Ikasgela barruan erabiltzen zen bai arbela digitala, bai arbela tradizionala eta normalean ere erabiltzen zuten liburuak, baina ez nik erabiltzen nituen liburuak, hauek askoz finagoak dira.
Arbela digitala erabiltzen zen gehiago hizkuntzak irakasteko orduan, hau da, ingelesa, gaztelania eta euskara ikasgaietan, aldiz, tradizionala erabiltzen zen matematikan, ingurunen, plastikan…
Gela saioetan normalean zegoen denbora gela barruan zenbait ariketak egiteko. Irakasleek saiatzen ziren talde lana sustatzen, horrezkero, zenbait estrategia/teknikak erabiltzen zituzten.
Estrategia desberdinak dira:
Nire ustez estrategia hauek oso egokiak eta erabilgarriak dira, baina, esan beharra dago umeek ez zituztela behar bezala aplikatzen, hau gertatzen zen batzuk ez zutelako inplikazio maila berdina eta egozentrismoarengatik (batzuk uste zuten indibidualki emaitzak hobeagoak lortu behar zutela). Baita ere, batzuetan estrategia hauek ez zuten funtzionatzen ikasleen seriotasun faltarengatik.
Azterketei begira, irakasleak aste bat lehenago abisatzen zieten ikasleei eta hobe zutela errepasatzen hasi. Azkeneko klasean azterketa izan aurretik, irakasleak, errepaso moduan, azaltzen zituen zer nolako galderak atera behar ziren azterketan.
Gaztelaniako azterketa batean, ez zuten emaitzak oso onak izan, ondorioz, irakasleak izan zuen hizketaldi serio bat haiekin esanez, erraztasun gehiegi ematen ari gaudela gaurko umeei. Ondoren nire burua jarri zuen adibidez, azaltzeko nolakoak ziren nik egiten nituen azterketa, egia esanda askoz zailagoak zirela eta ez zaizkiguten hainbat erraztasunak ematen. Nik guztiz ados nago, irakasleak esan zuenarekin. Geroz eta gutxiago eskatzen zaie umeei, baina hori, nire iritzia da, agian okertuta egon naiteke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario