lunes, 4 de noviembre de 2019

Ikasketa-prozedurak

Kaixo!

Hirugarren astea bukatuta, gero eta gutxiago gelditzen da Practicum-a bukatzeko eta konturatu egin naiz hiru aste hauetan, asko ikasi dudala. San Andres eskolan erabiltzen duten metodologia oso berria delako niretzat eta medologia honetaz eta nire tutoreaz asko ikasten ari naizelako

Ikasketa prozedurei dagokienez, San Andres eskolan metodologi berriak erabiltzen dituzte, "Hik ikasi" aldizkariaren laguntzaz. Eskolan ez dituzte liburuak erabiltzen baizik eta irakasleek emandako fitxak. Gainera ia ez daukate irakasgairik, bakarrik Ingelesa, Gorputz Hezkuntza, Musika, Informatika eta Gaila izeneko bat. Gaila izeneko irakasgaian, tutorearekin egoten dira klasean eta tutoreak proposatzen duena egiten dute.  Urte hasieran, ikasleek urtean zehar landu nahi duten gai bat aukeratu behar dute. Aurten seigarren mailakoek, gaixotasunak aukeratu dituzte. Astean 18 ordu egoten dira Gaila lantzen.

Behin gaia aukeratuta, ia ordu guztietan gaixotasunekin zer ikusia duten lanak egiten dituzte, besteak beste, ingelesean elikadurari buruzko testuekin lan egin, gaixotasun desberdinei buruzko aurkezpenak egin gaixotasun desberdinak ikasteko edo txertoei buruzko matematikako ariketak egin. Horrez gain, gurasoentzat, antzerki bat  eta gaiari buruzko aurkezpen handi bat ere prestatzen dute. Noizean behin adituak etortzen dira klase aurrean hitz egiteko adibidez, odol emaileak, herizain bat eta Ane izeneko sendagile bat. Umeek haiek dituzten galderak egiten dizkite gero erantzunak jasotzeko eta gauza berriak ikasteko.

Laguntza gehiago behar duten pertsonentzat, bazkaldu baino lehen, Bidelaguneko irakasle bat etorri egiten da laguntza moduan. Egunero 40 minutu egoten dira berarekin eta hurrengo klaseetan egingo diren lanei buruz hitz egiten dute edota haiek dituzten galderak erantzun.

No hay comentarios:

Publicar un comentario