Arratsalde on,
Tira, jadanik
igaro da laugarren astea ere, zer azkar pasatzen den denbora gustuko duzuna
egiten ari zarenean… Aste bakarra besterik ez da falta praktikaldi hau
bukatutzat emateko, eta egunak joan, egunak etorri gauza berriak ikasten ari
naiz, eta oraingo honetan aurretik behatu ez ditudan proiektuak aztertzeko
zeregina egokitu zaigu.
LH2. mailako gela
batean nagoen heinean, bertako irakasleei proiektuei buruz galdetzen jardun
dut, eta hauek lantzen dituztela aipatu didate: STEAM (zientzia-hezkuntza),
ikasketa kooperatiboan oinarritutako metodologia eta BIZIKASI ekimena. Horrez
gain, jakinaren gainean nago ikastetxeak beste hainbat proiektu ere sustatzen
dituela, besteak beste, Agenda 21, Irakurketa plana eta Elkarbizitza.
STEAM, Science, Technology,
Engineering, Art y Mathematics diziplinak identifikatzen
dituzten siglak dira, eta ikasleen arteko bokazio zientifiko-teknologikoaren
sustapenean eta orientazioan oinarritutako proiektua da. Helburu nagusia,
hezkuntza zientifikoa bultzatzea da eta horretarako, metodo zientifikoan
oinarritutako esperimentazioa baliatzen dute Luzaro eskolako irakasleek. Metodo
zientifikoa, zientzietan jakintza berriak eskuratzeko erabiltzen diren pausu
multzoa da, baina astean zehar behatu ondoren, aurretik esan dudan moduan, nire
tutoreak jarraitzen dituen pausuak esperimentazioan dute oinarria. Hau da,
behaketaren ondoren formulatutako hipotesia esperimentazioaren bidez frogatzea,
hain zuzen.
Beste alde batetik, ikasketa kooperatiboan oinarritutako metodologia ere
sustatzen da, helburu nagusia, zeregin akademikoak ebazteko orduan koordinatutako
elkarlana bultzatu eta ikasleen ikasketan sakontzea da. Hau aurrera eramateko,
ikasgelan A eremua jorratzen dute, hau da, talde kohesioari lotutako jarduna. Bigarren
sarreran aipatu nuen moduan, ikasleak lauko taldeetan eserita daudela
aprobetxatuz, ikasle bakoitzari, talde-lana sustatzeko betebehar bat ematen
zaio: bozeramaile, idazkaria eta materialaren eta isiltasunaren arduraduna. Rol
hauek astero aldatuz doaz eta ostirala heltzen denean, ebaluaketa bat egiten
dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario