Kaixo denoi, gaurkoan proiektueri buruz idaztera natorkizue. Luzaro ikastetxean egiten diren proiektuen inguruan idatziko dizuet, herri zein eskola txikia izan arren eskolak Aurrera begiratzen du eta proiektuen artean, Agenda 21, Irakurketa plana eta Elkarbizitza sustatzen dute.
Agenda 21 eko proiektuan indartsu dabiltz lanean. Hasteko, urtero edo bi urtez bein gai baten inguruan jarduten dute eta aurtengo gaia: Ekoizpen eta kontsumo arduratsua da. Gai horri buruz haurrek gehiago jakin dezaten astero astero asmakizun bat suertatzen dute eskolako irratitik haurrek erantzun egokia izan dadin tutoreak laguntzen dute eta honela gaiari buruz ikasten dute, ondoren, erantzun egoki guztien artean sorteo bat egiten dute eta irabazleak saritxo txiki bat jasotzen du, honela ikasleak ere motibatuta hartzen dute parte asmakizunean. Hauxe da asmakizunak botatzeko kutxa dagoen txokoa.
Ekintza honetaz gain, beste gauza gehiago ere egiten dituzte Agenda 21 etik, adibidez, baratza. Baratzean, 2. mailako ikasleak aritzen dira eta ostiraletan egiten dute lan ordu bat eta erdi Agenda 21 eko arduradunarekin. Bertan, atxurtu, landatu, ureztatu, erein, uzta jaso (uzta jasotzerakoan
matematika ere lantzen dute, uzta pisatzen eta abar) eta bukatzeko erregistro orria betetzen dute informazio danarekin. Hemen uzten dizuet baratzaren argazki bat.
Baratzean erabiltzen duten konposta beraiek sortzen dute. Ekintza hau 2. mailatik 6. mailara bitartean egiten dute eta jolas orduan egiten da astean bitan. Eskolako pasiloetan zakarrontziak dituzte zabor organikoa jasotzeko eta ondoren baratzaren ondoan konposta egiteko tokia dute, bertan zaborra pisatu eta erregistro orrian jasotzen dute ondoren konposta egin eta gero baratzean erabiltzen dute landatzeko. Hemen uzten dizuet konposta egiten duten tokiaren argazki bat.
Bukatzeko, agenda 21 eko bileretan gela bakoitzeko bi arduradun joaten dira eta azken bileran plastikoaren kontsumoari buruz informatu ziren. Plastiko gehiegi erabiltzen denez, Debako udalak telazko boltsak egin nahi ditu herrian banatzeko eta horretarako, LHkoek poltsetarako marrazkia egiteaz arduratu dira, DBHkoek berriz slogana sortu dute. Ekintza hauekin ikasleak kutsaduraren arazoetaz arduratzen dira eta gainera parte hartzen dute marrazki bat sortzen natura zaindu dezagun.
Hurrengorarte !



No hay comentarios:
Publicar un comentario