lunes, 11 de noviembre de 2019

PROIEKTUAK

Kaixo!

Burutu dugu gure praktiketako laugarren astea ere eta asterolez, sarrera berria idaztea tokatze zaigu. Harrigarria da ze azkar pasa zaidan denbora praktiketan ari naizenetik. Orain, azkeneko astea topera aprobetxatzea tokatzen zaigu!

Tira, aste honetan gure ikastolan martxan dauen zenbait proiekturen inguruan hitz egitea egokitu zaigu. Esan beharra dut, nire ikastetxean proiektu pila bat daudela martxan baina nik lauri buruz mintzatuko naiz, izan ere, horiekin izan dut harremana.

Lehenengotik, BIKOTEKA IRAKURTZEN izeneko irakurketa-programa aipatu nahiko nuke. Informatzera joatean, esan didate hirugarren zikloaz gain, bigarrengoan ere lantzen dutela euskerako eta gaztelaniako ikasgaietan. Nik, ordea, gaztelaniako ikasgaian bakarrik ikusi ditut umeak proiektu hau lantzen. Proiektuaren helburua ondorengoa da: modu kooperatibo batean, irakurketa gaitasuna hobetzea. Programa honen izenak dioen moduan, bikoteka egiten dute lan. Astero bikoteko pertsona batek etxean testu landu behar izaten du eta, ondoren, klasean beraien kidearekin landu behar izaten dute. Lehenengotik "irakurri aurretik" bete beharreko galdera batzuei erantzun behar izaten diete, jarraitzeko, testua irakurtzen dute eta, amaitzeko, "irakurri ondoren" erantzun beharreko galderei erantzun behar izaten diete. Aurreko ikasturteetan ere landu dute proiektu hau eta balorazio baikorra ikusi dutenez, aurten ere lantzea erabaki dute. Hain zuzen ere, ni ikastola honetan ikasten ari nintzenean hasi ziren proeiktu hau lantzen eta ordundik ez dira gelditu. Asko gustatzen zait proiektu hau, izan ere, umeek gustura egiten dutela ikusten dut eta irakurtzea gustuko ez duten zenbait ume entretenituta ikusten ditut testu hauek lantzen ari diren bitartean.

Bigarrengoz, BIDELAGUNA deituriko proiektuari buruz hitz egingo dizuet. Proiektu hau ikastolako orduz kanpo gauzatzen da, konkretuki, eguardian, hau da, bazkal ondoren. Eguerditan laguntza behar duten umeak indartze klase batzuetara joaten dira zailtasunak dituzten ikasgaia lantzera, ondoren, klaseetako martxa jarrai dezaten. Izan ere, aniztasunean aipatu nuen moduan, badira zailtasun handiak dizuten ikasleak eta hauei laguntza berezi bat eskaintzea ongi dagoela deritzot. Esan didatenaren arabera proiektu honek hiru helburu nagusi ditu: laguntza behar duten umeen euskara maila hobetzea, Lehen Hezkuntzako helburuak gainditzea eta lan ohiturak eta konstantzia bultzatzea. Oso proiektu garrantzitsutzat dut aipatu berri dudana, hain zuzen ere, zenbait ikaslek ezin dituzte klase partikularrak ordaindu eta honen bidez askoz errazago daramazkite beraien ikasketak aurrera.

Hirugarrengoz, GU ERE BERTSOTAN proiektuari buruz mintzatuko natzaizue. Proiektu hau Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak bertsolaritza lantzeko sortu zuen. Euskarako ikasgaian burutzen da proeiktu hau, izan ere, bi astean behin, euskarako klase batera bertsolari bat joaten da eta modu dinamiko batean bertsoak lantzen dituzte. Honen bidez, irakasleak izugarrizko hurbiltasuna lortzen du ikasleekin, izan ere, proposatutako jolasean irakasleak ere parte hartzen du ikasleekin batera. Asko gustatu zait proiektu hau, izan ere, umeak aso ongi pasatzen dutela ikusi dut hizkuntzarekin jolasean. Gainera, oso garrantzitsua dela uste dut azken hau, hau da, jolasen bidez ikastea eta baita ikasleak ere ikastea aspergarria ez dela jakitea.

Laugarrengoz, AGENDA 21 aipatu nahiko nuke. Urte askoan ari dira proiektu hau lantzen ikastolan, hain zuzen ere, ni ikastola honetara ikastera etorri aurretik lantzen ari ziren eta, gaur egun, jarraitu egiten dute. Urtero lantzeko gai berri bat jartzen dute, aurtengoa "ekoizpen eta kontsumo jasangarria" da. Horren inguruan zenbait ekintza antolatzen dituzte eta ikasleek ikasturtean zehar horiek egin behar izaten dituzte. Esaterako, laugarren astean ikasgeletan ondorengoa egin dute: ikasgela bakoitzean termometro bat jarri dute eta honen alboan asteko arduradunak bete beharreko taula bat dago. Taula hori egunero bete behar izaten du lehenengo orduan. Bertan, momentuan ikasgelan dagoen tenperatura, beraiek hotzak al dauden, ikasgelako leihoak irekita al dauden eta berogailua piztuta al dagoen jarri behar dute. Horren helburua ikastetxeak egiten duen elektrizitatearen kontsumoa gutxitzea da. Orokorrean, proiektu honen bidez ikasturtero ingurugiroarekin lotura duten zenbait gai lantzen dituzte. Nire aburuz, hori oso garrantzitsua da, izan ere gure klima momentu kritiko batean dagoela uste dut eta ikasleek horren berri izatea beharrezkoa dela esango nuke.


Kontuak kontu, esan nahi dut praktikak amaitzean uste dudala pena handia hartuko dudala eta, beraz,  hasieran esan bezala, azken astea topera aprobetxatu nahi dudala. Hau guztia esanda, amaiera emango diot laugarren asteko sarrerari.

No hay comentarios:

Publicar un comentario