domingo, 27 de octubre de 2019

Aniztasuna

Kaixo! 
 Praktikaldiko bigarren astea pasa ondoren, aniztasunari buruz idaztera natorkizue, bi aste hauetan nire gelan 24 haurren artean ikusi ditudan ezberdintasunei buruz zehatz mehatz. 

Hasteko, lehenengo egunean eskolara iritsi nintzenean, tutoreak esan zidan lehen gauza, taldean gaitasun ezberdineko neska bat genuela izan zen, neska honek 9 urte ditu eta hirugarren mailan egon beharko litzateke. Haur hau, estres konstante batekin bizi da eta urduritasun handia du, hau da, egonezina erakusten du. Bera ez da gai hitzak ongi ahozkatzeko eta gutxiago idazteko, hala eta guztiz ere, ahozko komunikazioa erreza da. Ikasle honek ezin du bere gelako erritmoa jarraitu eta etengabe mozten du irakaslea eta gelako dinamika, horregatik,  zeinbait ordutan irakasle bakar bat du beretzako eta haiekin, gainontzeko ikasleek egiten ez dituzten lan ezberdinak egiten ditu. Marrazkiak margotu, argazkiak moztu, zenbakiekin lotutako ariketak margotu…

Gainontzeko ikasleei begira, ezberdintasun handiak nabaritzen dira. Ikasle batzuk ez dituzte bokalak ez zenbakiak ezberdintzen eta beste batzuk berriz, oso ongi irakurtzen dute. Irakurtzeko zailtasun handiak dituztenak orokorrean kanpotarrak dira, gurasoekin beste hizkuntza batean hiz egiten dutelako. 
Orokorrean, ikasleek ikasteko gogoa dute eta saiatzen dira, ikusten dudanez, neskak isilagoak dira mutilak baino eta lan gehiago egiten dute. Hau ez da denen kasuan betetzen, zenbait mutilek lan asko egiten dutelako eta neska gutxi batzuk asko hitz egiten dutelako. 

Gainera, bakoitzak gauzak ulertzeko eta interpretatzeko modu ezberdina dute eta hori gelako saioetan ikusi dut ariketa ezberdinak egiten. Hemen uzten dizuet ikasleek eginiko mural bat. Bakoitzak, pertsona baten marrazki bat apaindu du, baina denak oso ezberdinak dira. 

Hurrengorarte!






No hay comentarios:

Publicar un comentario