Kaixo!
Iritsi da amaiera. Iritsi da azken sarrera. Lehenengo eguna gogoratzean gauza onak bakarrik etortzen zaizkit nire burura. Ez dut ahaztuko lehenengo eguneko urduritasuna, ezta umeek eskaintzen zizkidaten begirada konplizeak ere. Asko esan nahi zuten begiradak. Praktikaldia ia hutsa zegoen motxila batekin hasi nuen eta umeekin izandako esperientzien bidez piskanaka betetzen joan da. Hala ere, asko falta da guztiz betetzeko. Hain zuzen ere, nik uste dut ez dela inoiz osorik beteko.
Praktikaldi hau, aurreko sarreretan aipatu bezala Karmelo Etxegarai ikastolan burutu dut. Metodologia berri bat ezagutu dut. Kontua da, irakasleentzako ere berria zela hura, izan ere, aurten jarri dute martxan metodologi hau hirugarren zikloan. Hirugarren zikloko ume guztiak nahastuta egoten dira ikasgeletan. Baita azpitaldeetan ere, hau da txokoetan. Ikasgai bakoitzean txoko desberdinak zituzten eta azpitalde bakoitza, maila, gaitasun eta genero desberdinetako ikasleek osatzen zuten. Lana bikoteka egitean proportzionatutako bikoteak jartzen zituen irakasleak eta horren bidez ikusi dut posible dela mailaka nahastuta egotea ikasleak.
Talde bakoitzak ibaien izen bat zuen. Hasieran uste nuen desberdintasun handia egongo zela maila bateko eta besteko ikasleen artean eta ez zutela seigarren mailakoek bosgarrengokoek adina ikasiko. Praktikaldia egin ondoren, ikasle batetik bestera alde handia dagoela ikusi dut baina mailak ez duela horrenbesteko zerikusirik. Izan ere, ikasgelako gaztetxoenetako batzuk zaharrenetako batzuk baino hobeto moldatzen ziren.
Hori aniztasunaren fruitu dela esango nuke. Horren inguruan ere umeei esker asko ikasi dut. Ikasgela aniztasunez betetzen zuten beraiek sartzen ziren bakoitzean. Guztien artean ikasgela berezia izatea lortzen zuten. Gauzak batetaz ohartu naiz ordea, 24 ikasleri beharrezko atentzioa eskeini nahi izanez gero, irakasle bat ez da nahikoa. Izan ere, nire laguntza zuenean askoz errazagoa zen ikasle guztiei beraien zalantzak argitzea baina bakarrik egonez gero, uste dut ez dela horren erraza izango. Bestalde, arazoak zituzten umeak ere bazeuden eta batzuen kasuan ezer nabaritzen ez zen arren, beste batzuenean nabarmena zen eta hori aurrera eramatea ez zen erraza, ez beraientzat, ez irakasleentzat. Izan ere, klaseak oztopatzen zituzten. Hala ere, arazorik ez zutenek ere oztopatzen zituzten klaseak oso hiztunak zirelako. Beste ikasle batzuek berriz asko laguntzen zuten klasea ematerako garaian. Hori guztia aniztasunaren fruitu da.
Amaitzeko esan nahi dut ikastola honek eskaini didan aukera zoragarria izan dela eta ahal nuen zuku gehien atera diodala. Ez ditut ahaztuko ikasleekin eduki ditudan elkarrizketak, egin ditugun jolas guztiak, botatako barreak, erakutsi didaten guztia, laguntzen egon naizen momentuak, eskerrak ematen zizkidaten uneak.... Irakasleek dena ongi joan dadin egiten duten lan guztia ere ez dut ahaztuko, ezta ikastolako ordutegiaz kanpo sartzen zituzten ordu guztiak ere, ikasleak guztiak ongi egoteko egiten zuten ahalegina, dudaren bat nuen bakoitzean niri laguntzeko zuten gogoa... Ahaztezinak izango dira azken eguneko irribarre, negar eta opariak. Ez ditut Arga, Ibaizabal, Urola eta Irati taldea ahaztuko. Hau ez da agur bat, gero arte bat baizik. Mila esker aukera hau eskeintzeagatik.
Mostrando entradas con la etiqueta #GaraziLetamendia. Mostrar todas las entradas

martes, 19 de noviembre de 2019
lunes, 11 de noviembre de 2019
PROIEKTUAK
Kaixo!
Burutu dugu gure praktiketako laugarren astea ere eta asterolez, sarrera berria idaztea tokatze zaigu. Harrigarria da ze azkar pasa zaidan denbora praktiketan ari naizenetik. Orain, azkeneko astea topera aprobetxatzea tokatzen zaigu!
