Kaixo!
Hirugarren asten gaude eta gero eta zoragarriagoa iruditzen zait lanbide hau, oso gogotsu joaten naiz egunero. Sarrera honetan ikasketa prozedurei buruz hitz egin behar dugu.
Lehenengo sarreran aipatutako moduan, San Andres eskolak ez du metodo tradizionala erabiltzen, hau da, irakasleak gaia azaltzen du, ondoren irasleek ariketa batzuk egiten dituzte eta egunero etxeko lanak bidatzen dituzte. Ez, San Andres eskolak ez du horrela funtzionatzen, honetan, proiektuka lan egiten dute, beti ere, curriculumean agertzen diren konpetentziak jarraituz. Lehengo maian garraioak dira jorratu beharreko proiektuaren gaia. Garraiobidetaz baliotuz, matematikako, hizkuntzako, naturako… arloak jorratzen dituzte, andereñoak gidari moduan jarduten du. Umeek ez dute libururik erabiltzen, irakasleak emandako fitxekin lan egiten dute. Gainera, ia denbora guztian lurrean eserita daude, borobil bat osatuz, baina zer edo zer idatzi behar dutenean, mahietara joaten dira. Mahiak taldeka antolatuta daude, nahiz eta fitxa guztiak ez izan talde lanetakoak, taldeka daude jarrita berain artean lagundu ahal izateko.
Lehengo maia honetan, komunikazioari garrantzi handia ematen diote, bai ikasle-ikasle bai irakasle-ikasle arteko komunikazioa.
Aurreko sarreran aipaturiko zirkulazio libre horretan (ZL) umeek nahi duten jolasa aukera ditzakete, eta ondoren, txoko horretan egindako lana bukatzerakoan, ume bakoitzak zer, nola eta zergatik egin duen azaldu behar du klase guztiaren aurrean. Txokoetako lanari dagokionez, talde bakoitzak fitxa bat dauka, taldeen artean ez dira inoiz fitxak errepikatzen egun berean, saio bakoitzean umeek haien klasekideak pasaden egunean egin dituzten fitxak egiten joaten dira.
Aipatu dudan moduan, txokoetako lanak, banaka dira, ikasle bakoitzak bere fitxa du, berriz, proiektu saioan egindako lanak taldeka dira; bai talde handian, talde txikietan edo binaka.
Etxeko lanei dagokionez, bakarrik asteartetan eta ostiraletan daukate, eta normalean, fitxa bakar bat eramaten dute, eta oso errezak izaten dira.
Material didaktikoei dagokionez, arbel digitala (oso gutxitan) eta fitxak erabiltzen dituzte.
Esan bezala, komunikazioa pisu handia dauka, baina liburutaz gozatzea lortzea ere helburu oso garrantzitsua da. Horregatik, ostiralero, ume bakoitzak liburu bat eramaten du etxera irakurtzeko eta astelehenean bueltatu behar du. Hori gutxi balitz, astean behin tokatzen zion umeari liburutegira joan behar da eta Bularretik Mintzora taldearen liburu bat hartu behar du, etxean irakurri behar du eta eta astelehenean klasean “laburpen” txiki bat egin behar du. Ondoren, andereñoak ozen irakurtzen du ipuina. Azken hau, hurrengo sarreran hobeto azalduko dut.
Hau guztia esanda, nik uste dut, eskola honetan erabilitako metodoa oso eraginkorra dela eta irakaskuntza-ikaskuntza arinagoa dela metodo hau erabiliz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario