Kaixo guztioi, arratsalde on:Zer moduz sentitzen zarete? Nola doa practicuma?
Bi aste besterik ez zaigu falta bukatzeko...
Hurrengo gaiak PROIEKTUAK izena du.
Ikastetxearen plan edo proiektu esanguratsuenak ezagutu eta beraien inguruko hausnarketa egitea du helburu.

Beti
bezala, gogoratu: aipamen
hutsak ez du zentzurik,
horiek ikastetxeko web orrian irakur daitezke baina ez digute informaziorik
ematen proiektu bakoitzaren "materializazioaren" inguruan.
Proiektu
horiek (Agenda 21, Elkarbizitza, Hezkidetza, Aberaste Programa, Euskara
Normalkuntza, Irakurketa Plana, etab.) zuek zertan
gauzatzen diren ikusten duzuen azaltzea da eskatzen zaizuena, egunerokotasunean
non bihurtzen diren errealitate.
Adibideak lagungarri direla gogoratu,
batez ere gainhonetan, kontakizun zehatzak izan beharko liratekela, filosofian
edo "nahian" galdu gabe: zer egiten da? Non? Nola? Ze antolaketak
esusten dio proiektu horri? ?????
Gogoratu: proiektu
esanguratsuenak (zuk praktikan ikusten duzun egoeretan oinarrituz, ez
teoria) azaldu eta komentatu. Zure ekarpenean aipatzen duzun proiektu
bakoitzeko gauzatzearen adibide bat azaldu: non, zelan, norekin, planteamendu
orokorra, irakaslearen esku hartzea, ikasleen parte hartzea, baliabideak eta
abar.


No hay comentarios:
Publicar un comentario