Tira, aste honetan gure ikastolan martxan dauen zenbait proiekturen inguruan hitz egitea egokitu zaigu. Esan beharra dut, nire ikastetxean proiektu pila bat daudela martxan baina nik lauri buruz mintzatuko naiz, izan ere, horiekin izan dut harremana.
Lehenengotik, BIKOTEKA IRAKURTZEN izeneko irakurketa-programa aipatu nahiko nuke. Informatzera joatean, esan didate hirugarren zikloaz gain, bigarrengoan ere lantzen dutela euskerako eta gaztelaniako ikasgaietan. Nik, ordea, gaztelaniako ikasgaian bakarrik ikusi ditut umeak proiektu hau lantzen. Proiektuaren helburua ondorengoa da: modu kooperatibo batean, irakurketa gaitasuna hobetzea. Programa honen izenak dioen moduan, bikoteka egiten dute lan. Astero bikoteko pertsona batek etxean testu landu behar izaten du eta, ondoren, klasean beraien kidearekin landu behar izaten dute. Lehenengotik "irakurri aurretik" bete beharreko galdera batzuei erantzun behar izaten diete, jarraitzeko, testua irakurtzen dute eta, amaitzeko, "irakurri ondoren" erantzun beharreko galderei erantzun behar izaten diete. Aurreko ikasturteetan ere landu dute proiektu hau eta balorazio baikorra ikusi dutenez, aurten ere lantzea erabaki dute. Hain zuzen ere, ni ikastola honetan ikasten ari nintzenean hasi ziren proeiktu hau lantzen eta ordundik ez dira gelditu. Asko gustatzen zait proiektu hau, izan ere, umeek gustura egiten dutela ikusten dut eta irakurtzea gustuko ez duten zenbait ume entretenituta ikusten ditut testu hauek lantzen ari diren bitartean.
Bigarrengoz, BIDELAGUNA deituriko proiektuari buruz hitz egingo dizuet. Proiektu hau ikastolako orduz kanpo gauzatzen da, konkretuki, eguardian, hau da, bazkal ondoren. Eguerditan laguntza behar duten umeak indartze klase batzuetara joaten dira zailtasunak dituzten ikasgaia lantzera, ondoren, klaseetako martxa jarrai dezaten. Izan ere, aniztasunean aipatu nuen moduan, badira zailtasun handiak dizuten ikasleak eta hauei laguntza berezi bat eskaintzea ongi dagoela deritzot. Esan didatenaren arabera proiektu honek hiru helburu nagusi ditu: laguntza behar duten umeen euskara maila hobetzea, Lehen Hezkuntzako helburuak gainditzea eta lan ohiturak eta konstantzia bultzatzea. Oso proiektu garrantzitsutzat dut aipatu berri dudana, hain zuzen ere, zenbait ikaslek ezin dituzte klase partikularrak ordaindu eta honen bidez askoz errazago daramazkite beraien ikasketak aurrera.
Hirugarrengoz, GU ERE BERTSOTAN proiektuari buruz mintzatuko natzaizue. Proiektu hau Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak bertsolaritza lantzeko sortu zuen. Euskarako ikasgaian burutzen da proeiktu hau, izan ere, bi astean behin, euskarako klase batera bertsolari bat joaten da eta modu dinamiko batean bertsoak lantzen dituzte. Honen bidez, irakasleak izugarrizko hurbiltasuna lortzen du ikasleekin, izan ere, proposatutako jolasean irakasleak ere parte hartzen du ikasleekin batera. Asko gustatu zait proiektu hau, izan ere, umeak aso ongi pasatzen dutela ikusi dut hizkuntzarekin jolasean. Gainera, oso garrantzitsua dela uste dut azken hau, hau da, jolasen bidez ikastea eta baita ikasleak ere ikastea aspergarria ez dela jakitea.
Laugarrengoz, AGENDA 21 aipatu nahiko nuke. Urte askoan ari dira proiektu hau lantzen ikastolan, hain zuzen ere, ni ikastola honetara ikastera etorri aurretik lantzen ari ziren eta, gaur egun, jarraitu egiten dute. Urtero lantzeko gai berri bat jartzen dute, aurtengoa "ekoizpen eta kontsumo jasangarria" da. Horren inguruan zenbait ekintza antolatzen dituzte eta ikasleek ikasturtean zehar horiek egin behar izaten dituzte. Esaterako, laugarren astean ikasgeletan ondorengoa egin dute: ikasgela bakoitzean termometro bat jarri dute eta honen alboan asteko arduradunak bete beharreko taula bat dago. Taula hori egunero bete behar izaten du lehenengo orduan. Bertan, momentuan ikasgelan dagoen tenperatura, beraiek hotzak al dauden, ikasgelako leihoak irekita al dauden eta berogailua piztuta al dagoen jarri behar dute. Horren helburua ikastetxeak egiten duen elektrizitatearen kontsumoa gutxitzea da. Orokorrean, proiektu honen bidez ikasturtero ingurugiroarekin lotura duten zenbait gai lantzen dituzte. Nire aburuz, hori oso garrantzitsua da, izan ere gure klima momentu kritiko batean dagoela uste dut eta ikasleek horren berri izatea beharrezkoa dela esango nuke.
Kontuak kontu, esan nahi dut praktikak amaitzean uste dudala pena handia hartuko dudala eta, beraz, hasieran esan bezala, azken astea topera aprobetxatu nahi dudala. Hau guztia esanda, amaiera emango diot laugarren asteko sarrerari.

martes, 5 de noviembre de 2019
IKASKETA-PROZEDURAK
Kaixo!
Amaitu dugu praktiketako hirugarren astea ere eta honekin batera gure laugarren sarrera idaztea egokitzen zaigu. Oraingo honetan ikasketa-prozedurei buruz idatzi behar dugu.
Hasteko, esan nahiko nuke nire ikastolako metodologiaren arabera umeen autonomia landu nahi dutela. Ikasleak zenbait baliabide dituzte hori garatzeko. Ni batik bat, Natur Zientzi eta Gizarte Zientzietako ikasgietan egoten naiz. Bi ikasgai hauetan ikasleek beraien eginbeharrak ikusteko ikasgelako kortxoan orri bat dute eskegita. Dudarik izanez gero, beraien ikaskideei galdetzen diete zer egin behar duten eta inork ez badu ulertzen, irakaslearengana joaten dira.
Material didaktikoari dagokionez, fitxak, ordenagailu eramangarriak eta arbel digitala erabiltzen dituzte. Esan beharra dut, ikastolan metodologia hau aurten aplikatu dutela eta ondorioz etengabe materia berria lantzeko materiala sortzen ari direla. Izan ere, irakasleen helburua ikasleek modu manipulatiboan ikastea da. Hain zuzen ere, uste dute modu horretan ikasten dutela gehien eta errazen. Ordenagailuei dagokionez, esan beharra dut oso gustura egiten dutela lan tramankulu hauekin. Gainera, gehienetan, jokuak egiten dituzte lantzen ari diren gaiaren inguruan eta nik uste dut ikasteko modu eguko eta dibertigarria dela.
Gauzak horrela, esan nahiko nuke asko gustatzen ari zaidala ikastola honetan duten metodologia eta ikasleak erraztasunarekin ikasten dutela uste dudala. Hori gutxi ez, eta egiten ditutzten talde lanen bidez uste dut umeek asko ikasten dutela eta gehien kostatzen zaienek ere gauzak errazago egiten dituztela besteen laguntzarekin.

martes, 29 de octubre de 2019
ANIZTASUNA
Kaixo!
Burutu dut praktiketako bigarren astea eta oso gustura nabilela esan beharra daukat. Ikasgela batean sartu arte ez zara ohartzen irakaskuntzak atzetik duen benetako lanaz, ezta ikasgela batean dagoen aniztasunaz ere. Hain zuzen ere, sarrera honetan horri buruz hitz egitea egokitu zaigu, hau da, aniztasunari buruz.
Lehendabizi esan behar dut praktika hauetan ikasle talde bat baino gehiago ezagutzeko aukera izan dudala eta talde batetik bestera izugarrizko desberdintasuna dagoela. Izan ere, talde batzuetan klaseak ematea askoz errazagoa da beste batzuetan baino, beraien jarrera dela medio. Horrez gain, esan beharra dut nire praktiketako ikastolako klaseak mistoak direnez, neska eta mutilez daudela osatuta. Gainera, talde bakoitzean adin desberditenako umeak daude, hau da, ziklozka daude antolatuak taldeak.
Hori argi geldituta, talde batean dagoen aniztasunean zentratu nahiko nuke. Hasiera batean aniztasun hitza aipatzean neska eta mutilen arteko desberdintasunak, kultura desberdinak, maila sozioekonomiko desberdindun familiak... etortzen zitzaizkidan burura. Orain ordea uste dut hori guztia garrantzitsua den arren, ikasle bakoitza desberdina dela eta ezin dela ikasgela bateko aniztasuna ezaugarri batzuekin deskribatu.
Esaterako, nire ikasgelan badago neskato nahiko berezi bat. Edo hala da niretzat behintzat. Dirudienez oso haurtzaro zaila pasa zuen beste herrialde batean. Ez dakit zein den herrialde hori baina nire ondorioen arabera, herrialde azpigaratu bat da. Oso zaila da berarentzat ikasgelan egon beharreko orduetan aulkian eserita eta isilik egotea eta gainera etengabe atentzioa lortu nahian ibiltzen da. Hori guztia horrela izanda ere, ume maitagarria dela esan beharra dut, izan ere, tutoreari besarkada mordo bat ematen dizkio eta batzuetan niri ere bai. Gainera, marrazki pilo bat egin dizkit eta nire altxortxoak izango balira bezala gordetzea erabaki dut.
