Practicum-aren azken txanpara iritsi gara, lau aste pasa dira jada. Honako sarrera hontan, La Salle Legazpi ikastetxeko 5.mailan egiten dituzten proiektuei buruz hitz egingo dizuet.
Hasteko, Agenda 21 proiektuan parte hartzen dute. Hilabetean behin bilera bat egiten dute eta bertan, LH.1-DBH.4 bitarteko maila bakoitzeko bi ordezkari bilatzen dira. Bilera bukatzean, ordezkari bakoitza bere gelari bileran esan denaren berri ematen die. Aurten, ekologiarekin, hondakinekin, birziklapenarekin...egingo dute lan. Hilabete honetako bileran, erabaki dute "ostirala plastikorik gabe" aurrera eramatea. Orduan, ostiraletan plastikoa ez erabiltzen saiatu behar dira.
Honekin lotuta, Sasietakoak "Hondakinak Kitto" programa sortu dute. Bertako 2 neska, gelara etorri ziren ikasleei berrerabiltzearen, birziklatzearen eta murriztearen garrantzia azaltzeko. Honi esker, ikasleak Agenda 21-eko "ostirala plastikorik gabe" programa aurrera eramateko informazio gehiago dute eta plastikoa ez erabiltzeko "alternatibak" dituzte.
Hirugarrenik Hara proiektua aurrera eramaten dute. Honako hau, hiru atal desberdinetan banatuta dago. Lehenengo atala, Gorputz lanketa da, bereziki, arnasketan oinarritzen da. Bigarrena, adimen emozionalean oinarritzen da eta azkeneko atala, transzendentziara irekitzean datza, hau da, gizartean gertatzen den gauzetaz jabetzea, pertsonak ezagutzea...
Programa hau, hiru hiruhilekoetan egiten da, eta hiruhileko bakoitzean, atal bakoitza bi aldiz egiten da. Guztira, hiruhileko bakoitzean 6 saio egiten dituzte.
Azkenik, "Lectura Eficaz" egiten dute. Honako hau, euskarako eta gaztelaniako ikasgaietan egiten duten proiektua da. Honako hau, testu bat irakurtzean eta gero ordenagailuan (Sallenet plataforman) test moduko froga bat egitean datza, irakasleak ikus dezan zein den gelako ulermen maila hizkuntza horretan.



No hay comentarios:
Publicar un comentario