Kaixo, ongi
etorri 2019-2020 ikasturteko Practicum I BLOGera.
Partekatzeko
foro emankorra lortze aldera gogora arazi nahi dizuet uzta eraginkor,
ulerkor eta esanguratsua lortzeko bidean eutsi beharreko hainbat jarraibide:
Ø ZAINDU ETIKETAK ! ! ! ! !
Ø Post edo ekarpen bakoitzak bere
tags/etiketak eraman behar ditu. Gure kasuan, sarrera bakoitzari bi
etiketa jarri beharko zaizkio gutxienez:
·
Lehenbizikoa, norberaren izen abizena.
·
Bigarrena, gaiaren izenburua, nik
ematen dizuedana aste bakoitzeko sarreran, denontzat berdina.
Bi hauetatik aparte besteren
bat jarri nahi badiozue, ez dago arazorik.
Ekarpen gehiago egin nahi badituzue,
hau da, nik markatutakoez aparte, gauza gehiago igo, #Saski Naski etiketa
erabili.
Baina izen-abizena eta gaiaren izenburua derrigorrezkoak
dira sarrera guztietan blogaren ebaluazioa egin ahal izateko.
Ø Izan
gogoan ildo, foro edo gai
bakoitzeko gutxienez sarrera bat egin behar
duela zuetariko bakoitzak, gaiak irauten duen denbora barruan. Sarrera mamitua,
hausnarketaren ondorioz idatzitakoa.
Ø Arestian
nion bezala, BLOGaren irakurketa atsegina bihurtzen saiatu behar dugu, besteak
beste, ez errepikatzen aurretik beste ikaskide
batek esan dutena. Zuek idatzi behar duzuenak
antza handia baldi badu aurretik egindako sarrera batekin, adostasuna adierazi,
kasua hori bada, modu sinple eta arin batean; desadostasunak daudenean
argudioaz defendatu, adibideak jarriz. Beti, beti, beti, errespetoz zuzenduz
besteengana eta inolaz ere pertsonalizazioak erabiliz.
Ø Aste bakoitzeko gaia errespetatu. Beti egongo da zabalik "Saski Naski"
etiketatutako foroa, denetariko ekarpenak onartuko duena. Berriro ere aipatzen
dizuet ondo etiketatu beharraren garrantzia.
- Jada IKT-ru bikainak bilakatu
zaretenez, jantzi BLOGa irudiz, soinuz, bideoz, multimedia muntaketaz,
adituen esaldiz, lotura interesgarriaz, ... Azalduz ekarpen horren zergatia,
noski. Umorea ere eskertzen da.
Ø
Bukatzeko, suposatzen dut ez
dagoela ezer gogoratu beharrik hizkuntzaren alderdi formalari buruz.
Ø Zer esanik ez, blogean narratzen dituzuen egoera/gertaera
inguruen diskrezio eta konfidentzialtasuna gorde beharra. Asmatu agertu behar
diren pertsonen izenak, mozorrotu lekuak, izan zaitezte, beti, diskretuak eta
besteen pribatutasuna gorde, errespetuz garatu gaiak.
- Esperientzia honi etekin gehiago ateratze aldera
eta elkarrekin egingo dugun bost asteko bidai hau atseginagoa izatea lortze
aldera duzuen edozein iritzi edo proposamen ONGI ETORRIAK izango
dira.
Animo eta
aurrera! Interes handiko esperientzia bizitzea opa dizuet guztiei.
Ondo
izan, BEGOÑA



No hay comentarios:
Publicar un comentario