Praktiken azkenengo astea bukatuta, berriz unirbetsitatera joateko momnentua heldu da eta pena handiarekin esan diot agur San Andres eskolari.
Eskolara lehenengo egunean joan nintzenetik oso ondo tratatu naute eta hasieratik irakasleek laguntza eskaini zidaten. Lehengo egunean, eskolara sartu bezain pronto, instalazioak erakutsi zizkidaten (aretoa, irakasle gela, bi patiak, informatika gela...). Egun horretan oso urduri sartu nintzen gelara baina umeek poz-pozik gonbidatu ninduten parte hartzera eta haiekin egotera.
Praktiketan egon nintzen ordu guztiak oso ondo pasatu nituen klasean nahiz eta batzutan ume batzuekin haserretu, klasean pasa ditudan momentuak oso onak izan dira. San Andres eskolan asko ikasi dut, batez ere erabiltzen duten metodologia niretzat berria delako eta unibertsitatean ikasi ditudan gauzak martxan jarteko aukera izan dudalako.
Azkeneko eguna oso gogorra izan zen danontzat, nire tutorea berak egindako pastelak ekarri zituen eta nik gluten gabeko galletak. Matematikako ariketa desberdinak egin ondoren, janaria hasi ginen banatzen eta lehenengo negarrak agertu ziren. Ordu osoaren zehar eduki nuen ikasle bat besarkatuta eta nahiz eta irakasleak bronka bota, horrela jarraitu zuten. Nire klasean galletak banatu ondoren, beste gelara joan nintzen eta han ere batzuk negar egiten hasi ziren. Oso hunkigarriak izan ziren momentu horiek niretzat.

No hay comentarios:
Publicar un comentario