jueves, 7 de noviembre de 2019

PROIEKTUAK

Jadanik laugarren astea ere igaro zaigu eta gero eta denbora gutxiago geratzen da praktikaldia amaitzeko. Denbora honetan zehar, gauza asko ikasi dudan arren, nahi nuen guztia ikusteko denborarik izan ez dudanaren sentsazioa daukat. Horren adibide, eskolan martxan dauden proiektu ezberdinak. Ni LH1. mailako gelan nagoenez, soilik ikasle hauek egiten dituzten proiektuen berri dut eta gustatuko litzaidake beste mailetan dituzten proiektuak ere ezagutzea, baina, tira, beste batean beharko du.

Nire gelako ikasleek aurrera ematen dituzten proiektuen artean daude HPI (Hobekuntza Pedagogiko Iraunkorra), KIVA, Hizkuntza Proiektua, Eskola Agenda 21 eta Ikasleen Harrera Plana.

Lehenengoari, HPIri, dagokionez, eskolak praktikan duen metodologia den arren, eskolak berak, proiektu gisa sailkatzen du. Metodologi edota proiektu honek (aurreko sarreretan aipatu dut jada), ikasleen parte hartzea sustatzen du. Horretarako, hiru mailak batera jarduten dira eta konpetentziak jarduera ezberdinen bidez burutzen dituzte. Jarduera hauek 3 geletako txokoetan daude banatuta, eta txoko bakoitzeko jarduerak zailtasun ezberdinetakoak dira maila bakoitzeko ikasleei egokituta daudelarik. Horrela, txoko bakoitzean maila ezberdinetako ikasleak biltzen dira eta elkarri laguntzen diote. Ekintza honi "zirkulazio autonomoa" deritze eta goizetan egiten dute. Gainontzeko irakasgaiak  (gaztelera, ingelesa, gorputz hezkuntza, musika) gela bakoitzak bakarrik egiten dute, nahiz eta egoeraren arabera maila bereko bi gelak elkartu daitezkeen.

KIVA eskola-jazarpena prebenitzeko eta jazarpen egoerak murrizteko proiektua da. Proiektu honen saioak heilean ordubeteko bi saio dira eta honen helburua jazarpen egoerei aurre egiteko moduak eta estrategiak, giza harreemanetan errespetuak duen garrantzia, taldean kide bakoitzan jokantzen duen papera edo rola... ikastea da. Hau aurrera eramateko, gelek banaka egiten dituzte saioak eta bertan jarduera ezberdinak izaten dituzte: eztabaidak, taldkeo lana, film laburrak ikusi... Ni egon nintzen saioan argazki batzuk interpretatu eta eurei buruz hausnarketak egin eta iritziak edota konponbideak bota zituzten, argazkiak haurrak agertzen ziren egoera ezberdinetan batzuk beldurtuta eta beste batzuk gustora. Proiektu honek garrantzi handia duenez, eskolan edozein leku edota garaitaan sentu daiteke bere presentzia izan ere, hormetan kartelak daude itsatsita, irakasleek KIVAko txalekuak janzten dituzte...

Hizkuntza proiektuari dagokionez, euskera lantzen dute bertan. Azpeitia herri euskalduna izanik ikastolan oso giro euskalduna dago eta nekez entzuten da beste hizkuntzarik. Hala ere, gaur egun atzerritarren kopuruak gora egin duenez, hauei aparteko laguntza emateko erabiltzen dute proiektu hau. Neuk, nola funtzionatzen duen ikusi ez dudan arren, badakit  bertan LH1,2 eta 3ko ikasle atzerritarrak biltzen direla euskararekin dituzten zailtasunekin  edota eduki berriak barneratzen laguntzeko.


Eskola Agenda 21, berriz, ia eskola gehienetan ikusi daitekeen proiektua da. Ni praktiketan nabilenetik, gaur izan dute lehenengo bilera eta bertan LH1etik LH6rako ikasleak biltzen dira (maila bakoitzetik bi ordezkari zein bilera bakoitzeko aldatzen diren). Bilera horretan, gai ezberdinei buruz hitz egiten dute eta ondoren ordezkari hauek euren ikaskideei helarazten die bileran aipatu dena. Gaur, adibidez, elektrizitatearen kontsumoaz jardun dira eta zer ondorio dituen eta nola aurreztu behar den energia.




Azkenik, Ikasleen Harrera Plana, aurrez aipatutako HPIrekin lotuta doala esango nuke. Ikasleek euren geletan bi harrera txoko txiki eta handi bat (48 ikasleak batera elkartzen direnerako) dituzte eta aste honetan izan dituzten aldaketa txikien ondorioz egunean 3 aldiz gutxienez biltzen dira bertan: goizean goiz, zerrenda pasatu eta eguneko arduradunarena egiteko; ondoren, zirkulazio autonomoa egin ostean, bakoitzak egin duena adierazi edota erakusteko; arratsalde hasieran, arratsaldeko plana adierazteko. Hala ere, irakasleak oharren bat eman behar duenean edota ikasle guztiak bildu behar dituenean   zerbait esateko txoko honetan biltzen dira beraz, baliteke egunean 3 aldiz baino gehiagotan biltzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario