jueves, 31 de octubre de 2019
IKASKETA PROZEDURAK
Hirugarren aste hau, ostirala jai denez gero, besteak baino motzagoa izan dugu, hala ere, gainontzekoak adina aprobetxatu dugu, beraz, oso sentsazio onekin amaitu dugu astea.
Aurreko sarreretan aipatu bezala, nire ikastolako metodologia, beti ezagutu izan dugun tradizionaletik oso ezberdina da. Metodologia hau, oso berezia iruditu zait eta bere oinarria ikaslearen askatasuna dela esango nuke. Metodologia honetan, ikasleek esploratzeko, probatzeko, ikertzeko... aukera izaten dute. Gehienetan, jolasak erabiltzen dituzte edota eginbeharrak jolas bihurtzen dituzte, horrela ikasleen interesa piztu ahal izateko.
Hiru aste hauetan, gehienbat zeregin antzekoekin jardun gara, eta zereginaren helburua mantendu den arren, ariketak edo egiteko moduak aldatu dituzte. Aipatu bezala, ikasgela, txoko ezberdinetan banatuta dago eta txoko bakoitzean jarduera edo egiteko ezberdinak egoten dira. Jarduera horien iraupena ezberdina izan ohi da, izan ere ikasleen interesaren araberakoa da eta batzuek, gehiago irauten dute ikasle gehiagoren interesa biltzen dutelako; besteek, aldiz, gutxiago. Jarduera guztiak, irakurketa kenduta, taldean egiten dituzte (4-6ko taldeetan).
Baliabide dikatikoei dagokienez, ez ditut baliabide asko ikusi, lehen aipatu bezala, asteak igaro ditzaketeelako aldatu gabe. Liburu eta ipuinak asko erabiltzen dituzte, bai bakarko edota taldeko irakurketa egiteko, eta liburuak mota ezberdinetakoak dira: ipuinak, komikiak, entziklopediak, euskaraz, erdaraz... Oraindik irakurtzen ez dakiten arren, ipuinetako marrazkiak interpretatzen ikasten ari dira, nahiz eta batzuetan (animalien entziklopedian, adibidez) argazkiak soilik agertzen diren.
Aste honetan, matematikekin pixkat gehiago zentratu dira eta hau lantzeko material ezberdina erabili dute. Ezberdina diot, izan ere, nik neuk, papera eta arkatzarekin banaka egin izan nuelako eta hauek ez dutelako horrelako ezer erabiltzen. Matematiketarako jarduera eta baliabide ezberdinak erabiltzen dituzte: kartak, eragiketa ezberdinak dituztenak; harriak, kopuru ezberdinetan sailkatzeko; arbeltxoak, elkarri eragiketa ezbedinak jarri eta ondoren besteenak egiten dituzte; dadoak, hauen alde bakoitzean zenbaki eta ikur ezberdinak agertzen dira tokatzen den eragiketa egiteko...
Proiektuetan, orain, dinosauroak ari dira lantzen eta izen konplexuak dituztenez, letra ezberdinak lantzen dituzte, bakoitzaren pixu eta altuerak, hezurrak... Gaztelanian, asko ipuinen bidez egiten dute eta ingeles eta musikan, kantu eta antzerkiekin.
Ikasle hauek LHko 1.mailan daudenez, interes eta maila ezberdinak dituzte, eta hori asko nabari da, batipat idazterako orduan. Egun hauetako jarduerarik esanguratsuena, euren gelako zerrendak kopiatzea izan da eta ia gehienek hortan pasa dituzte egunak. Egun gutxi izan diren arren, euren ikasketa prozesua oso nabarmena izan da, izan ere, (bi ikasle nabarmendu ditut), astelehenean, idazten hasi zirenean ez ziren gai euren marradun koadernoan marren barruan idazteko eta gaur, osteguna, berriz, guztia bi marratxoen artean idatzi dute eta horrek egundoko zirrara sortu dit.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)



No hay comentarios:
Publicar un comentario