Jada bukatu da Practicum-aren lehenengo astea. Nik La Salle-Legazpi ikastetxean nago. Bertan, ikasleak mailaka daude banatuta eta maila bakoitzeko, bi gela daude A eta B. Egokitu zaidan gela, 5B da, eta oso pozik nago bertan dauden ikasleekin baita irakasleekin.
Gela hontan, 21 ikasle daude. Horietako neska bat (arazo bat dauka) goizetan Aspace-ra doa eta bakarrik arratsaldeetan etortzen da eskolara, bere adineko neska-mutilekin sozializatzeko eta ikusteko nola sozializatzen diren bere adineko umeak gehienbat baina bera plastilinarekin egoten da jolasten, margotzen edota puzzleak egiten. Gainerako 20 ikasleak, egun osoa igarotzen dute gelan.
Gelako antolamenduari dagokionez, lauko taldeetan daude jarrita eta taldeko bakoitzak eginkizun bat dauka (koordinatzaile, bozeramaile, begirale eta antolatzaile). Astelehen guztietan, taldeko guztiak rotatu egiten dira, eginkizun guztietatik pasatzeko. Bestalde, astero 3 pertsona izaten dira gelako arduradunak eta honako pertsona hauen zeregina, data eguneratzea, arbela garbitzea eta arbelean dauden etxekolanak jartzea da.
Guztira 10 irakasgai dituzte (Euskara, Gizarte, Mate, Erlijio, Gazte, Ingelesa, Informatika, Plastika, Gorputz Hezkuntza eta Tutoritza), hauetako bakoitza ordubeteko da. Egunero, ordutegi bera dute. 9:00etatik 12:30etara eta 14:30etatik 16:30etara. Astelehenetan adibidez, 9:00etatik 10:00etara, Euskara dute. 10:00-etatik 11:00etara, Gizarte dute. 11:00etatik 11:30-etara, atsedena dute. 11:30etatik 12:30etara, Erlijio dute. 12:30etatik 14:30etara, etxera edo jandelara joaten dira bazkaltzera. 14:30etatik 15:30etara, Gaztelania dute. Eta azkenik, 15:30etatik 16:30etara, Ingelesa dute.
5B gelan, 6 irakasle ezberdinek irakasten dute. Horietako lauk, irakasgai bat ematen dute bakarrik (Mate, Ingelesa, Gazte eta Informatika). Beste irakasle batek, erlijio eta plastika irakasten du eta azkenik, gelako tutoreak, 4 irakasgai irakasten die (Euskara, Gizarte, Tutoritza eta Gorputz Hezkuntza).
Materialari dagokionez, kuadernoaz eta agendaz gain, erabiltzen duten material garrantzitsuena, beraiek erositako Chromebook-a da (Google-k ateratako ordenagailu portatila) bertan egiten baitituzte gauza gehienak. Horrez gain, Sallenet (moodle plataforma) erabiltzen dute liburu digitalak ikusteko edota lanak bertara igotzeko. Egunero, etxekolanak dituzte eta honako hauek egin ahal izateko Chromebook-a etxera eramaten eta ekartzen dute egunero.

No hay comentarios:
Publicar un comentario