Mostrando entradas con la etiqueta #MirenAguero. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta #MirenAguero. Mostrar todas las entradas

domingo, 17 de noviembre de 2019

Hasteko eskerrak eman behar ditut oso irakasle jakintsua izan dudalako, eta betirako eskertuko dut. Tratu ezin hobea emateaz gain, hainbat irakaskuntzarako teknikak irakatsi dizkit, gauzarik aipagarrienak puntuka azaltzea erabaki dut: 


  • Umeei exigitu behar diegu, gizakiok konformistak gara eta gehiago exigitzen ez badigute gure konfort gunean geratzen gara eta ez gara aurrera jarraitzen
  • Lateralitatearen teoria. Alderantzizko lateralitateak umearen ikaskuntza prozesuan eragin dezake. Alderantzizko lateralitateak alderdi kognitiboetan eta motrizetan eragiten du.
  • Hatz erakusleak begiek baino memoria gehiago du, horregatik idazten irakatsi aurretik arkatza nola hartu behar den irakatsi behar da.
  • 8 urteetatik aurrera gorputzaren eta buruaren arteko interakzioa edo sinkronizazioa martxan jartzen da. Baina txikiagoak garenean bakarrik gorputzak gara.
  • Lehen ziklo honetan egunak lasaitasunez hartu behar dira. Garatu beharreko konpetentziak maia honetan nahiko sinpleak dira (irakurtzen jakitea ez da beharrezkoa irakurtzen dena ulertzea, idazten jakitea, gehiketa eta kenketa sinpleak egitea eta komunikazioa) eta presiorik gabe lan egin behar da, umeak ez dira estresatu behar.


Ainhoaz gaiz (nire tutorea), beste klaseko tutoreak, Maiderrek, oso ondo tratatu egin nau eta neuzkan zalantza guztiak argitu dizkit.
Umeei ere eskerrak ematea nahiko nituzke, hasieratik oso harreman ona izan dugu elkarrekin eta oso ondo konpondu gara. Hilabete zoragarri izan da, benetan.


Esan beharra dago, pentsatzen nuena baino hobeto joan dela esperientzia berri hau eta nahiko motza egin zaidala, pena handiarekin joan egin naiz eskolatik.
Hau bizi ondoren konturatu naiz lanbide oso zaila dela, ez da bakarrik klasea ematea baizik eta haien zailtasunak detektatzea eta gainditzen laguntzea, haien bizitza pertsonalean dituzten arazoekin laguntzea, beti ere, gehiegi sartu gabe eta abar.
Gainera, gurasoen arteko harremanak garrantzitsuak zirela banekien, baina ez nekien hain garrantzitsuak zirenik. Gurasoen eta irakaslearen arteko komunikazioa etengabekoa da, gainera lehenengo zikloan gehiago nabarmentzen dira, bertan, umeen zailtasunak agertzen direlako.


Pazientzia eta enpatia edukitzea funtsezko ezaugarriak dira irakaslea izateko. Batzuetan ume baten jokaerak ulertzeko, enpatia martxan jarri behar da. Dena ez da ez zuria ez beltza, beraz, gauzak zergatik egiten diren ulertu behar dira, horretarako enpatia eta pazientzia izan behar dira.


Lehenengo mailan egonda, hizkuntzaren garrantzia nabarmendu nahiko nuke. Informazioa edo datuak emateko era eta erabiltzen diren hitzak oso garrantzitsuak dira haien ikaskuntzarako. Normalean, behin esanda umeek erraz barneratzen dute informazioa.
Bestetik, aniztasun intelektual itzela dagoela konturatu naiz etapa honetan. Jaio diren hilabetearen arabera desberdintasun handia dago, beraz, guztiei gauza bera irakastea erritmo berean nahiko zaila da.


Gero eta gogotsuagoa nago irakaslea izateko prestakuntza jasotzen, eta argi daukat zer izan nahi dudan etorkizunean. Gainera nire klasean dagoen autismoa duen umearekin oso gustura egon naiz eta oso ondo konpondu gara elkarrekin, eta minorrean heziketa berezia egin nahi dudala argi daukat.



lunes, 11 de noviembre de 2019



Kaixo!


Laugarren astean gaude, eta konturatu gabe, gero eta gutxiago falta da esperientzia zoragarri hau
amaitzeko. Sarrera honetan, eskolan dauden proiektuei buruz hitz egin behar dugu.


Lehenengo ziklo honetan (1.maia eta 2.maia) irakurriz gozatzeko proiektu bat martxan dago.
Bularretik mintzora egitasmoarekin parte hartzen dute. BULARRETIK MINTZORA
egitasmoa
kanpaina sistematizatu bat izateko bokazioz jaio zen 2008an. Euskal Herriko haur txikien guraso eta hezitzaileei zuzenduta dago eta bere helburu nagusia da 0-8 urte bitarteko haurrengan irakurketa ohiturak sustatzea, haien gurasoak eta hezitzaileak bitartekari direlarik.Irakurketa garatzen den inguru naturalean gauzatzen da kanpaina. Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen utziko dizuet web orria: https://www.bularretikmintzora.org/

Astero, zerrenda jarraituz, tokatzen zaion umeak, motxila bat eraman behar du etxera.
Motxila asteburu oso batean etxean egoten da, eta umea liburutegira joan behar da eta
BULARRETIK MINTZORA kanpainako liburu bat aukeratu behar du. Ondoren, hautatutako liburua
irakurri behar du, bai haiek bakarrik, bai nagusien laguntzarekin. Astelehen horretan umeak liburua
motxila barruan eraman behar du haien klase kideei erakusteko. Umea klase erdian jartzen da eta
irakurritako liburuaren “laburpen” txiki bat egin behar du. Ondoren, irakasleak liburua ozen irakurtzen
du eta ume guztiek entzuten dute. 
Liburua landu eta gero, beste gela kideari pasatzen zaio beste liburu hartzeko ardura.

Esan beharra dago, San Andres eskolak beste proiektu batzuetan parte hartzen duela, adibidez Agenda 21-ean baina ez dut ikusi proiektu hau praktikan jartzeko ekintzik. Euskararen erabilera bultzatzeko Eibarko futbol taldeak txarlak, abestiak, jolasak, ... egiten dituzte eta Euskaraldian parte hartu zuten.







lunes, 4 de noviembre de 2019


Kaixo!
Hirugarren asten gaude eta gero eta zoragarriagoa iruditzen zait lanbide hau, oso gogotsu joaten naiz egunero. Sarrera honetan ikasketa prozedurei buruz hitz egin behar dugu.
Lehenengo sarreran aipatutako moduan, San Andres eskolak ez du metodo tradizionala erabiltzen, hau da, irakasleak gaia azaltzen du, ondoren irasleek ariketa batzuk egiten dituzte eta egunero etxeko lanak bidatzen dituzte. Ez, San Andres eskolak ez du horrela funtzionatzen, honetan, proiektuka lan egiten dute, beti ere, curriculumean agertzen diren konpetentziak jarraituz. Lehengo maian garraioak dira jorratu beharreko proiektuaren gaia. Garraiobidetaz baliotuz, matematikako, hizkuntzako, naturako… arloak jorratzen dituzte, andereñoak gidari moduan jarduten du. Umeek ez dute libururik erabiltzen, irakasleak emandako fitxekin lan egiten dute. Gainera, ia denbora guztian lurrean eserita daude, borobil bat osatuz, baina zer edo zer idatzi behar dutenean, mahietara joaten dira. Mahiak taldeka antolatuta daude, nahiz eta fitxa guztiak ez izan talde lanetakoak, taldeka daude jarrita berain artean lagundu ahal izateko.
Lehengo maia honetan, komunikazioari garrantzi handia ematen diote, bai ikasle-ikasle bai irakasle-ikasle arteko komunikazioa.
Aurreko sarreran aipaturiko zirkulazio libre horretan (ZL) umeek nahi duten jolasa aukera ditzakete, eta ondoren, txoko horretan egindako lana bukatzerakoan, ume bakoitzak zer, nola eta zergatik egin duen azaldu behar du klase guztiaren aurrean. Txokoetako lanari dagokionez, talde bakoitzak fitxa bat dauka, taldeen artean ez dira inoiz fitxak errepikatzen egun berean, saio bakoitzean umeek haien klasekideak pasaden egunean egin dituzten fitxak egiten joaten dira.
Aipatu dudan moduan, txokoetako lanak, banaka dira, ikasle bakoitzak bere fitxa du, berriz, proiektu saioan egindako lanak taldeka dira; bai talde handian, talde txikietan edo binaka.
Etxeko lanei dagokionez, bakarrik asteartetan eta ostiraletan daukate, eta normalean, fitxa bakar bat eramaten dute, eta oso errezak izaten dira.
Material didaktikoei dagokionez, arbel digitala (oso gutxitan) eta fitxak erabiltzen dituzte.
Esan bezala, komunikazioa pisu handia dauka, baina liburutaz gozatzea lortzea ere helburu oso garrantzitsua da. Horregatik, ostiralero, ume bakoitzak liburu bat eramaten du etxera irakurtzeko eta astelehenean bueltatu behar du. Hori gutxi balitz, astean behin tokatzen zion umeari liburutegira joan behar da eta Bularretik Mintzora taldearen liburu bat hartu behar du, etxean irakurri behar du eta eta astelehenean klasean “laburpen” txiki bat egin behar du. Ondoren, andereñoak ozen irakurtzen du ipuina. Azken hau, hurrengo sarreran hobeto azalduko dut.
Hau guztia esanda, nik uste dut, eskola honetan erabilitako metodoa oso eraginkorra dela eta irakaskuntza-ikaskuntza arinagoa dela metodo hau erabiliz.

domingo, 27 de octubre de 2019


Arratsalde on!

Bigarren aste honetan, aniztazunari buruz hitz egin behar dugu. Dakigunez, gure gizartea anitza da, beraz, klaseko aniztasuna nabarmena da. Klasean dagoen aniztasuna ondo datorkigu pertsona bakoitza desberdinak garela konturatzeko. Era askotako aniztasunak daudela konturatu naiz.
Lehen, nik uste nuen genero aniztasuna bakarrik zegoela baina nire ikuspegia aldatu egin da. Egia da, klase batera sartzen garenean mentalki ,bi talde handi egiten ditugula zuzenean; neskak eta mutilak. Generoan jartzen dugu gure lehenengo begirada, hau da, genero aniztasunean. Nire klaseko (1A) mutil eta nesken kopurua nahiko orekatuta dago, berriz, beste klasean (1B) mutilen kopurua neskena baino pixkat altuagoa dela esan dezakegu.


Bestetik, etorkinak direla eta, aniztasun kulturala eta aniztasun linguistikoa nabarmentzen dira. Nahiz eta bertakoen kopurua etorkinena baino altuago izan, etorkinen ehunekoa ez da txikia. Batzuek soilik dakite gaztelania, beste batzuek, berriz, euskara pixka bat dakite, edo behintzat ulertzen dute. Ez dutenak  euskara ulertzen edo ez dakitenak euskaraz hitz egiten irakasle berezi batekin joaten dira hizkuntza ikasteko. Esan beharra dago etorkinak gainerako gelakideekin integratuta daudela, eta ez dutela arazorik klase kideekin harremanetan jartzeko.

Amaitzeko, klasean dagoen aniztasun intelektuala arreta deitu dit. Ikasleen arteko desberdintasun intelektuala nabarmentzekoa da. Batzuek idazten, irakurtzen, gehiketak egiten dakite, inolako
laguntzarik gabe, beste batzuek berriz, izena baino ez dute ipintzen beraiek bakarrik. Azken hauei, esan behar diezu zer letra jarri behar dituzten hitza osatzeko banan-banan. Gainera, aurreko sarreran aipatutako zirkulazio libre horretan, klaseko azkarrak beti joaten dira idazteko txokora, edo puzzleak egiteko txokora,... hau da, dezente pentsatu behar diren txokoetara joaten dira.
Lehenengo mailan, Lucas eta Mikel daude, autismoa daukate. Mutilak beti heziketa bereziko irakasle batekin daude nahiz eta gela normalean egon, beraien zailtasunak gainditzen laguntzeko prest.

domingo, 20 de octubre de 2019


Kaixo!

San Andres eskolan ez dute libururik erabiltzen, proiektuka lan egiten dute. Ni lehenengo mailan nabil. Honetan, bi klase daude eta ni bietan nabil, batean 25 ikasle daude, eta bestean, berriz, 24.
Lehengo kurtsoan,“garraioak” lantzen dituzte. Ikastetxe honetan ez daude irakasgairik, proiektuen bidez jorratzen dute matematika, hizkuntza, natura,… Umeek astean zehar zortzi arlo jorratzen dituzte.
Alde batetik, zirkulazio librea daukate. Honetan, lehenengo mailako bi klaseak txokoetan banantzen dira eta bakoitzan ekintza ezberdinak daude; plastilina txokoa, lego txokoa, eraikuntza txokoa, tenperekin marrazteko txokoa,… ume bakoitzak zer txokoan nahi duen egon erabakitzen du, baina hiru aldiz baino gehiago jarraian ezin da txoko berean egon. Bestetik, kontu-kontari daukagu, honek bakarrik hamabost minutu irauten du eta edozein gai buruz hitz egiteko tartea da. Proiektua egiteko momentua ere badago, honetan, proiektuko irudiak prestatzeko, kartulinak prestatzeko,… denbora dago. Txokoa ere badago, honetan umeak taldeka jartzen dira eta talde bakoitzak fitxa ezberdin bat dauka, matematikako fitxa, margotzeko fitxa, datu pertsonalak idazteko fitxa…. Amaitzeko ingelesa, psikomotrizitatea, musika eta tutoretza daukate, hauek beste irakasle batzuekin egiten dute tutoretza izan ezik, tutoreak ematen du. Aipatu ditutan arlo guztiek garraioekin zer ikusia dute.

Egunero arduradun ezberdin bat dago eta andereñoaren ondoan esertzen da aulki batean.
Txokoetan eta proiktuetan izan ezik (taldekan mahaietan esarita daude), gainontzeko jardueretan lurrean eserita daude borobil bat osotzen.

Esan beharra dago, umeek ikasten duten guztia objektuen bitartez (matematikak palotxoekin ikasten dute adibidez) edo hitz egiten dela. Lehengo maila honetan, hitz egiteari garrantzi handia ematen zaio, hau da, umeekin interakzionatzeak eta haiek egiten duten marrazkiak edo ariketak ahoz azaltzeak pisu handia dauka. Horretaz gain, arazo-egoerak proposatzen zaizkie eta haiek erantzun bat burutu behar dute, irakasleak gida moduan jarduten du.

Klaseak goizetan 45 minutu irauten dute, berriz, arratasaldetan ordu bateko bi saioak daude. Patioak 30 minutukoak dira. Jateko tartea 2 ordu eta erdikoa da.

                                       


sábado, 12 de octubre de 2019


Ni Miren Agüero naiz eta San Andres ikastetxean egingo ditut nire lehenengo praktikak. Egia esanez, hilabete zoragarria izatea espero dut. Hilabete honetan nik benetan zer nahi dudan izatea konfirmatzea espero dut. Gainera, metodo didaktiko berriak ikastea gustatuko litzaidake, beraz, nire tutoreak metodo tradizionala ez erabiltzea espero dut. Bestetik, unibertsitatean emandako teoria guztia benetako egoeretan aplikatzen jakitea espero dut, hau da, teoria eta praktika uztartzen jakitea. Azkenik, nire puntu ahuletaz ohartzea eta haiek lantzea espero dut, adibidez, lotsa lantzea.

Hasieran, nik ez neukan argi zer ikasi, nahiko galduta nengoen. 2017an, lagun batek boluntariotza batean parte hartzeko aukera proposatu zidan, eta nik baiezkoa eman nuen. Gaur egun jarraitzen dut “Atzegi” taldearekin lan egiten, ezgaitasun mentalak dituzten pertsonek osotzen dute. Beraz, esperentzia hau probatu ondoren, oso argi neukan heziketa berezia egin nahi nuela.

Nire haurtzarora bidaiatzen badugu, oroitzapen ederrak etortzen zaizkit burura. Nire gurasoek kontatu didate, LHko lehenengo maila hasi aurretik, kurtso horretako liburuak erosi eta gero, etxean nengoela, ohean sartuta, bat batean negarrez hasi nintzela. Nire gurasoak segituan niregana joan ziren eta zergaitik egiten nuen negar galdetu zidaten, malkoz beteriko aurpegiarekin erantzun nien “Ezin naiz klasera joan, ez dakit irakurtzen eta erositako liburu guztiak letraz beteta daude”