Asteak aurrera joan ahala, oraingoan, ikasgelan erabiltzen diren ikasketa-prozedurei, baliabide didaktikoei eta estrategia metadologikoei buruz idatzi eta komentatuko dut.
Honen ildotik, aipatzekoa da ikasleak taldeka eserita daude, hau da, honekin, talde-lana eta elkar laguntzea bultzatu eta sustatu nahi dela ikus dezaket. Esate baterako, taldekide batek ariketa bat egiteko orduan zailtasunak erakusten baldin baditu, talde barruan beraien artean lagundu eta gauzak azaldu ditzakete. Estrategia honekin, talde-lana sustatzeaz gain, beraien arteko harremana ere sendotu eta hobetu egiten dela ikusi dut.
Horrez gain, oso garrantzitsua iruditzen zait ere liburuen gaia aipatzea. Izan ere, konpetentzia guztietan liburuak erabiltzen dituzte eta askotan irakaslearen azalpenak entzun ondoren, liburuko ariketak eginarazten zaizkie ulertu duten ala ez konprobatzeko, nahiz eta momentu gutxiagotan bada ere, ahoz jolasen bitartez edota irudiak ikusiz, hitz eginez... erakusten zizkien gauza berriak.
Metodo edo erakusteko eta ikasitakoa konprobatzeko modu honekin, haurren benetako ikaskuntza neurtzen ez dela uste dut, izan ere, gehienetan liburuko ariketak gaizki egiteak ez du esan nahi ulertzen ez dutenik. Izan ere, aste hauetan konprobatu ahal izan dut, askotan, zein garrantzitsua den liburuko ariketak alde batera lagatzea eta hitz eginez eta metodo desberdinak (jolasak, argazkiak...) erabiliz irakastea. Adibidez, nire ikasgelan Egipto gaia ikasten ari dira liburu batekin, baina momentu askotan liburua alde batera uzten dute eta Egiptoko argazkiak ikusiz eta abesti batekin irakasten die irakasleak. Horrela, haurrak arreta eta interes gehiago jartzen dutela ikusi dut eta, gainera, ariketan eginez baino errazago ikasten dutela ere bai.
No hay comentarios:
Publicar un comentario