domingo, 13 de octubre de 2019

Aurkezpena

Kaixo! Iñaki Recio naiz, 19 urte ditut eta Lehen Hezkuntzako gradua ari naiz ikasten. Bigarren mailako ikaslea naiz eta Soraluzen bizi naiz. Hurrengo egunetan praktikak hasiko ditut nire herriko, Soraluzeko, ikastetxean.

Gogo asko ditut praktikak hasteko, izan ere, urte asko eta gero nik txikitan ikasitako ikastetxera bueltatuko naiz eta oroitzapen oso politak etorriko zaizkit burura. Bestalde, irrikitan nago hasteko etorkizunean izan nahi dudan lanpostua lehen pertsonan ezagutzeko eta bere alde onak eta ez hain onak ikusten joateko. Teoria ikastea beharrezkoa dela argi dut, baina nire ustez praktikak dira etorkizunerako prestakuntzan gehien aportatzen digun atala eta hortaz, ilusio askorekin nago atal honeri hasiera emateko.

Praktiketatik espero dudana, ikastetxeko irakasleengandik gauza asko ikastea, irakasle baten eguneroko bizitza ezagutzen joatea eta umeengandik ahalik eta gehien ikastea da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario