Mostrando entradas con la etiqueta #KarmeleCipitria. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta #KarmeleCipitria. Mostrar todas las entradas

martes, 19 de noviembre de 2019

NIRE ESPERIENTZIA


Kaixo!

Dagoeneko Praktikaldiaren azkeneko astea bukatu da eta agur esan beharko diot La Salle Legazpi ikastetxeari pena handiarekin eta berriro ere, kaixo esan gure fakultateari.

Nire txikitako eskola da La Salle eta bertako irakasle gehienak, guztiak ez esateagatik, ezagutzen nituen. Baita ere, bertan erabiltzen duten metodologia, baina, esan behar dut, praktikaldi hontara nahiko urduri joan nintzela, esperientzia berria zelako. 

Lehenengo egunean, gelara sartu eta txirrina jo zuenean, nire urduritasuna handitzen hasi zen baina, ikasleak sartzen joan ziren einean eta nirekin izan zuten jarrera ikusi ondoren, asko lasaitu nintzen eta dena ondo joango zelaren sentsazioa izan nuen.

Lehenengo eguneko urduritasuna alde batera utzita, 5 aste izugarri pasa ditut beraien ondoan eta eskerrak ematen dizkiet La Salle ikastetxeko irakasleei (bereziki, nire tutoreari (Jon) eta koordinatzaileari (Elena)) asko lagundu didatelako, eta batez ere, eskerrak ematen dizkiet nire gelako (5.B) ikasle guztiei, zoragarriak izan direlako eta oso ondo portatu direlako nirekin. 

Azkeneko astea iritsi zenean, umeak geroz eta urduriago jartzen ninduten, libre zuten momentu guztietan nire inguruan zeuden ni besarkatzeko eta esaten zidaten "denbora gehiago geratu, mesedez". Alde batetik, asko gustatzen zitzaidan niregana urbiltzea eta besarkadak ematea, beraiekin oso harreman ona bainuelako. Baina, beste alde batetik, ez zitzaidan gustatzen gogoratzen zidatelako ostiralean bukatzen nituela praktikak eta joan behar nintzela. 

Azkeneko eguna iritsi zen, eta gelara sartu bezain pronto niregana etorri ziren korrika musuak emateko, marrazki batzuk emateko, opariak... Patioko orduan, bai irakasleei baita irakasleei ere, pasta batzuk eman nizkien, eskerrak emanez. 

Esperientzia hau izugarria izan da eta gauza asko ikasi ditut. Unibertsitatean teorian ikasi ditugun gauza guztiak, praktikan jarri ditut eta konturatu naiz gauza asko direla eta ez direla denak errazak, unibertsitatean ematen duten bezala. 
Irrikitan nago, hurrengo praktikaldia hasteko, baina tamalez, asko falta da.



lunes, 11 de noviembre de 2019

PROIEKTUAK

Kaixo!

Practicum-aren azken txanpara iritsi gara, lau aste pasa dira jada. Honako sarrera hontan, La Salle Legazpi ikastetxeko 5.mailan egiten dituzten proiektuei buruz hitz egingo dizuet.

Hasteko, Agenda 21 proiektuan parte hartzen dute. Hilabetean behin bilera bat egiten dute eta bertan, LH.1-DBH.4 bitarteko maila bakoitzeko bi ordezkari bilatzen dira. Bilera bukatzean, ordezkari bakoitza bere gelari bileran esan denaren berri ematen die. Aurten, ekologiarekin, hondakinekin, birziklapenarekin...egingo dute lan. Hilabete honetako bileran, erabaki dute "ostirala plastikorik gabe" aurrera eramatea. Orduan, ostiraletan plastikoa ez erabiltzen saiatu behar dira.


Honekin lotuta, Sasietakoak "Hondakinak Kitto" programa sortu dute. Bertako 2 neska, gelara etorri ziren ikasleei berrerabiltzearen, birziklatzearen eta murriztearen garrantzia azaltzeko. Honi esker, ikasleak Agenda 21-eko "ostirala plastikorik gabe" programa aurrera eramateko informazio gehiago dute eta plastikoa ez erabiltzeko "alternatibak" dituzte.

Bigarrenik, Ikaskuntza kooperatiboa erabiltzen dute beraien egunerokoan. Aurreko sarreretan esan bezala, 4-ko taldeetan daude eserita, eta proiektu honi esker, talde bakoitzeko ikasle bakoitza rol bat dauka. Mahai bakoitzean begiralea, koordinatzailea, antolatzailea eta bozeramailea dago, eta astero rolez aldatzen doaz.



Hirugarrenik Hara proiektua aurrera eramaten dute. Honako hau, hiru atal desberdinetan banatuta dago.  Lehenengo atala, Gorputz lanketa da, bereziki, arnasketan oinarritzen da. Bigarrena, adimen emozionalean oinarritzen da eta azkeneko atala, transzendentziara irekitzean datza, hau da, gizartean gertatzen den gauzetaz jabetzea, pertsonak ezagutzea...
Programa hau, hiru hiruhilekoetan egiten da, eta hiruhileko bakoitzean, atal bakoitza bi aldiz egiten da. Guztira, hiruhileko bakoitzean 6 saio egiten dituzte.


Azkenik, "Lectura Eficaz" egiten dute. Honako hau, euskarako eta gaztelaniako ikasgaietan egiten duten proiektua da. Honako hau, testu bat irakurtzean eta gero ordenagailuan (Sallenet plataforman) test moduko froga bat egitean datza, irakasleak ikus dezan zein den gelako ulermen maila hizkuntza horretan.

domingo, 3 de noviembre de 2019

IKASKETA - PROZEDURAK

Kaixo!

Dagoeneko, Practicum-aren hirugarren aste hau bukatu dugu eta oso motza egin zaigu jaiegun bat izan dugulako astearen bukaeran. 
Sarrera hontan, ikasgelako baliabide didaktikoei, ikasketa prozedurei eta estrategia metodologikoei buruz hitz egingo dizuet.

Hasteko, esan behar dut La Salle Legazpi ikastetxea ez dela oso ikastetxe tradizionala ezta oso modernoa ere, izan ere, bietako ezaugarriak ditu.

Baliabide didaktikoei dagokienez, hiru multzotan banatu ditut.

  • Lehenengo multzoa, irakasleak bakarrik erabiltzen dituen baliabideak edota irakasleak bakarrik eskuragarri dituen baliabideak, honako hauek dira: arbela digitala, eta ordenagailu portatil nagusia (arbelarekin konenktatuta dago).
  • Bigarren multzoan, bai irakasleak bai ikasleak erabiltzen dituzten baliaideak daude: errotulagailuekin funtzionatzen duen arbela txuria (irakaslea gauzak azaltzeko erabiltzen du eta ikasleak ariketak zuzentzeko egot eguneroko data eta etxekolalak ipintzeko erabiltzen dute) eta "Sallenet" plataforma digitala  (irakasgai guztietan erabiltzen duten materiala zintzilikatuta dago, hala nola, liburu digitalak, fitxak, ariketak...) dira. 
  • Hirugarren multzoan,  ikasleak soilik erabiltzen duten baliabide nagusia norberaren Chromebook-a da (beraien ordenagailu portatila).  

CHROMEBOOK-a zabalik

CHROMEBOOK-a itxita










Ikasketa prozedurei eta estrategia metodologiei dagokienez, irakasleak ikaskeak motibatzen ditu, irakasgai didaktiko eta eramangarri bat sortuz. Horretarako, gauza gutxi azaltzen diete eta beraien kabuz informazioa bilatu, irakurri, ulertu eta birmoldatu behar dutela esaten diete (ezin da kopiatu), honako egoera honetan ikasleak autonomoak sentitzen dira eta beraiengan konfiantza izaten ikasten dute, horrez gain, informazioa ondo irakurtzen eta ulertzen ikasten dute.  

Bestalde, irakasleak ikasleari asko laguntzen dio, horretarako, beraren mailara egokitzen da eta beraren ezagutza mailean azalpenak ematen dizkio, andamiajea erabiliz.

Bukatzeko, irakasgaia dinamikoa egiten saiatzen dira. Beste egunean, adibidez, mapa baten koordenadak esplikatzeko eta ikasleak ondo ulertzeko "hundir la flota" jokura jolasten egon ziren.  

domingo, 27 de octubre de 2019

ANIZTASUNA

Kaixo!

Dagoeneko bi aste igaro dira Practicumarekin hasi ginenetik. Bi aste hauek nahikoak izan dira ohartzeko La Salle Legazpi ikatetxeko 5.B gelan aniztasuna oso nabaria dela. 


Ikasle kopuruari dagokionez, nahiko parekatuta dago, hau da, 10 mutil eta 11 neska daude. Hauetako hamasei bertakoak dira, hemen jaiotakoak. Beste bostak, aldiz, kanpotarrak dira. Haietako bi, Marokotik etorritakoak, beste bi Amerikatik etorritakoak, eta azkenekoa Saharatik etorritakoa da. Kanpotik etorri diren lau ikasleak, 2 urte daramatzate hemen eta euskara ez dute asko menperatzen (ez baitute intentziorik jartzen), baina bostgarren ikaslea, 5 urte daramatza hemen eta bertako umeak baino hobeago hitz egiten du euskaraz.

Gelan erabiltzen den hizkuntza nagusia euskara da eta irakasgai geheienetan erabiltzen ohi da, gaztelanian izan ezik. Irakasle gehienak dena euskaraz azaltzen saiatzen dira, baina batzuetan gauza garrantzitsuak azpimarratzeko, gaztelaniara jotzen dute ikasle guztiak ulertu dezaten.

Irakasgaietan zentratutik, gela hontan aniztasuna daoela argi eta garbi utzi didan irakasgaia Plastika dela, esan dezaket. Bertan, eskulanak edo marrazkiak egiten dituzte eta benetan konturatu naiz ikasle guztiak ez direla berdinak, batzuk imaginazio izugarria dute eta edozer gauza egin dezakete, eta beste batzuk aldiz, zailtasun handiagoak dituzte.

Gelaren egunerokotasunean zentraturik, ume oso desberdinak direla esan dezaket, baina hiru multzo orokorretan banatuko ditut. Lehenengo multzokoak, oso hiztunak dira (ez dira inoiz isiltzen) eta beti daude eskua altsatzen erantzuteko prest (nahiz eta erantzunean ez pentsatu). Bigarren multzokoak, behar denean hitz egiten dute, badakite noiz egon behar diren isilik eta errespetatzen dute. Irakasea azalpena ematen ari den bitartean, adibidez,  ez dute gainetik hitz egiten. Azkenik hirugarren multzokoak, oso lotsatiak dira eta ez dute inoiz hitz egiten. 

Laburbilduz, aniztasunaren alderdi garrantzitsuenak, besteak beste, kultura eta hizkuntza aniztasuna direla esan dezaket.

lunes, 21 de octubre de 2019

HEZKUNTZA KOMUNITATEA

Kaixo!

Jada bukatu da Practicum-aren lehenengo astea. Nik La Salle-Legazpi ikastetxean nago. Bertan, ikasleak mailaka daude banatuta eta maila bakoitzeko, bi gela daude A eta B. Egokitu zaidan gela, 5B da, eta oso pozik nago bertan dauden ikasleekin baita irakasleekin. 

Gela hontan, 21 ikasle daude. Horietako neska bat (arazo bat dauka) goizetan Aspace-ra doa eta bakarrik arratsaldeetan etortzen da eskolara, bere adineko neska-mutilekin sozializatzeko eta ikusteko nola sozializatzen diren bere adineko umeak gehienbat baina bera plastilinarekin egoten da jolasten, margotzen edota puzzleak egiten. Gainerako 20 ikasleak, egun osoa igarotzen dute gelan. 

Gelako antolamenduari dagokionez, lauko taldeetan daude jarrita eta taldeko bakoitzak eginkizun bat dauka (koordinatzaile, bozeramaile, begirale eta antolatzaile). Astelehen guztietan, taldeko guztiak rotatu egiten dira, eginkizun guztietatik pasatzeko. Bestalde, astero 3 pertsona izaten dira gelako arduradunak eta honako pertsona hauen zeregina, data eguneratzea, arbela garbitzea eta arbelean dauden etxekolanak jartzea da.

Guztira 10 irakasgai dituzte (Euskara, Gizarte, Mate, Erlijio, Gazte, Ingelesa, Informatika, Plastika, Gorputz Hezkuntza eta Tutoritza), hauetako bakoitza ordubeteko da. Egunero, ordutegi bera dute. 9:00etatik 12:30etara eta 14:30etatik 16:30etara.  Astelehenetan adibidez, 9:00etatik 10:00etara, Euskara dute. 10:00-etatik 11:00etara, Gizarte dute. 11:00etatik 11:30-etara, atsedena dute. 11:30etatik 12:30etara, Erlijio dute. 12:30etatik 14:30etara, etxera edo jandelara joaten dira bazkaltzera. 14:30etatik 15:30etara, Gaztelania dute. Eta azkenik, 15:30etatik 16:30etara, Ingelesa dute.


5B gelan, 6 irakasle ezberdinek irakasten dute. Horietako lauk, irakasgai bat ematen dute bakarrik (Mate, Ingelesa, Gazte eta Informatika). Beste irakasle batek, erlijio eta plastika irakasten du eta azkenik, gelako tutoreak, 4 irakasgai irakasten die (Euskara, Gizarte, Tutoritza eta Gorputz Hezkuntza).

Materialari dagokionez, kuadernoaz eta agendaz gain, erabiltzen duten material garrantzitsuena, beraiek erositako Chromebook-a da (Google-k ateratako ordenagailu portatila) bertan egiten baitituzte gauza gehienak. Horrez gain, Sallenet (moodle plataforma) erabiltzen dute liburu digitalak ikusteko edota lanak bertara igotzeko. Egunero, etxekolanak dituzte eta honako hauek egin ahal izateko Chromebook-a etxera eramaten eta ekartzen dute egunero.  

domingo, 13 de octubre de 2019

AURKEZPENA

Kaixo!

Karmele Cipitria naiz, 18 urte ditut eta Zumarragan bizi naiz. Magisteritza ikasten ari naiz, zehazki, Lehen Hezkuntzako gradua Donostian. Bihar, Urriak 14, nire lehenengo praktikaldiari hasiera emango diot La Salle-Legazpi ikastolan.

Nire txikitako eskola denez, bertako irakasleak ezagutzen ditudanez eta beraiekin dudan harremana nahiko ona denez, ez nago batere urduri, izan ere, praktikaldia hasteko irrikitan nago. Hilabete honetan, umeekin kontaktuan egoteko nahia eta unibertsitateko teorian ikasi dudana praktikan jartzeko gogoa dut.

Sarrera hau idazten hasi baino lehen, besteen sarrerak irakurri ditut eta batzuk esan dute, praktikaldi hontan egiaztatuko dutela ea benetan gustazten zaien ogibide hau. Nire kasuan nahiko argi daukat, umeekin kontaktuan denbora asko daramatzatelako, izan ere, betidanik gustatu zaizkit umeak, partikularrak eman ditut eta aisialdiko begirale titulua ateratzen ari naiz.