jueves, 31 de octubre de 2019

IKASKETA-PROZEDURAK



Arratsalde on guztioi,

Gaurkoan ikasketa-prozedurei buruz idaztea egokitu zaigu; horretarako, ikasgelako baliabide didaktikoak, eta estrategia metodologikoak behatu ondoren, jasotako informazioa aztertu eta ondorioak argudio moduan azaldu behar ditugu.

Hirugarren astea, ostirala jai eguna denez, laburragoa izan da, baina lan egiteko denbora nahikoa izan dugu. Nire ikastetxeak jarraitzen duen metodologia, tradizionaletik hurbil dago, modernoaren ezaugarriak ere eduki arren. Eskolak kurtsoa hasi aurretik ikasketa plana ezartzen du eta irakasleak dira plan honetara egokitu behar direnak; bestalde, ikasleek irakaslearen aginduak bete behar dituzte, beti ere haien interesak kontuan hartuz.

Estrategiei dagokienez,  premiazkoa da ikasleak gai direla sentitzea. Haurrak gai ez dela pentsatzen badu, ez da ekintza burutzen saiatuko eta horrez gain, motibazio falta izango du. Etorkinak zein etorri berri diren ikasleekin arreta handiz jardun behar dugu laguntza eskaintzeko orduan. Nire ikasgelan adibidez, lotsatiak diren ikasleak ditut, eta laguntza eskatzea kostatzen zaiela nabaritzen dudan momentuan, laguntza hori eskainiz hurbiltzen saiatzen gara tutorea eta biok. Baina beti ere kontu handiz, ikasleek laguntza eskatzea ere lortu nahi dugulako, haien autonomia garatu dadin eta ikasleak ezin direlako haien erosotasunetik atera gabe egon. 
Bestalde, jarduerak egiterako orduan, tutoreak batzuetan errutinatik ateratzea erabakitzen du, ikasleen motibazioa sustatzeko. Hala ere, aldaketa hauek ez dira egunero egiten, haurrentzako errutinak beharrezkoak baitira. Ikasleak egun osoan zehar langile aritu direnean adibidez, irakasleak haien gogoko ariketak egiten ditu, hizki zopak, marrazkiak, besteak beste; eguraldi ona dagoenean ere, patiora atera izan gara burua deskantsatzeko asmoz eta honela, lana gogotsu egiten jarraitzen dute.
Deskribapena lantzeko gelako jarduera.
Arreta ikasleengan jarriz gero, norberak  beren gaitasunak dituztela argi dago, eta denak goraipatzea komeni da. Ildo honi jarraituz, hain kaltegarriak diren konparaketak saihestu behar dira, guztiok ezberdinak garen heinean, bakoitzak bere gaitasunak ditu. Ikasgelan tutoreak eta biok izugarrizko garrantzia eman diogu arlo honi, baloreak transmitituz eta errespetua azpimarratuz. Sariak dituzten jokoetan jokatu dugunean adibidez, haur guztiek aukera berdinak izaten saiatu gara, guztiok ondo pasatuz gehiago ikastea. 

Beheko irudian agertzen den bezala ikasitakoa praktikarekin lotzea ere garrantzitsua da, eta horregatik, hurrengo astean herriko elizara txango bat egingo dugu, Erdi Aroan eraikitako eraikin berezia baita. Horrez gain, antzerki txiki bat egitea ere pentsatu dugu, kartoia erabiliz gaztelu bat eraikita eta etxean ditugun mozorroak baliatuz.

Erdi Aroko azoka
Santa María eliza



No hay comentarios:

Publicar un comentario