azkerregi hitz egiten nuela eta horrek harritu nindun, ez nuelako pentsatzen hori arrazo bat izango zenik.


Azkeneko egunean, agur bat prestatu zidaten. Ia gehinek haiek egindako marrazki bat oparitu zidaten, beste batek olerki bat egin zidan eta beste batek kanta eta guzti egin zidan. Asko poztu nindun. 



Benetan, oso ondo pasatu dut, baina oso motza izan dela diruditu zait, gogoz nago denbora baten barru, bisita bat egiteko eta ikusteko nola doazten eskolan.

PROIEKTUAK



Hasteko, euskararen zaintza garrantzi handia du. Eskola osoan daude horma-irudiak esanez euskaraz hitz egin behar zela. Ere euskeraz hitz egitea derrigorrezkoa da, bia irakasleentzako, bai ikasleentzako. Hala ere, baziren zenbait umeek gaztelaniaz hitz egiten zutela, baina, orokorrean ia denak euskeraz egiten zuten. 
Euskara maila sustatzeko, ahozkotasuna lantzen zuten astean behin. Ikas ordu honetan, euskararen arauak errepasatzen zuten, abestien hitzak aztertu, asmakizunak erantzun…
Baita ere, astean behin, bertsolaritza saio bat daukate umeek eta iraskalea ordez, olerkari profesional bat zetorren ( Irati) irakastera.


Irakurketa sustazeko, bai euskara eta gaztelania saioetan, liburu bat lantzen zuten. Euskara saioetan, “Enekoren soineko arrosa” irakurtzen zuten. Aldiz, gaztelania saioetan “Las hadas verdes” irakurtzen zuten.
Irakurtzeko orduan, borobil bat egiten zuten eta han ume bakoitzak gutxi orri bat irakurtzen zuen. Irakurketa saio hauek ez ziren egunero egiten, normalean astean bi aldiz, eta saio horietan 30 minutu.
Eskolan ere Agenda 21 eta holako proiektuak zeuden, baina, proiektu horiek 5. eta 6. mailakoek egiten zuten.

                                                

IKASKETA PROZEDURAK

Ikasgela barruan erabiltzen zen bai arbela digitala, bai arbela tradizionala eta normalean ere erabiltzen zuten liburuak, baina ez nik erabiltzen nituen liburuak, hauek askoz finagoak dira.
Arbela digitala erabiltzen zen gehiago hizkuntzak irakasteko orduan, hau da, ingelesa, gaztelania eta euskara ikasgaietan, aldiz, tradizionala erabiltzen zen matematikan, ingurunen, plastikan…
Gela saioetan normalean zegoen denbora gela barruan zenbait ariketak egiteko. Irakasleek saiatzen ziren talde lana sustatzen, horrezkero, zenbait estrategia/teknikak erabiltzen zituzten. 
Estrategia desberdinak dira: 
Nire ustez estrategia hauek oso egokiak eta erabilgarriak dira, baina, esan beharra dago umeek ez zituztela behar bezala aplikatzen, hau gertatzen zen batzuk ez zutelako inplikazio maila berdina eta egozentrismoarengatik (batzuk uste zuten indibidualki emaitzak hobeagoak lortu behar zutela). Baita ere, batzuetan estrategia hauek ez zuten funtzionatzen ikasleen seriotasun faltarengatik.


Azterketei begira, irakasleak aste bat lehenago abisatzen zieten ikasleei eta hobe zutela errepasatzen hasi. Azkeneko klasean azterketa izan aurretik, irakasleak, errepaso moduan,  azaltzen zituen zer nolako galderak atera behar ziren azterketan.

Gaztelaniako azterketa batean, ez zuten emaitzak oso onak izan, ondorioz, irakasleak izan zuen hizketaldi serio bat haiekin esanez, erraztasun gehiegi ematen ari gaudela gaurko umeei. Ondoren nire burua jarri zuen adibidez, azaltzeko nolakoak ziren nik egiten nituen azterketa, egia esanda askoz zailagoak zirela eta ez zaizkiguten hainbat erraztasunak ematen. Nik guztiz ados nago, irakasleak esan zuenarekin. Geroz eta gutxiago eskatzen zaie umeei, baina hori, nire iritzia da, agian okertuta egon naiteke.

ANIZTASUNA

Aniztasunari buruz hitz egitean ia ezinezkoa da arrazari buruz hitz egitea. Gelan beltzaran bat zegoen, beste 2 Latino Amerikatik, ijito 1, Errumaniako beste bat eta Marokoko beste bat.   Gutxienez nik ez dut ezta arrazakeria seinale bat ikusi ez gela barruan ez jolas orduan. Alde horretatik oso pozik nago.
Aparte irakaslea hitz egin zion sexismoari buruz, eta badaudela bikoteak ez direna tradizionalak ( emakume eta gizon ), badaudela bikote homosexualak, etab… Baita ere hitz egin zien gustu sexualei buruz, badaudela heterosexualak, bisexualak, homosexualak…
Honekin lotuta, nesken eta mutilen arteko ona dela uste dut. Noizbehinka, haserretzen dira, baina, hori da txantxetan daudelako eta azken finean normala da baten haserretzea. Hala ere, ez dut ikusi diskriminazio edo mina egiteko asmorik haien txantxetan.

Bi ikasle harreman “txarrak” baina gehiago zailtasun sozialak zituzten. Horietako bat barnerakoia zen edo oso lotsati, horrezkero jolas orduan batzuetan bakarrik zebilen edo bere munduan, eta gelan barruko ekintza batzuetan, batez ere besteen aurrean hitz egiteko orduan, ez zuen parte hartzen ez zuelako nahi lotsaren ondorioz. Eta beste ikasle gelan barruan ez zuen “ezer” egiten, idatzizko lanetan ez zuen parte hartzen, bakarrik zegoen prest irakaslearen galderei erantzuteko. Gainera ezer egiten ez zuen bitartean lan giroa hausten zuen soinuak eginez edo zarata ateraz.


Aipatu beharra dago aurtengo ikasgelan daudela 3 errepikatzaile baina hala ere denbora gutxi batean oso lagunak egin direla edo gutxienez ala azaldu zidaten umeek.

HEZKUNTZA KOMUNITATEA

4. Maila
Lehen aste honetan egin dudana da aztertu nola funtzionatzen duen orokorrean eskola eta gela barruan zer nolako giroa dagoen, nolako harreman mantentzen dute ikasleek irakasleekiko etab…
 Hasteko hitz egingo dut ordutegiari buruz, nire ustez nahiko  egokia dela, ez baita batere astuna izango umeentzat. Sartzen dira goizeko (09:00)tan (12:15) arte eta artean dute 25 minutuko jolas ordua (10:55)tik (11:20)ra arte. Ondoren joaten dira jatera, batzuk etxera beste batzuk jangelara. Gainera jangelak prestatuta dago begetarianoentzat.
Haien ikasgaiak dira: Ingurune, matematika, gaztelania, euskara, ahozkotasuna, bertsolaritza musika, inglesa, plastika, tutoretza eta soinketa.
Orain ikasgelaz hitz egingo dut. Hasteko nahiko handia zen eta atsegina, paretak hori suabe batez margotuta zeuden eta alde bat lehioz osatuta zegoen, beraz, argi natural zegoen gelan.
Aurreko paretan dago arbela digitala (PDI), arbela tradizionala, irakaslea erabiltzen duen ordenagailua, erlojua egutegia, horma-irudiak gorputzari buruz (digestio aparatua,zirkulazio aparatua, iraizketa…
Eskubialdean apalak koadernoak eta liburuak gordetzeko, hiztegiak, arauak, ordutegia, zakarrontzia…
Atzealdean pertxeroak, irakaslearen mahaia, apalak gelako materialarekin (orri solteak, guraizak, erregelak, etab…), horma-irudiak (biderkatzeko taulak, arauak)
Ezkerraldean lehen esan dudan bezala, leihoak daude. 


Eskolan erabiltzen den metodología IKKI- Golden 5 eta pentsamendu errutinak dira.
Horrezkero ikasleek (22 ikasle) taldeetan esertzen dira, taldeak saiatzen dira heterogeneoak izaten, 4ko taldeak dira bat izan ezik 6koa dela. 6ko talde horretan daude zailtasun gehiago duten umeek. Taldekide bakoitzak rol bat du ( 1.Bozeramaile  2.Idazkaria 3.Material arduraduna 4.Koordinatzailea 5. Laguntzailea ) 3 asteen zehar bakoitzak rol berdina izango du, ondoren rolez aldatuko dira.
Honen antolamenduaren helburuak 3 dira: komunikazioa, gaitasun soziala eta kooperazioa+autonomia.

Azkenik harremanenak ikasle irakasleekiko, esan beharra dagola oso ona dela, beti errespetuz jokatzen dute, hala ere batzuetan txantxak egiten dute, bi ikasle izan ezik.

AURKEZPENA

Kaixo, Manuel Anguita Pinto naiz, 21 urte ditut eta Zumarragan bizi naiz. Lehen Hezkuntzako  Magisteritza gradua ikasten ari naiz. LH eta DBH ikasketak La-Salle Legazpi ikastetxean egin nituen.

Nire ibilbide Lehen Hezkuntzatik oharkabetua izan zen, ez nituen arazorik sortzen, ia egunero berandu iristea izan ezik, baina gainerako gauzetan nahiko zintzo izaten nintzen. Lortzen nituen emaitzak ez ziren oso onak ezta txarrak. Orokorrean oroitzapen onak ditu lehen hezkuntzatik baina ez gelan barruan, batez ere jolas orduetan. Ezan dudan bezala gelan barruan nahiko zintzoa edo isila nintzen, gainera ia nire bizitza osoan tokatu zidan mahien lehenengo ilaran jartzea, irakaslearen mahaiaren aurrean.

DBH bukatzean ez nekien zer egin, edo batxilergoa edo maila erdiko gradu bat. DBH-an zehar irakasteari gustua hartu nion, baina, ez nuen ikusten nire burua irakasle bezala eta horrezkero sartu nintzen erdi mailako gradu batean. Urte horretan zehar nahiz eta emaitzak onak lortu nituen baina hala ere, ez nengoen gustura eta hurrengo urtean erdi maila gradua utzi nuen eta batxilergoa egitera sartu nintzen ondoren magisteritza  gradua ikasteko asmoarekin.


Orain, praktikaldia nire herriko ikastetxe batean hasiko naiz, ez nago batere urduri nahiz eta ez jakin zer egin behar dudan han, baina, azken finean ikasteko nago.

martes, 10 de diciembre de 2019

NIRE ESPERIENTZIA

Kaixo!

Iritsi da nire lehen praktikaldiari agur esateko momentua. Momentu hau gerturatzen zen ahala geroz eta gogo gutxiago nituen egun honetara heltzeko, baina bizitako esperientzia guztiak eta gero oso pozik amaitu dut praktikaldia gauza asko ikasi ditudalako, bai etorkizunean irakasle hobeago bat izateko eta bai nire eguneroko bizitzarako. Aurreko sarreretan aipatu bezala, Soraluzeko eskolan egin ditut praktikak. Oso esperientzia aberasgarria izan da praktikaldi hau niretzat. Irakasleengandik gauza pilo bat ikasi ditut, baina are gehiago ikasleengandik.

Esperientzia ezberdin asko bizi izan ditut ikasgelan, batzuk atseginak (ikasleei ariketak egiten laguntzea, azalpenak ematea...)eta beste batzuk ez hainbeste, ikasleen arteko istiluak adibidez, baina dudarik gabe, denak oso aberasgarriak. Ikasleek lehenengo egunetik oso ondo tratatu naute eta beste edozein irakasle bezala tratatzen ninduten, galderak egiterako orduan, beraien arazoak kontatzerako orduan... Beste alde batetik irakasleak beti egon dira ni laguntzeko prest, batez ere nire gelako tutorea, eta asko galdetzen zidaten ea nola zihoan esperientzia.

Bestalde, gaizki ulertu ez badut, Soraluzeko eskola matematika regletekin eta testuliburu gabe lantzen asi den lehen eskola da euskadin, eta gainera, nire gelako tutorea zen gai honen inguruan gehien kontrolatzen zuen irakaslea, hortaz, asko ikasi dut gai honen inguruan. Lehen egunetan, kostatu egin zitzaidan ulertzea nola funtzionatzen zuen sistema honek baina tutorearen laguntzarekin eta ikasleek nola egiten zuten lana ikusiz ikasi nuen funtzionamendua. Egia esan asko gustatu zait sistema hau eta etorkizunean eskola askok erabiliko duela uste dut, eskolan entzun dudanez, emaitza onak ematen bait dituelako. Hortaz, etorkizunean irakaslea izaten banaiz oso ondo etorriko zaidan esperientzia bat dela uste dut.

Konturatu naiz ikasle asko daudela beraiek bakarrik lan egin behar badute ez dutela beraiek ahal duten guztia egiten eta benetan dakitena baino gutxiago egiten dutela. Hau da, norbait gainean badute ez despistatzeko oso ikasle onak direla eta erraztasun handia dutela, baina irakasleren bat beraiekin ez duten momentuan asko jeisten dutela beraien errendimendua. Hortaz, beraien benetako maila ematen ez duten ikasle asko daudela uste dut, eta hau konpontzeko modu bat gela bakoitzea irakasle gehiago egotea da. Izan ere, gela askotan irakasle bat bakarrik dago eta ezinezkoa egiten zaio beharrezkoa duten ikasle guztiei laguntzea.