jueves, 31 de octubre de 2019

IKASKETA-PROZEDURAK



Arratsalde on guztioi,

Gaurkoan ikasketa-prozedurei buruz idaztea egokitu zaigu; horretarako, ikasgelako baliabide didaktikoak, eta estrategia metodologikoak behatu ondoren, jasotako informazioa aztertu eta ondorioak argudio moduan azaldu behar ditugu.

Hirugarren astea, ostirala jai eguna denez, laburragoa izan da, baina lan egiteko denbora nahikoa izan dugu. Nire ikastetxeak jarraitzen duen metodologia, tradizionaletik hurbil dago, modernoaren ezaugarriak ere eduki arren. Eskolak kurtsoa hasi aurretik ikasketa plana ezartzen du eta irakasleak dira plan honetara egokitu behar direnak; bestalde, ikasleek irakaslearen aginduak bete behar dituzte, beti ere haien interesak kontuan hartuz.

Estrategiei dagokienez,  premiazkoa da ikasleak gai direla sentitzea. Haurrak gai ez dela pentsatzen badu, ez da ekintza burutzen saiatuko eta horrez gain, motibazio falta izango du. Etorkinak zein etorri berri diren ikasleekin arreta handiz jardun behar dugu laguntza eskaintzeko orduan. Nire ikasgelan adibidez, lotsatiak diren ikasleak ditut, eta laguntza eskatzea kostatzen zaiela nabaritzen dudan momentuan, laguntza hori eskainiz hurbiltzen saiatzen gara tutorea eta biok. Baina beti ere kontu handiz, ikasleek laguntza eskatzea ere lortu nahi dugulako, haien autonomia garatu dadin eta ikasleak ezin direlako haien erosotasunetik atera gabe egon. 
Bestalde, jarduerak egiterako orduan, tutoreak batzuetan errutinatik ateratzea erabakitzen du, ikasleen motibazioa sustatzeko. Hala ere, aldaketa hauek ez dira egunero egiten, haurrentzako errutinak beharrezkoak baitira. Ikasleak egun osoan zehar langile aritu direnean adibidez, irakasleak haien gogoko ariketak egiten ditu, hizki zopak, marrazkiak, besteak beste; eguraldi ona dagoenean ere, patiora atera izan gara burua deskantsatzeko asmoz eta honela, lana gogotsu egiten jarraitzen dute.
Deskribapena lantzeko gelako jarduera.
Arreta ikasleengan jarriz gero, norberak  beren gaitasunak dituztela argi dago, eta denak goraipatzea komeni da. Ildo honi jarraituz, hain kaltegarriak diren konparaketak saihestu behar dira, guztiok ezberdinak garen heinean, bakoitzak bere gaitasunak ditu. Ikasgelan tutoreak eta biok izugarrizko garrantzia eman diogu arlo honi, baloreak transmitituz eta errespetua azpimarratuz. Sariak dituzten jokoetan jokatu dugunean adibidez, haur guztiek aukera berdinak izaten saiatu gara, guztiok ondo pasatuz gehiago ikastea. 

Beheko irudian agertzen den bezala ikasitakoa praktikarekin lotzea ere garrantzitsua da, eta horregatik, hurrengo astean herriko elizara txango bat egingo dugu, Erdi Aroan eraikitako eraikin berezia baita. Horrez gain, antzerki txiki bat egitea ere pentsatu dugu, kartoia erabiliz gaztelu bat eraikita eta etxean ditugun mozorroak baliatuz.

Erdi Aroko azoka
Santa María eliza



IKASKETA PROZEDURAK


Hirugarren aste hau, ostirala jai denez gero, besteak baino motzagoa izan dugu, hala ere, gainontzekoak adina aprobetxatu dugu, beraz, oso sentsazio onekin amaitu dugu astea.

Aurreko sarreretan aipatu bezala, nire ikastolako metodologia, beti ezagutu izan dugun tradizionaletik oso ezberdina da. Metodologia hau, oso berezia iruditu zait eta bere oinarria ikaslearen askatasuna dela esango nuke. Metodologia honetan, ikasleek esploratzeko, probatzeko, ikertzeko... aukera izaten dute. Gehienetan, jolasak erabiltzen dituzte edota eginbeharrak jolas bihurtzen dituzte, horrela ikasleen interesa piztu ahal izateko.

Hiru aste hauetan, gehienbat zeregin antzekoekin jardun gara, eta zereginaren helburua mantendu den arren, ariketak edo egiteko moduak aldatu dituzte. Aipatu bezala, ikasgela, txoko ezberdinetan banatuta dago eta txoko bakoitzean jarduera edo egiteko ezberdinak egoten dira. Jarduera horien iraupena ezberdina izan ohi da, izan ere ikasleen interesaren araberakoa da eta batzuek, gehiago irauten dute ikasle gehiagoren interesa biltzen dutelako; besteek, aldiz, gutxiago. Jarduera guztiak, irakurketa kenduta, taldean egiten dituzte (4-6ko taldeetan).

Baliabide dikatikoei dagokienez, ez ditut baliabide asko ikusi, lehen aipatu bezala, asteak igaro ditzaketeelako aldatu gabe. Liburu eta ipuinak asko erabiltzen dituzte, bai bakarko edota taldeko irakurketa egiteko, eta liburuak mota ezberdinetakoak dira: ipuinak, komikiak, entziklopediak, euskaraz, erdaraz... Oraindik irakurtzen ez dakiten arren, ipuinetako marrazkiak interpretatzen ikasten ari dira, nahiz eta batzuetan (animalien entziklopedian, adibidez) argazkiak soilik agertzen diren.



Aste honetan, matematikekin pixkat gehiago zentratu dira eta hau lantzeko material ezberdina erabili dute. Ezberdina diot, izan ere, nik neuk, papera eta arkatzarekin banaka egin izan nuelako eta hauek ez dutelako horrelako ezer erabiltzen. Matematiketarako jarduera eta baliabide ezberdinak erabiltzen dituzte: kartak, eragiketa ezberdinak dituztenak; harriak, kopuru ezberdinetan sailkatzeko; arbeltxoak, elkarri eragiketa ezbedinak jarri eta ondoren besteenak egiten dituzte; dadoak, hauen alde bakoitzean zenbaki eta ikur ezberdinak agertzen dira tokatzen den eragiketa egiteko...



Proiektuetan, orain, dinosauroak ari dira lantzen eta izen konplexuak dituztenez, letra ezberdinak lantzen dituzte, bakoitzaren pixu eta altuerak, hezurrak...  Gaztelanian, asko ipuinen bidez egiten dute eta ingeles eta musikan, kantu eta antzerkiekin.



Ikasle hauek LHko 1.mailan daudenez, interes eta maila ezberdinak dituzte, eta hori asko nabari da, batipat idazterako orduan. Egun hauetako jarduerarik esanguratsuena, euren gelako zerrendak kopiatzea izan da eta ia gehienek hortan pasa dituzte egunak. Egun gutxi izan diren arren, euren ikasketa prozesua oso nabarmena izan da, izan ere, (bi ikasle nabarmendu ditut), astelehenean, idazten hasi zirenean ez ziren gai euren marradun koadernoan marren barruan idazteko eta gaur, osteguna, berriz, guztia bi marratxoen artean idatzi dute eta horrek egundoko zirrara sortu dit.

miércoles, 30 de octubre de 2019



                                  ANTOLAMENDUA, FUNTZIONAMENDUA...

Jadanik, hainbat egun igaro direla praktikak hasi nituenetik Mendaroko ikastolako 3.mailako talde batean, esan beharra daukat oso gustura sentitzen naizela, bai gelako haurrekin, bai irakasleekin eta baita ikastetxean bertan ematen ari zaidan tratuarekin ere.

Esn bezala, bigarren zikloko 3.mailako gela batean aritzea tokatu zait eta gela hori 17 umez osatuta dago; 8 neska eta 9 mutil.

Ordutegiari dagokiones, goizean 9:00etatik 12:30ak arte egoten gara ikasgelan, nahiz eta tartean, 10:30etatik 11:00ak arte jolasorua dagoen. Ondoren, 12:30etan haur batzuk ikastetxeko jangelan bazkaltzen dute, eta beste batzuk ordea, etxera joaten dira. Bazkaldu ondoren, 14:30etan berriro ere klaseak hasten dia 16:30ak arte.

Metodologia edota antolamenduari dagokionez, klaseak adinka antolatuta daude, eta adin bakoitzean gela bat baino gehiago daude. Esate baterako, 3.maila bi gelaz osatuta dago. Gainera, gelako antolamenduari dagokionez, aipatzekoa da umeak ez direla gelaz aldatzen konpetentzia desberdinak lantzeko orduan, ez bada musika edota gorputz hezkuntza. Ingeleseko orduetan, irakaslea aldatu arren, umeak gela berean geratzen dira.

Ikasgelaren ohiko funtzionamenduari dagokionez, esan bezala, 17 pertsonako gela da eta 3 edota 4ko taldeeta daude eserita, lanak taldeka egiteko edo beraien artean laguntza emateko.





Horrez gain, egunero aldatzen diren bi arduradun daude. Hauen zeregina konpetentzia bakoitzean erabili behar den materiala (fitxak, liburuak...) banatzea da.

Gainera, gelan erabiltzen duten metodo esanguratsu bat ilarak dira. Hau da, gelatik irten behar diren uneoro, ikasleak ilaran jarri behar dira ate ondoan eta zarata asko ateraz gero, ixildu arte irakasleak zenbatu egingo du eta irteteko ordua heltzen denean (jolasorua, bazkalordua...), lehen galdutako segunduak zenbatuko ditu berriro irakasleak, ikasleak irten daitezen.


Estrategia metodologikoak antzematen

Kaixo, arratsalde on guztioi:

   Bagoaz aurrera: praktikaldiaren erdi aldera heltzen ari gara.

   Aholku bezala: EZ UTZI BIHARKO GAUR EGIN DEZAKEZUNA. Zuenetariko batzuk ondo zabiltzaten bitartean, beste batzuk motz gelditzen ari zarete zuen ekarpenetan. Erne ibili, berandutu gabe.

   Gaur ekiten diogu gai berriari, IKASKETA-PROZEDURAK izenarekin agertu behar denari zuen etiketetan.


#Ikasketa-prozedurak


Ikasgelako baliabide didaktikoak, ikasketa prozedurak eta estrategia metodologikoak behatu. Zure behaketatik jasotako informazioa aztertu eta ondorioak atera, esaten duzuna argudiatuz.
Beti bezala, adibideak erabiltzen badituzu, hobe.
.

martes, 29 de octubre de 2019

Aniztasuna



Kaixo!

Jada bi aste egin ditut Zestoako herri ikastetxean praktiketan eta bai nire gelan eta bai ikastetxean orokorrean dagoen aniztasunaz konturatu naiz.

Nire ikasgelan kultura aniztasuna nabaritu dut, Zestoan jaiotako ikasleez gain, ikasle Dominikar, Marrokiarrak eta abar baititut gelan. Baina horretaz gain eskolako beste haurrak ikusiz, nabari da kultura oso ezberdinak ikusi ahal direla ikastetxean. Horretaz gain, nire ikasgelan genero aniztasuna aurki dezakegu, kopurua nahiko orekatua baitago neska eta mutilen artean.

Baina aniztasuna ez da kultura edo generoaren inguruan aritzea bakarrik, hitz horrek ezberdintasun guztiak hartzen ditu barnean. Ikasgelan, ikusi ditut lanean bakarrik aritzea gustatzen zaien ikasle asko eta alderantziz, ahal den guztian laguntzea nahi dutenak. Bestalde lanerako gogoarekin dauden haur batzuk ditut ikasgelan eta beste batzuk etxean gelditzea nahiago dutenak edo beti jolasean aritu nahi dutenak. Ikasle guztiak oso ezberdinak dira beraien artean, eta nahiko harrigarria iruditu zitzaidan, hain ezberdinak direnak batera esertzeko gogoa izaten dutela sarritan, uste bainuen hau beti berdinen edo antzekoan artean ematen zela. Guztioak gara oso ezberdinak baina egia da batzutan gure antzekoen bila ibiltzen garela, baina oso garrantzitsua iruditzen zait ikasle guztiak bustitzea eta jende oso ezberdina ezagutzera animatzea. Bakoitzarentzat izugarri aberasgarria izan daiteke pentsamendu, izaera, kultura eta abar ezberdinak dituen jendea ezagutzea eta hauekin hitz egitea, gauza berriak ikasteko aukera izan daitekelako.

Metodologia honetan, beste sarreretan esan bezala, 2 maila batera daude, beraz, 3. eta 4. mailak ditut ikasgela berdinean, hemen ere ikus daiteke nolako ezberdintasunak dauden eta nola laguntzen diren beraien artean. Ez soilik 4.mailakoek 3.mailakoei, baizik eta guztiek guztiei. Hor ere ikusten da aniztasuna, ikasle batzuk arlo batzutan dituzten erraztasun edo zailtasunetan. Nahiz eta 4. mailan egon ez du esan nahi gai guztiak hobeto jakin behar ditunik eta maila bat beheragoko ikasle batek lagundu diezaioke.

Bigarren zikloko ikasle guztiak joan den astean bi egun kanpoan izan ziren eta aukera izan nuen egun batean lehenengo zikloan egoteko eta bestean hirugarrengoan. Hor ere oso argi ikus daiteke nola aldatzen den ikasgela batetik bestera bai lan giroa eta bai klasea emateko modua, ez da berdina ikasle oso isilak dauden gela baten edo hitz egitea uzten ez duten gela baten irakastea.

Beraz, aniztasuna ikusi dut atal askotan, pertsona bakoitza oso ezberdina baita, horrek talde ezberdinak sortzen ditu eta horrek irakasleari moldatzea eskatzen dio. Zein ikasle mota dituen aztertu, ea behar bereziak dituzten ikusi eta ikasgelako giroa eta taldeen antolaketa moldatu beharko ditu faktore askoren arabera.

Resultado de imagen de diversity in classroom

ANIZTASUNA

Kaixo!

Burutu dut praktiketako bigarren astea eta oso gustura nabilela esan beharra daukat. Ikasgela batean sartu arte ez zara ohartzen irakaskuntzak atzetik duen benetako lanaz, ezta ikasgela batean dagoen aniztasunaz ere. Hain zuzen ere, sarrera honetan horri buruz hitz egitea egokitu zaigu, hau da, aniztasunari buruz.

Lehendabizi esan behar dut praktika hauetan ikasle talde bat baino gehiago ezagutzeko aukera izan dudala eta talde batetik bestera izugarrizko desberdintasuna dagoela. Izan ere, talde batzuetan klaseak ematea askoz errazagoa da beste batzuetan baino, beraien jarrera dela medio. Horrez gain, esan beharra dut nire praktiketako ikastolako klaseak mistoak direnez, neska eta mutilez daudela osatuta. Gainera, talde bakoitzean adin desberditenako umeak daude, hau da, ziklozka daude antolatuak taldeak.

Hori argi geldituta, talde batean dagoen aniztasunean zentratu nahiko nuke. Hasiera batean aniztasun hitza aipatzean neska eta mutilen arteko desberdintasunak, kultura desberdinak, maila sozioekonomiko desberdindun familiak... etortzen zitzaizkidan burura. Orain ordea uste dut hori guztia garrantzitsua den arren, ikasle bakoitza desberdina dela eta ezin dela ikasgela bateko aniztasuna ezaugarri batzuekin deskribatu.

Esaterako, nire ikasgelan badago neskato nahiko berezi bat. Edo hala da niretzat behintzat. Dirudienez oso haurtzaro zaila pasa zuen beste herrialde batean. Ez dakit zein den herrialde hori baina nire ondorioen arabera, herrialde azpigaratu bat da. Oso zaila da berarentzat ikasgelan egon beharreko orduetan aulkian eserita eta isilik egotea eta gainera etengabe atentzioa lortu nahian ibiltzen da. Hori guztia horrela izanda ere, ume maitagarria dela esan beharra dut, izan ere, tutoreari besarkada mordo bat ematen dizkio eta batzuetan niri ere bai. Gainera, marrazki pilo bat egin dizkit eta nire altxortxoak izango balira bezala gordetzea erabaki dut.

Bestalde, ez nuke inongo arazorik gabeko ikasleak aipatu gabe gelditu nahi. Ikasleen gehiengoak ez du laguntza handirik behar izaten klaseak jarraitzeko eta lanak egiteko. Hala ere, badaude zailtasunak dituztenak ere eta horientzako zenbait klasetan laguntzako beste irakasle bat sartzen da. Hori gutxi ez, eta ikasle bakoitzak gustu eta zaletasun desberdinak dituzte eta ekintzak egiteko garaian kontutan hartu beharreko faktore bat dela esango nuke.

Hau guztia esanda, aipatu nahiko nuke aniztasuna aberasgarria dela ikasgela batean. Izan ere, gizartean dagoen aniztasuna ikusteko modu bat dela esango nuke. Gainera, nahiz eta elkarren artean desberdinak izan, nik uste dut neurri batean, ikasgela barruan eta zenbait jarduera burutzako garaian zenbait desberdintasun ahaztu egiten direla.
Kixo guztioi!

Bigarren astea bukatuta, Aniztasunari buruz hitzegiteko momentua iritsi da. Nire klasea mixtoa da, hau da, neskak eta mutilak daude.

San Andres eskolara duela hilabete etorri zen ikasle bat duakagu, Fatima. Fatima Murtziatik etorria da Euskal Herrira.  Ez daki euskaraz hitz egiten baina egunero klasekideen laguntzan, euskera ikasten du. Batzutan auxiliar batekin joaten da bereziki euskera lantzera baina gehienetan klasean guztiekin egoten da.

Beste klaseetan bezala aniztasun handia dago, izan ere, ez daude bi ikasle berdinik nahiz eta gelan bi ikasle bikiak izan, Conde ahizpak. Autismoa duen ikasle bat dago klasean, Nahia. Nahia denbora gehiena klaseekideekin gelan egoten da, baina, noizean behin, klasetik irtetzen da auxiliar batekin.

Gutxitan klasera etortzen den ume bat ere dago. Ikaslea ijitua da eta beti familiarekin egoten da klasera joan ordez. Eskolan oso larrituta daude, hilabete batean lau egun bakarrik etorri delako. Nire tutorea da gehien larritzen dena eta berak dio etxeko txikiena denez, uste duela ikaslea beti etxeko txikiena izaten  jarraitzea nahi dutela eta horrela, dependentia izatea.

Gelan segurtasun handia duten ikasleak daude baina ia haiengan segurtasunik ez dutenak ere. Askotan ariketa bat hasi baino lehen laguntza eskatzen didate nahiz eta haiek erantzuna jakin edo erantzuna lortzeko kapaz izan.

Bukatzeko esan nahi dut irakasleak gauza hauetaz jabetu behar dela eta behin honetza jabetuta egon, haien ikaslei ahal denenan, beti laguntzeko prest egon behar direla.