Dagoeneko, Practicum-aren hirugarren aste hau bukatu dugu eta oso motza egin zaigu jaiegun bat izan dugulako astearen bukaeran.
Sarrera hontan, ikasgelako baliabide didaktikoei, ikasketa prozedurei eta estrategia metodologikoei buruz hitz egingo dizuet.
Hasteko, esan behar dut La Salle Legazpi ikastetxea ez dela oso ikastetxe tradizionala ezta oso modernoa ere, izan ere, bietako ezaugarriak ditu.
Baliabide didaktikoei dagokienez, hiru multzotan banatu ditut.
- Lehenengo multzoa, irakasleak bakarrik erabiltzen dituen baliabideak edota irakasleak bakarrik eskuragarri dituen baliabideak, honako hauek dira: arbela digitala, eta ordenagailu portatil nagusia (arbelarekin konenktatuta dago).
- Bigarren multzoan, bai irakasleak bai ikasleak erabiltzen dituzten baliaideak daude: errotulagailuekin funtzionatzen duen arbela txuria (irakaslea gauzak azaltzeko erabiltzen du eta ikasleak ariketak zuzentzeko egot eguneroko data eta etxekolalak ipintzeko erabiltzen dute) eta "Sallenet" plataforma digitala (irakasgai guztietan erabiltzen duten materiala zintzilikatuta dago, hala nola, liburu digitalak, fitxak, ariketak...) dira.
- Hirugarren multzoan, ikasleak soilik erabiltzen duten baliabide nagusia norberaren Chromebook-a da (beraien ordenagailu portatila).
![]() |
| CHROMEBOOK-a zabalik |
![]() |
| CHROMEBOOK-a itxita |
Ikasketa prozedurei eta estrategia metodologiei dagokienez, irakasleak ikaskeak motibatzen ditu, irakasgai didaktiko eta eramangarri bat sortuz. Horretarako, gauza gutxi azaltzen diete eta beraien kabuz informazioa bilatu, irakurri, ulertu eta birmoldatu behar dutela esaten diete (ezin da kopiatu), honako egoera honetan ikasleak autonomoak sentitzen dira eta beraiengan konfiantza izaten ikasten dute, horrez gain, informazioa ondo irakurtzen eta ulertzen ikasten dute.
Bestalde, irakasleak ikasleari asko laguntzen dio, horretarako, beraren mailara egokitzen da eta beraren ezagutza mailean azalpenak ematen dizkio, andamiajea erabiliz.
Bukatzeko, irakasgaia dinamikoa egiten saiatzen dira. Beste egunean, adibidez, mapa baten koordenadak esplikatzeko eta ikasleak ondo ulertzeko "hundir la flota" jokura jolasten egon ziren.


No hay comentarios:
Publicar un comentario