Hasteko eskerrak eman behar ditut oso irakasle jakintsua izan dudalako, eta betirako eskertuko dut. Tratu ezin hobea emateaz gain, hainbat irakaskuntzarako teknikak irakatsi dizkit, gauzarik aipagarrienak puntuka azaltzea erabaki dut:
- Umeei exigitu behar diegu, gizakiok konformistak gara eta gehiago exigitzen ez badigute gure konfort gunean geratzen gara eta ez gara aurrera jarraitzen
- Lateralitatearen teoria. Alderantzizko lateralitateak umearen ikaskuntza prozesuan eragin dezake. Alderantzizko lateralitateak alderdi kognitiboetan eta motrizetan eragiten du.
- Hatz erakusleak begiek baino memoria gehiago du, horregatik idazten irakatsi aurretik arkatza nola hartu behar den irakatsi behar da.
- 8 urteetatik aurrera gorputzaren eta buruaren arteko interakzioa edo sinkronizazioa martxan jartzen da. Baina txikiagoak garenean bakarrik gorputzak gara.
- Lehen ziklo honetan egunak lasaitasunez hartu behar dira. Garatu beharreko konpetentziak maia honetan nahiko sinpleak dira (irakurtzen jakitea ez da beharrezkoa irakurtzen dena ulertzea, idazten jakitea, gehiketa eta kenketa sinpleak egitea eta komunikazioa) eta presiorik gabe lan egin behar da, umeak ez dira estresatu behar.
Ainhoaz gaiz (nire tutorea), beste klaseko tutoreak, Maiderrek, oso ondo tratatu egin nau eta neuzkan zalantza guztiak argitu dizkit.
Umeei ere eskerrak ematea nahiko nituzke, hasieratik oso harreman ona izan dugu elkarrekin eta oso ondo konpondu gara. Hilabete zoragarri izan da, benetan.
Esan beharra dago, pentsatzen nuena baino hobeto joan dela esperientzia berri hau eta nahiko motza egin zaidala, pena handiarekin joan egin naiz eskolatik.
Hau bizi ondoren konturatu naiz lanbide oso zaila dela, ez da bakarrik klasea ematea baizik eta haien zailtasunak detektatzea eta gainditzen laguntzea, haien bizitza pertsonalean dituzten arazoekin laguntzea, beti ere, gehiegi sartu gabe eta abar.
Gainera, gurasoen arteko harremanak garrantzitsuak zirela banekien, baina ez nekien hain garrantzitsuak zirenik. Gurasoen eta irakaslearen arteko komunikazioa etengabekoa da, gainera lehenengo zikloan gehiago nabarmentzen dira, bertan, umeen zailtasunak agertzen direlako.
Pazientzia eta enpatia edukitzea funtsezko ezaugarriak dira irakaslea izateko. Batzuetan ume baten jokaerak ulertzeko, enpatia martxan jarri behar da. Dena ez da ez zuria ez beltza, beraz, gauzak zergatik egiten diren ulertu behar dira, horretarako enpatia eta pazientzia izan behar dira.
Lehenengo mailan egonda, hizkuntzaren garrantzia nabarmendu nahiko nuke. Informazioa edo datuak emateko era eta erabiltzen diren hitzak oso garrantzitsuak dira haien ikaskuntzarako. Normalean, behin esanda umeek erraz barneratzen dute informazioa.
Bestetik, aniztasun intelektual itzela dagoela konturatu naiz etapa honetan. Jaio diren hilabetearen arabera desberdintasun handia dago, beraz, guztiei gauza bera irakastea erritmo berean nahiko zaila da.

No hay comentarios:
Publicar un comentario