domingo, 13 de octubre de 2019

Aurkezpena

Kaixo:


Ni Lorea naiz, 20 urte ditut eta Errezilen bizi naiz. Lehen Hezkuntzako gradua ikasten ari naiz eta bihar, bigarren urteko praktikaldiak hasiko ditut Azpeitiko Ikasberri Ikastolan.

Graduko lehen praktikaldian izango ditudan arren, aurrez, beste praktika batzuk ere burutu ditut, izan ere, goi mailako Gizarte Integrazioaren zikloa egina dut. Hala ere, oraingo hau, aurrekoarengandik guztiz ezberdina izango dela badakit, (kontuan izanik, aurreko praktikaldiak autismoa duten umeekin egin nituela) baina hala ere irrikitan nago hasteko eta ikasle zein irakasle berriak ezagutzeko.

Iruditzen zait, praktikaldian zehar, ondo pasatuko dudala eta asko ikasteaz gain, asko gustatuko zaidala. Izan ere, nire lehen hezkuntza garaiko oroimen oso polit eta estuak ditut eta berriro horrelako zerbait bizitzeko aukera izango dudala somatzen dut. Bestalde, jakin mina ere badut, izan ere, aurrez aipatu bezala, ni Errezil bezalako herri txiki batekoa izanik, eskolako geletan ikasle gutxi izaten ginen (nahiz eta bi adinetako ikasleak batera egon), eta adin horretako ikasleen gela haundi batek nolako funtzionemandua duen ikusteko gogoz bainago. 

Esan bezala, nire lehen hezkuntza garaiko oroimen politak ditut, eta esango nuke, nire bizitzako etaparik garrantzitsuenetarikoa izan zela, bertan ezagutu nituelako nire lagunak, zein, gaur egun, oso garrantzitsuak diren niretzako, nire parte haundi bat direlako. Praktikaldi honetan, nahiz eta nik eraginik haundirik ez izan, izango ditudan ikasleen etapa honetako zati bat izango naizela iruditzen zait eta horrek benetan unkintzen nau. Beraz, prest nago datorkidanari gogor heldu eta ondo pasatuz asko ikasteko!



No hay comentarios:

Publicar un comentario