Kaixo!
Nora Aranguren Larrañaga naiz, 19 urte ditut eta Zestoan bizi naiz.
Lehen Hezkuntzako gradua ikasten ari naiz eta datorren astelehenean, hilaren
14-ean zehazki, nire lehenengo praktika aldiak burutuko ditut Zestoako Herri
Ikastetxean.
Urduritasuna eta aldi berean emozioa sentitzen ditut nire barnean. Eskola
horretan ikasi nuen nik eta bizitako esperientzia guzti horiek ahaztezinak
gertatzen zaizkit. Modu berezi batean ikasten genuela esan dezaket, jolas baten
barnean murgildurik bageunde bezala eta hori da hain zuzen nire herriko ikastetxea
berezi bilakatzen duena.
Berezitasun horri esker erabaki dut
ikastetxe honetara itzultzea, baina oraingo honetan ikasle izan beharrean irakasle
rola hartuko dut. Esperientzia berri bat bizitzeaz gain, nire 5 aste hauetako
helburua irakasle paperean sartu eta ea benetan nirekin bat datorren ziurtatzea
izango da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario