Iada bi aste bete ditut praktikaldian, eta, egunero zerbait berria ikasten dudanaren pertzepzioa daukat. 7 urteko umeak dira, eta, denbora osoan gainean egon behar zara irakasle bezala, oso dependienteak dira oraindik, eta, beraiek gauza bakar bat egiteko zu ondoan egon behar zara edota zuregana joaten dira edozein zalantza dutela.
Aniztasunaren inguruan, gelara sartu orduko konturatu nintzen haur oso desberdinez osatuta zegoela, izan ere, neskak eta mutilak izateaz gain, sorterri, kultura eta arraza desberdinetako haurrak daude: Euskaldunak, Marrokiarrak, Ijito bat, Errumaniar bat, Kolonbiar bat eta Kubatar bat ( astebete da etorri zenetik). Egoera honek, hainbat alde positibo ekartzen ditu, baina baita zenbait negatibo ere: Kultura eta hizkuntza desberdinez hitz egiteko aukera ematen du; adibidez, tutoretzan, tutoreak euskaraz esaten zituen asteko egunak, eta, hauetako batek ulertzen bazuen bere hizkuntzan esaten zuen.
Baina, bere alde txarrak ere ekartzen ditu: Gelako erritmoa ezin dute jarraitu askotan, hau da, matematiketan, esaterako, matematiketan oso atzeratuta dabiltza hauetako asko, izan ere asko kostatzen zaie ariketa euskaraz ulertzea eta gero matematikoki pentsatzea erantzuna eman ahal izateko.
Oraindik euskaldunak ez direnak, hau da, euskara kontrolatzen ez dutenak, irakasle batekin joaten dira, gure hizkuntza erakusten die fitxatxoak eta ahotsa erabiliz, eta, pixkanaka pixkanaka badoaz ikasten eta soltura hartzen hitz egiterako orduan.
Aipatutako aniztasun honetaz gain, beste aniztasun bat ikusten dut: Gelako batzuk oso argiak eta azkarrak dira, beste batzuk ez dira hain argiak eta pixkatxo bat kostatzen zaie ariketa bat egitea, aurrekoei baino gehiago; eta, azkenik, laguntza handia behar dutenak daude, bakarrik ezin dutenak egin ariketa askorik. Hauek, talde homogeneoak deitzen dira, eta hiru taldetan banatzen dira: Lehenengoak hirukiak dira, bigarrenak karratuak, eta, azkenak, aldiz, borobilak. Talde homogeneoak bi aldiz elkartzen dira astean, bi klasetan, alegia, eta bakoitzak bere ahalmenarekin bat datorren fitxa bat egiten du, askotan matematikakoa izaten dena.

No hay comentarios:
Publicar un comentario