Dagoeneko bi aste igaro dira Practicumarekin hasi ginenetik. Bi aste hauek nahikoak izan dira ohartzeko La Salle Legazpi ikatetxeko 5.B gelan aniztasuna oso nabaria dela.
Ikasle kopuruari dagokionez, nahiko parekatuta dago, hau da, 10 mutil eta 11 neska daude. Hauetako hamasei bertakoak dira, hemen jaiotakoak. Beste bostak, aldiz, kanpotarrak dira. Haietako bi, Marokotik etorritakoak, beste bi Amerikatik etorritakoak, eta azkenekoa Saharatik etorritakoa da. Kanpotik etorri diren lau ikasleak, 2 urte daramatzate hemen eta euskara ez dute asko menperatzen (ez baitute intentziorik jartzen), baina bostgarren ikaslea, 5 urte daramatza hemen eta bertako umeak baino hobeago hitz egiten du euskaraz.Gelan erabiltzen den hizkuntza nagusia euskara da eta irakasgai geheienetan erabiltzen ohi da, gaztelanian izan ezik. Irakasle gehienak dena euskaraz azaltzen saiatzen dira, baina batzuetan gauza garrantzitsuak azpimarratzeko, gaztelaniara jotzen dute ikasle guztiak ulertu dezaten.
Irakasgaietan zentratutik, gela hontan aniztasuna daoela argi eta garbi utzi didan irakasgaia Plastika dela, esan dezaket. Bertan, eskulanak edo marrazkiak egiten dituzte eta benetan konturatu naiz ikasle guztiak ez direla berdinak, batzuk imaginazio izugarria dute eta edozer gauza egin dezakete, eta beste batzuk aldiz, zailtasun handiagoak dituzte.
Gelaren egunerokotasunean zentraturik, ume oso desberdinak direla esan dezaket, baina hiru multzo orokorretan banatuko ditut. Lehenengo multzokoak, oso hiztunak dira (ez dira inoiz isiltzen) eta beti daude eskua altsatzen erantzuteko prest (nahiz eta erantzunean ez pentsatu). Bigarren multzokoak, behar denean hitz egiten dute, badakite noiz egon behar diren isilik eta errespetatzen dute. Irakasea azalpena ematen ari den bitartean, adibidez, ez dute gainetik hitz egiten. Azkenik hirugarren multzokoak, oso lotsatiak dira eta ez dute inoiz hitz egiten.
Laburbilduz, aniztasunaren alderdi garrantzitsuenak, besteak beste, kultura eta hizkuntza aniztasuna direla esan dezaket.

No hay comentarios:
Publicar un comentario