Aniztasunari buruz hitz egitean ia ezinezkoa da arrazari buruz hitz egitea. Gelan beltzaran bat zegoen, beste 2 Latino Amerikatik, ijito 1, Errumaniako beste bat eta Marokoko beste bat. Gutxienez nik ez dut ezta arrazakeria seinale bat ikusi ez gela barruan ez jolas orduan. Alde horretatik oso pozik nago.
Aparte irakaslea hitz egin zion sexismoari buruz, eta badaudela bikoteak ez direna tradizionalak ( emakume eta gizon ), badaudela bikote homosexualak, etab… Baita ere hitz egin zien gustu sexualei buruz, badaudela heterosexualak, bisexualak, homosexualak…
Honekin lotuta, nesken eta mutilen arteko ona dela uste dut. Noizbehinka, haserretzen dira, baina, hori da txantxetan daudelako eta azken finean normala da baten haserretzea. Hala ere, ez dut ikusi diskriminazio edo mina egiteko asmorik haien txantxetan.
Bi ikasle harreman “txarrak” baina gehiago zailtasun sozialak zituzten. Horietako bat barnerakoia zen edo oso lotsati, horrezkero jolas orduan batzuetan bakarrik zebilen edo bere munduan, eta gelan barruko ekintza batzuetan, batez ere besteen aurrean hitz egiteko orduan, ez zuen parte hartzen ez zuelako nahi lotsaren ondorioz. Eta beste ikasle gelan barruan ez zuen “ezer” egiten, idatzizko lanetan ez zuen parte hartzen, bakarrik zegoen prest irakaslearen galderei erantzuteko. Gainera ezer egiten ez zuen bitartean lan giroa hausten zuen soinuak eginez edo zarata ateraz.
Aipatu beharra dago aurtengo ikasgelan daudela 3 errepikatzaile baina hala ere denbora gutxi batean oso lagunak egin direla edo gutxienez ala azaldu zidaten umeek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario