domingo, 27 de octubre de 2019


Arratsalde on!

Bigarren aste honetan, aniztazunari buruz hitz egin behar dugu. Dakigunez, gure gizartea anitza da, beraz, klaseko aniztasuna nabarmena da. Klasean dagoen aniztasuna ondo datorkigu pertsona bakoitza desberdinak garela konturatzeko. Era askotako aniztasunak daudela konturatu naiz.
Lehen, nik uste nuen genero aniztasuna bakarrik zegoela baina nire ikuspegia aldatu egin da. Egia da, klase batera sartzen garenean mentalki ,bi talde handi egiten ditugula zuzenean; neskak eta mutilak. Generoan jartzen dugu gure lehenengo begirada, hau da, genero aniztasunean. Nire klaseko (1A) mutil eta nesken kopurua nahiko orekatuta dago, berriz, beste klasean (1B) mutilen kopurua neskena baino pixkat altuagoa dela esan dezakegu.


Bestetik, etorkinak direla eta, aniztasun kulturala eta aniztasun linguistikoa nabarmentzen dira. Nahiz eta bertakoen kopurua etorkinena baino altuago izan, etorkinen ehunekoa ez da txikia. Batzuek soilik dakite gaztelania, beste batzuek, berriz, euskara pixka bat dakite, edo behintzat ulertzen dute. Ez dutenak  euskara ulertzen edo ez dakitenak euskaraz hitz egiten irakasle berezi batekin joaten dira hizkuntza ikasteko. Esan beharra dago etorkinak gainerako gelakideekin integratuta daudela, eta ez dutela arazorik klase kideekin harremanetan jartzeko.

Amaitzeko, klasean dagoen aniztasun intelektuala arreta deitu dit. Ikasleen arteko desberdintasun intelektuala nabarmentzekoa da. Batzuek idazten, irakurtzen, gehiketak egiten dakite, inolako
laguntzarik gabe, beste batzuek berriz, izena baino ez dute ipintzen beraiek bakarrik. Azken hauei, esan behar diezu zer letra jarri behar dituzten hitza osatzeko banan-banan. Gainera, aurreko sarreran aipatutako zirkulazio libre horretan, klaseko azkarrak beti joaten dira idazteko txokora, edo puzzleak egiteko txokora,... hau da, dezente pentsatu behar diren txokoetara joaten dira.
Lehenengo mailan, Lucas eta Mikel daude, autismoa daukate. Mutilak beti heziketa bereziko irakasle batekin daude nahiz eta gela normalean egon, beraien zailtasunak gainditzen laguntzeko prest.

No hay comentarios:

Publicar un comentario