Kaixo guztioi,
Bi aste daramazkigu
praktiketan eta nahikoa izan da ikasgelan zein eskolan dagoen aniztasunaz
ohartzeko. Izugarri harritu nau 26 ikasleren ikasgela txiki batean aurkitu
daitekeen aniztasun kopuruak. Sartu bezain laster, lehenengo begiradan mutil
eta neskak bereizi daitezke, hitz egiten eta idazten hasten direnean ere,
aniztasunarekin egiten dugu topo, eta zer esanik ez haien pentsamenduez
jarduten dugunean.
Gizarte anitz
batean bizi garenez, geure ikasgela ere aniztasunaren isla izango dela pentsatu
dugu. Horren ondorioz, irakaslearen rola ezinbestekoa izango da ikasleak
aniztasun honen aberastasunaz jabetzeko, onartzeko eta bizikidetzarako balio
positiboetan hezteko. Oso garrantzitsua da haurrek kontu hartzea gure gizartean
oso ezberdinak garen pertsonak bizi garela eta ez dugula inor baztertu behar,
baizik eta enpatiaz, errespetuz eta laguntasunean jokatu.
Azken urteotan, aniztasunarekiko dugun kontzeptua aldatu egin da. Lehen
genero desberdintasunean bakarrik zentratzen ginen bitartean, orain ikuspuntu
hau garatzen ari dela esan dezakegu. Generoaz gain, arraza, erlijioa, maila
soziala, hizkuntza, eta abar kontuan hartu beharrekoak dira.
Egungo gizartean, geroz eta ohikoagoa da, egoera eleanitz eta kultur anitzak
topatzea. Oro har, mundu mailako ikuspegitik, gizarteak gero eta pluralagoak
dira eta gaur egun nekeza da elebakartasunaz edo kultur bakartasunaz hitz
egitea. Horrez gain, migrazioa ez da kontu berria, asko izan dira Euskal Herritik
kanpora emigratu dutenak eta, aldi berean, hona etorri direnak ere. Lurralde
batetik besterako jendartearen mugimendua nabaria da, eta baita Luzaro eskolan
ere.
Egungo gizarteetan etorkin populazioaren gorakada nabaria
da, eta honekin batera, aniztasun linguistiko eta kulturala gero eta
agerikoagoa da. Eskolak beraz, gizartean gertatzen ari den immigrazioaren
ispilu dira, azken urteetan eskoletan nabarmena izan baita etorri berrien
kopuruaren gorakada. Nire ikasgelan adibidez, hogeita sei ikasleetatik, hiru
etorkinak dira. Batzuk herrian denbora gutxi daramaten arren, gainontzeko
gelakideekin integratuta daudela nabarmena da, beste batzuk berriz, haien
izaera lotsatia edo gizarteak inposatutako aurreiritziak direla eta, integrazio
prozesua zailagoa egiten zaiela ikusi dezaket.
Ikasgelako
tutoretza orduan gai hau jorratzea proposatu nion irakasleari, eta halaxe egin
genuen. Erantzunak kontuan hartuz, gaztetxoek sexu aniztasunaren berri dutela
ondorioztatu dugu, gay, lesbiana, transexual edo bisexualen bat edo beste ezagutzen
baitute. Baina datu horretan ñabardurak badaude. Alde batetik, gizonezko
homosexualak dira gaztetxoentzat LGTB kolektiboen erreferentzia nagusia; lesbianak,
bisexualak eta, batez ere, pertsona transexualak askoz ikusezinagoak zaizkie.
Eta guzti honen erreferentzia nagusia telebista da. Gai honen inguruan,
ikastetxearen sarreran ikasleek egindako eskulan bat ikusi daiteke, LGTB kolektiboen
aldeko mugimendua bultzatuz.
![]() |
| Deban, aniztasunari buruzko horma-irudia |
Hona hemen sexu aniztasunari buruzko bideo interesgarri bat: https://youtu.be/DbHJcmhM50k


No hay comentarios:
Publicar un comentario