sábado, 12 de octubre de 2019




Kaixo, Ainhoa Cruz naiz eta Ermuan bizi naiz. Nire praktikak Eibarko San Andres eskolan egingo ditut, 2. mailan. Ermuan ezin ditzaket egin, Bizkaia delako eta Gipuzkoan egin behar direlako.

Oso interesatuta nago praktikak egitearekin, orain ikusiko dudalako eta konprobatuko dudalako benetan ofizio hau gustuko dudala edo ez, eta, nik uste dut gustatuko zaidala, izan ere, asko gustatzen zait nik dakidan guztia beste pertsona ezberdinei helaraztea.
Asko gustatzen zait haurrekin egotea, eta, betidanik argi eduki dut irakaslea izan nahi nuela, batxilergoan hainbat gorabera izan arren gai honen inguruan.

Aisialdirako monitore titulua atera berri dut, eta, udan praktikak egin nituen, haur txikiekin, eta, oso esperiantzia polita izan zen niretzat: Haiek nagusiengandik ikasten duten aldi berean, gu haiengandik ikasten dugu, hain txikiak izan arren, gauza askotaz jabetarazten zaituzte.

Ni Miren Agüero naiz eta San Andres ikastetxean egingo ditut nire lehenengo praktikak. Egia esanez, hilabete zoragarria izatea espero dut. Hilabete honetan nik benetan zer nahi dudan izatea konfirmatzea espero dut. Gainera, metodo didaktiko berriak ikastea gustatuko litzaidake, beraz, nire tutoreak metodo tradizionala ez erabiltzea espero dut. Bestetik, unibertsitatean emandako teoria guztia benetako egoeretan aplikatzen jakitea espero dut, hau da, teoria eta praktika uztartzen jakitea. Azkenik, nire puntu ahuletaz ohartzea eta haiek lantzea espero dut, adibidez, lotsa lantzea.

Hasieran, nik ez neukan argi zer ikasi, nahiko galduta nengoen. 2017an, lagun batek boluntariotza batean parte hartzeko aukera proposatu zidan, eta nik baiezkoa eman nuen. Gaur egun jarraitzen dut “Atzegi” taldearekin lan egiten, ezgaitasun mentalak dituzten pertsonek osotzen dute. Beraz, esperentzia hau probatu ondoren, oso argi neukan heziketa berezia egin nahi nuela.

Nire haurtzarora bidaiatzen badugu, oroitzapen ederrak etortzen zaizkit burura. Nire gurasoek kontatu didate, LHko lehenengo maila hasi aurretik, kurtso horretako liburuak erosi eta gero, etxean nengoela, ohean sartuta, bat batean negarrez hasi nintzela. Nire gurasoak segituan niregana joan ziren eta zergaitik egiten nuen negar galdetu zidaten, malkoz beteriko aurpegiarekin erantzun nien “Ezin naiz klasera joan, ez dakit irakurtzen eta erositako liburu guztiak letraz beteta daude”


Aurkezpena

Kaixo!

Aiora Eizmendi naiz, 22 urte ditut eta Lehen Hezkuntzako gradua ikasten ari naiz. Batxilergoa amaitu ondoren, goi mailako administraritzako zikloa ikastea hautatu nuen. Bi urteko ziklo hura amaitu ondoren ordea, benetan ikasi nahi nuena Lehen Hezkuntza zela ohartu nintzen, beraz, nituen aukerak aztertu eta administrari modura egiten dudan lanarekin bateragarria zela ikusita, gradu hau ikasten hastea aukeratu nuen.

Datorren astean, Zestoako Herri ikastolan hasiko dut nire praktikaldia. Urduri eta aldi berean gogotsu nago esperientzia berri hau bizitzeko, garai batean nik haurraren paperetik bizi izan nuena irakaslearen paperetik probatzeko. Nik, herri txiki batekoa izanik, lehen hezkuntzako garian bizi izan nituen urteak oso bereziak izan ziren, familia txiki  bat baitzen urteen poderioz osatu genuena. Hau horrela, Zestoako ikastolan ere antzeko sentsazio bat topatzea espero dut.

Praktikaldiko aste hauei esker, ikasirikoa praktikan jartzeaz gain, irakasle bezala nola sentitzen naizen eta nirekin bat ote datorren ikustea da nire helburua.

viernes, 11 de octubre de 2019

Aurkezpena




  Kaixo!

  Nora Aranguren Larrañaga naiz, 19 urte ditut eta Zestoan bizi naiz. Lehen Hezkuntzako gradua ikasten ari naiz eta datorren astelehenean, hilaren 14-ean zehazki, nire lehenengo praktika aldiak burutuko ditut Zestoako Herri Ikastetxean.

  Urduritasuna eta aldi berean emozioa sentitzen ditut nire barnean. Eskola horretan ikasi nuen nik eta bizitako esperientzia guzti horiek ahaztezinak gertatzen zaizkit. Modu berezi batean ikasten genuela esan dezaket, jolas baten barnean murgildurik bageunde bezala eta hori da hain zuzen nire herriko ikastetxea berezi bilakatzen duena.

  Berezitasun horri esker erabaki dut ikastetxe honetara itzultzea, baina oraingo honetan ikasle izan beharrean irakasle rola hartuko dut. Esperientzia berri bat bizitzeaz gain, nire 5 aste hauetako helburua irakasle paperean sartu eta ea benetan nirekin bat datorren ziurtatzea izango da.

jueves, 10 de octubre de 2019


Kaixo!!

Ni Alex Larrañaga naiz, eibartarra eta 19 urte ditut. Hurrengo astelehenean nire lehenengo praktikak hasiko ditut Eibarko San Andres eskolan.
Oso pozik nago eskola horretara joango naizelako, izan ere, nire lehengusina or ikasten du.

Praktiketan egongo naizen hilabete honetan, klasean ikasitakoa praktikan jartzea espero dut. Horrez gain eskoa bat  barrutik nola funtzionatzen duen ikusi nahi dut eta izango den nire lanbideari buruz gehiago jakin.

miércoles, 9 de octubre de 2019

Nire aurkezpena


Kaixo, Marta Aznal naiz eta 19 urte ditut. Deban bizi naiz eta Lehen Hezkuntzako magisteritza ikasten ari naiz Donostian. 
Hurrengo astean, urriak 14 ean, nire lehen praktikaldiak hasten dira Debako Luzaro ikastetxean eta oso pozik nago bertan ikasi nuelako txikia nintzenean.  

Praktikaldi hauetatik espero dudana, lehenik eta behin, ikasten ari naizena praktikara eramateko orduan, lanbide hau benetan gustatzen zaidan ala ez ikustea da. Unibertsitatean teoriaz ikasten dugun guztia, praktikara eramateko gogo handia dut eta gainera, haurrekin kontaktu zuzenean aritzeko ere. Ikastetxe bateko eguneroko arazoak zeintzuk diren ezagutu nahi dut eta horren aurrean irakasle batek nola jokatzen duen ikusi. 

Espero dut, praktikaldi lasaiak baina episodioz beteta izatea. Ahal dudan guztia ikasi nahi dut, izan ere, hilabete batean ez dugu askorako denborarik izango eta maximora aprobetxatu nahi dut. 

Hezkuntzaren eskutik jendartean eragiten


lunes, 7 de octubre de 2019

Lehen sarrera: aurkezpena, oroimenak, ...

Kaixo, arratsalde on:

Bileran komentatu bezala, bakoitzaren aurkezpenarekin estreinatuko gara. Aurkezpen honekin batera zuen Lehen Hezkuntza garaiko oroitzapenak kontatzen badituzue, pasadizoren bat, oroimen berezia, ... zoragarri.

  Aukeratu nahi duzuen formatua, sormena gaitasun handia dela gogoratuz.  Testu idatziaz haratago, bideo grabazioak, elkarrizketa formatua, marrazkien bidez, ...

   Azaldu zein zaren, zer dela eta zauden hemen, zer espero duzun lehen praktika egonaldi honetik eta abar.

   Bi etiketa, ez ahaztu: 

#Aurkezpena,    #Izen Abizena

ONGI ETORRIA ETA ORIENTABIDEAK




Kaixo, ongi etorri 2019-2020 ikasturteko Practicum I BLOGera.

Partekatzeko foro emankorra lortze aldera gogora arazi nahi dizuet uzta eraginkor, ulerkor eta esanguratsua lortzeko bidean eutsi beharreko hainbat jarraibide:


Ø  ZAINDU ETIKETAK ! ! ! ! ! 

Ø   Post edo ekarpen bakoitzak bere tags/etiketak eraman behar ditu. Gure kasuan, sarrera bakoitzari bi etiketa jarri beharko zaizkio gutxienez:  
·           Lehenbizikoa, norberaren izen abizena. 
·           Bigarrena, gaiaren izenburua, nik ematen dizuedana aste bakoitzeko sarreran, denontzat berdina. 
Bi hauetatik aparte besteren bat jarri nahi badiozue, ez dago arazorik.

Ekarpen gehiago egin nahi badituzue, hau da, nik markatutakoez aparte, gauza gehiago igo, #Saski Naski etiketa erabili.  

Baina izen-abizena eta gaiaren izenburua derrigorrezkoak dira sarrera guztietan blogaren ebaluazioa egin ahal izateko. 



 
Ø  Izan gogoan ildo, foro edo  gai bakoitzeko gutxienez sarrera bat egin behar duela zuetariko bakoitzak, gaiak irauten duen denbora barruan. Sarrera mamitua, hausnarketaren ondorioz idatzitakoa.

Ø  Arestian nion bezala, BLOGaren irakurketa atsegina bihurtzen saiatu behar dugu, besteak beste, ez  errepikatzen  aurretik beste ikaskide batek  esan  dutena.    Zuek idatzi behar duzuenak antza handia baldi badu aurretik egindako sarrera batekin, adostasuna adierazi, kasua hori bada, modu sinple eta arin batean; desadostasunak daudenean argudioaz defendatu, adibideak jarriz. Beti, beti, beti, errespetoz zuzenduz besteengana eta inolaz ere pertsonalizazioak erabiliz. 


Ø  Aste bakoitzeko gaia errespetatu. Beti egongo da zabalik "Saski Naski" etiketatutako foroa, denetariko ekarpenak onartuko duena. Berriro ere aipatzen dizuet ondo etiketatu beharraren garrantzia. 


  - Jada IKT-ru bikainak bilakatu zaretenez, jantzi BLOGa irudiz, soinuz, bideoz, multimedia muntaketaz, adituen esaldiz, lotura interesgarriaz, ... Azalduz ekarpen horren zergatia, noski. Umorea ere eskertzen da.

Ø  Bukatzeko, suposatzen dut ez dagoela ezer gogoratu beharrik hizkuntzaren alderdi formalari buruz.

Ø  Zer esanik ez, blogean narratzen dituzuen egoera/gertaera inguruen diskrezio eta konfidentzialtasuna gorde beharra. Asmatu agertu behar diren pertsonen izenak, mozorrotu lekuak, izan zaitezte, beti, diskretuak eta besteen pribatutasuna gorde, errespetuz garatu gaiak.


- Esperientzia honi etekin gehiago ateratze aldera eta elkarrekin egingo dugun bost asteko bidai hau atseginagoa izatea lortze aldera duzuen edozein iritzi edo proposamen ONGI ETORRIAK izango dira. 

Animo eta aurrera! Interes handiko esperientzia bizitzea opa dizuet guztiei. 


Ondo izan,   BEGOÑA

Ebaluazio orria




Ikaskuntza prozesuan oso inportantea da jakitea, egiten hasi aurretik, zein irizpidek markatuko duen aurrera eramango denaren ebaluazioa. Donostiako UPV/EHUko Hezkuntza Filosofia eta Antropologia Fakultateko (magisteritza) web orrian duzue dokumentazio guztia, hala ere, ebaluazio orria edozein unetan eskura izan dezazuen, sarrera honekin batera igoko dizuet ale bat.