Kaixo!
Amaitu dugu praktiketako hirugarren astea ere eta honekin batera gure laugarren sarrera idaztea egokitzen zaigu. Oraingo honetan ikasketa-prozedurei buruz idatzi behar dugu.
Hasteko, esan nahiko nuke nire ikastolako metodologiaren arabera umeen autonomia landu nahi dutela. Ikasleak zenbait baliabide dituzte hori garatzeko. Ni batik bat, Natur Zientzi eta Gizarte Zientzietako ikasgietan egoten naiz. Bi ikasgai hauetan ikasleek beraien eginbeharrak ikusteko ikasgelako kortxoan orri bat dute eskegita. Dudarik izanez gero, beraien ikaskideei galdetzen diete zer egin behar duten eta inork ez badu ulertzen, irakaslearengana joaten dira.
Material didaktikoari dagokionez, fitxak, ordenagailu eramangarriak eta arbel digitala erabiltzen dituzte. Esan beharra dut, ikastolan metodologia hau aurten aplikatu dutela eta ondorioz etengabe materia berria lantzeko materiala sortzen ari direla. Izan ere, irakasleen helburua ikasleek modu manipulatiboan ikastea da. Hain zuzen ere, uste dute modu horretan ikasten dutela gehien eta errazen. Ordenagailuei dagokionez, esan beharra dut oso gustura egiten dutela lan tramankulu hauekin. Gainera, gehienetan, jokuak egiten dituzte lantzen ari diren gaiaren inguruan eta nik uste dut ikasteko modu eguko eta dibertigarria dela.
Gauzak horrela, esan nahiko nuke asko gustatzen ari zaidala ikastola honetan duten metodologia eta ikasleak erraztasunarekin ikasten dutela uste dudala. Hori gutxi ez, eta egiten ditutzten talde lanen bidez uste dut umeek asko ikasten dutela eta gehien kostatzen zaienek ere gauzak errazago egiten dituztela besteen laguntzarekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario