Mostrando entradas con la etiqueta #AlexLarrañaga. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta #AlexLarrañaga. Mostrar todas las entradas

domingo, 17 de noviembre de 2019

Nire esperientzia

KAIXO!!

Praktiken azkenengo astea bukatuta, berriz unirbetsitatera joateko momnentua heldu da eta  pena handiarekin esan diot agur San Andres eskolari.

Eskolara lehenengo egunean joan nintzenetik oso ondo tratatu naute eta hasieratik irakasleek laguntza eskaini zidaten. Lehengo egunean, eskolara sartu bezain pronto, instalazioak erakutsi zizkidaten (aretoa, irakasle gela, bi patiak, informatika gela...). Egun horretan oso urduri sartu nintzen gelara baina umeek poz-pozik gonbidatu ninduten parte hartzera eta haiekin egotera. 

Praktiketan egon nintzen ordu guztiak oso ondo pasatu nituen klasean nahiz eta batzutan ume batzuekin haserretu, klasean pasa ditudan momentuak oso onak izan dira. San Andres eskolan asko ikasi dut, batez ere  erabiltzen duten metodologia niretzat berria delako eta unibertsitatean ikasi ditudan gauzak martxan jarteko aukera izan dudalako.

Azkeneko eguna oso gogorra izan zen danontzat, nire tutorea berak egindako pastelak ekarri zituen eta nik gluten gabeko galletak. Matematikako ariketa desberdinak egin ondoren, janaria hasi ginen banatzen eta lehenengo negarrak agertu ziren. Ordu osoaren zehar eduki nuen ikasle  bat besarkatuta eta nahiz eta irakasleak bronka bota, horrela jarraitu zuten. Nire klasean galletak banatu ondoren, beste gelara joan nintzen eta han ere batzuk negar egiten hasi ziren. Oso hunkigarriak izan ziren momentu horiek niretzat.

Opari asko eman zizkidaten (kartak ,marrazkiak, txokolatea...) baina jaso nun oparirik politena ikasle batek esan zuena da. Ikaslea niregana etorri zen eta esan zuen hiruko erregela erabiliko zuen bakoitzean ni gogoan izango zuela ni izan nintzelako hori erakutsi ziona.

lunes, 11 de noviembre de 2019

PROIEKTUAK


Kaixo!!

Praktiken amaiera gero eta gertuago egonda, aste honetan proiektuei buruz hitz egiteko momentua heldu da.

San Andres ikaskolak haibat proiektu jarri dute martxan aldi berean, haien artean AGENDA 21 eta Bidelagun.

Eskoloara sartu bezain  pronto, nire irakaslea Bidelagun proiektuari buruz hitz egin zidan oso berria zelako. Egunero eskolara Bidelaguneko laguntzaile batzuk etortzen dira umeak laguntzera. Ikasleen bazkal ordua iristen denean, laguntza gehiago behar duten ikasleek gelan gelditzen dira laguntzaileekin. Laguntzaileak ordu bat egoten dira umeen galderak erantzuten, egunean ikasitako gauza berriak errepasatzen edota astean zehar egongo diren lanak aurreratzen.


Horrez gain, eskola guztietan martxan dagoen beste proiektu bat ere dago, AGENDA 21. Hilero mailaka ekintza desberdinak egiten dituzte gai baten inguruan.

Hilabete honetan Birziklapena aukeratu dute gai gisa. Eskolan kontzienzia handia dago gai honen inguruan badakitelako gaur egungo egoera. Klasean astero ardurak banatzen dituzte eta arduren artean, biziklapena mantenzearen ardura dago. Hilabete honetan, 6. Mailakoak, eskolako iturri guztietara joan dira konprobatzeko ur gehiegi botatzen ez dituztela. Behin emaitzak jasota, Perurengana (atezainarengana) joango dira hark arazoa konpontzen zaiatzeko eta ahal de ur gehiena aurrezteko.

lunes, 4 de noviembre de 2019

Ikasketa-prozedurak

Kaixo!

Hirugarren astea bukatuta, gero eta gutxiago gelditzen da Practicum-a bukatzeko eta konturatu egin naiz hiru aste hauetan, asko ikasi dudala. San Andres eskolan erabiltzen duten metodologia oso berria delako niretzat eta medologia honetaz eta nire tutoreaz asko ikasten ari naizelako

Ikasketa prozedurei dagokienez, San Andres eskolan metodologi berriak erabiltzen dituzte, "Hik ikasi" aldizkariaren laguntzaz. Eskolan ez dituzte liburuak erabiltzen baizik eta irakasleek emandako fitxak. Gainera ia ez daukate irakasgairik, bakarrik Ingelesa, Gorputz Hezkuntza, Musika, Informatika eta Gaila izeneko bat. Gaila izeneko irakasgaian, tutorearekin egoten dira klasean eta tutoreak proposatzen duena egiten dute.  Urte hasieran, ikasleek urtean zehar landu nahi duten gai bat aukeratu behar dute. Aurten seigarren mailakoek, gaixotasunak aukeratu dituzte. Astean 18 ordu egoten dira Gaila lantzen.

Behin gaia aukeratuta, ia ordu guztietan gaixotasunekin zer ikusia duten lanak egiten dituzte, besteak beste, ingelesean elikadurari buruzko testuekin lan egin, gaixotasun desberdinei buruzko aurkezpenak egin gaixotasun desberdinak ikasteko edo txertoei buruzko matematikako ariketak egin. Horrez gain, gurasoentzat, antzerki bat  eta gaiari buruzko aurkezpen handi bat ere prestatzen dute. Noizean behin adituak etortzen dira klase aurrean hitz egiteko adibidez, odol emaileak, herizain bat eta Ane izeneko sendagile bat. Umeek haiek dituzten galderak egiten dizkite gero erantzunak jasotzeko eta gauza berriak ikasteko.

Laguntza gehiago behar duten pertsonentzat, bazkaldu baino lehen, Bidelaguneko irakasle bat etorri egiten da laguntza moduan. Egunero 40 minutu egoten dira berarekin eta hurrengo klaseetan egingo diren lanei buruz hitz egiten dute edota haiek dituzten galderak erantzun.

martes, 29 de octubre de 2019

Kixo guztioi!

Bigarren astea bukatuta, Aniztasunari buruz hitzegiteko momentua iritsi da. Nire klasea mixtoa da, hau da, neskak eta mutilak daude.

San Andres eskolara duela hilabete etorri zen ikasle bat duakagu, Fatima. Fatima Murtziatik etorria da Euskal Herrira.  Ez daki euskaraz hitz egiten baina egunero klasekideen laguntzan, euskera ikasten du. Batzutan auxiliar batekin joaten da bereziki euskera lantzera baina gehienetan klasean guztiekin egoten da.

Beste klaseetan bezala aniztasun handia dago, izan ere, ez daude bi ikasle berdinik nahiz eta gelan bi ikasle bikiak izan, Conde ahizpak. Autismoa duen ikasle bat dago klasean, Nahia. Nahia denbora gehiena klaseekideekin gelan egoten da, baina, noizean behin, klasetik irtetzen da auxiliar batekin.

Gutxitan klasera etortzen den ume bat ere dago. Ikaslea ijitua da eta beti familiarekin egoten da klasera joan ordez. Eskolan oso larrituta daude, hilabete batean lau egun bakarrik etorri delako. Nire tutorea da gehien larritzen dena eta berak dio etxeko txikiena denez, uste duela ikaslea beti etxeko txikiena izaten  jarraitzea nahi dutela eta horrela, dependentia izatea.

Gelan segurtasun handia duten ikasleak daude baina ia haiengan segurtasunik ez dutenak ere. Askotan ariketa bat hasi baino lehen laguntza eskatzen didate nahiz eta haiek erantzuna jakin edo erantzuna lortzeko kapaz izan.

Bukatzeko esan nahi dut irakasleak gauza hauetaz jabetu behar dela eta behin honetza jabetuta egon, haien ikaslei ahal denenan, beti laguntzeko prest egon behar direla.

lunes, 21 de octubre de 2019

Kaixo guztioi!!

Practicum-eko lehenengo astea bukatu dut Eibarko San Andres eskolan.

Seigarren mailakoekin tokatu zait lan egitea eta espero baino hobeto nago klasean. Egokitu zaidan taldea oso irekia da eta lehenengo egunetik gonbidatu zidaten taldeko kide bat izatera.

San Andreseko 6. mailako klaseak 5 talde txikitan banatuta daude eta talde bakoitza 5 ikaslek osatzen dute. Goizero klasera igotzeko, musika lasai bat jartzen diete klasera sartzea gogorregia ez izateko.
Umeek goizeko 9tan sartzen dira klasera eta 10:30tik 11tara patioan ibiltzen dira. Ikasle batzuk, 12tan joaten dira etxera bazkaltzera. Beste batzuk ordea, jantokian gelditzen dira bazkaltzen. Jankokikoak ordu batetan bazkaltzen dutenez, nire klaseko batzuk klasean egoten dira irakasle batekin errefortzu modura. Arratsaldez 14:30 sartzen dira klasera 16:30 izan arte.

Astero klaseko arduradunak aldatzen dituzte (arebelekoa, birziklatzekoa, ordenagailuena eta materilarena) eta ikasle guztiek nahi dute parte hartu. Astelehentan borobil batean jartzen dira haien asteburua kontatzeko (nire tutoreak momentu horiek aprobetxatu egiten ditu ikasleak ezagutzeko eta  ikasleak ohitutzeko taldetan hitz egitera)

San Andres eskolan, ordutegiak desberdinak dira, ez daukate ia irakasgai espezifikorik, (ingelesa, gorputz hezkuntza, musika eta informatika bai) klaseko tutorea da arduratzen  dana nahi dituen konpetentziak lantzeaz.

Metodologia honekin asko ikasten hari naiz ez delako nik ezagutu dutana. Gainera, nire tutoreak irakurgai batzuk eman zizkidan metodologiari buruz gehiago ikasteko.  Beti eskertzen diot orri horiek emana motodologia hobeto ulertu nuelako.

jueves, 10 de octubre de 2019


Kaixo!!

Ni Alex Larrañaga naiz, eibartarra eta 19 urte ditut. Hurrengo astelehenean nire lehenengo praktikak hasiko ditut Eibarko San Andres eskolan.
Oso pozik nago eskola horretara joango naizelako, izan ere, nire lehengusina or ikasten du.

Praktiketan egongo naizen hilabete honetan, klasean ikasitakoa praktikan jartzea espero dut. Horrez gain eskoa bat  barrutik nola funtzionatzen duen ikusi nahi dut eta izango den nire lanbideari buruz gehiago jakin.