Bestalde, ez nuke inongo arazorik gabeko ikasleak aipatu gabe gelditu nahi. Ikasleen gehiengoak ez du laguntza handirik behar izaten klaseak jarraitzeko eta lanak egiteko. Hala ere, badaude zailtasunak dituztenak ere eta horientzako zenbait klasetan laguntzako beste irakasle bat sartzen da. Hori gutxi ez, eta ikasle bakoitzak gustu eta zaletasun desberdinak dituzte eta ekintzak egiteko garaian kontutan hartu beharreko faktore bat dela esango nuke.
Hau guztia esanda, aipatu nahiko nuke aniztasuna aberasgarria dela ikasgela batean. Izan ere, gizartean dagoen aniztasuna ikusteko modu bat dela esango nuke. Gainera, nahiz eta elkarren artean desberdinak izan, nik uste dut neurri batean, ikasgela barruan eta zenbait jarduera burutzako garaian zenbait desberdintasun ahaztu egiten direla.

domingo, 20 de octubre de 2019
HEZKUNTZA KOMUNITATEA
Kaixo!
Burutu dut lehenengo astea Karmelo Etxegarai ikastolan. Oso gustura aritu naiz, izan ere, pila bat ikasten ari naiz eta gainera, umeekin azkar pasatzen zaizkit orduak.
Umeak goizko 9tan sartzen dira ikastolara eta 11:00tatik 11:30ak arte jolasordua izaten dute. Bazkaltzera 12:30eta joaten dira. Batzuek etxean jaten dute eta besteak, berriz, ikastolako jangelan gelditzen dira bazkaltzen. Arratsaldez 15:00 sartzen dira eta 17:00etan ateratzen dira.
Niri bost eta seigarren mailako ikasleekin egotea egokitu zait, hau da, hirugarren ziklokoekin. Ikasgela bakoitzean bi maila hauetako ikasleak nahastuta daude. Ondorioz, gehienetan, seigarren mailakoek bosgarrengokoei lagundu behar izaten diete, izan ere, klase bakoitza taldeka antolatua dute. Dudaren bat izanez gero eta taldekoek irtenbiderik ez badiote aurkitzen, tutorearengana jotzen dute laguntza eske. Horrez gain, azpimarratu nahi dut talde bakoitzak izen bereziak dituztela, esaterako nire ikasle taldeak Arga du izena. Hirugarren zikloko klase guztiek ibaien izenak dituzte.
Ikasleek egokitzen zaien arloaren arabera ikasgelaz aldatu behar izaten dute. Arlo bakoitzari izen berezi bat jarri diote, adibidez: gaztelaniari abracadabra deitzen diote, matematikari abakoa, gizarte zientziei pangea, natur zientziei sapiens... Ikasgela bakoitzaren kanpoan klase barruan emango den arloaren izena dute eta horren bidez orientatzen dira umeak.
Ikasgela bakoitza txoko desberdinetan banatuta dute eta ikasleak klase hasieran beraiei dagokien txokoan esertzen dira. Txoko guztiak pasatzen dituztenean eta txoko guztietako zereginak betetzen dituztenean irakasleak lan berriak jartzen dizkie. Honen bidez klase dinamikoak egiten dituzte eta umeak dira protagonista.

viernes, 18 de octubre de 2019
AURKEZPENA
Kaixo!
Garazi Letamendia naiz, Azpeititik nator eta Lehen Hezkuntzako ikasle bat naiz. Betitik gustatu izan zait umeekin ibiltzea eta heurei laguntzea. Gainera udalekuetan monitore izan naiz pasa den udan eta nire bizitzako esperientzia hoberenetako bat izan dela esango nuke. Pila bat ikasi dut umeekin eta beraiek nirekin gustura zeudela ikusteak ez du parekorik izan.
Orain praktikak direla eta, onartu beharra dut urduri samar nabilela. Hain zuzen ere, unibertsitatean teorian esaten duguna praktikan jartzeko garaia izango da eta espero dut ongi egiteko gai izatea. Gainera, izugarrizko gogoa dut ikasgela bateko errealitatea ikusteko. Hau da, ikasgela batean dagoen aniztasuna. Izan ere, uste dut gauzak benetan ikusi arte ezin dugula errealitateaz ohartu. Horrez gain eta amaitzeko, ikasteko prest eta gogoz nagoela esan nahiko nuke.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)