Hirugarren aste hau laburragoa izan da ostiralean jai izan delako, baina hortaz gain lan handia egin dute 4 egun hauetan. Gaurkoan, baliabide didaktikoei, ikasketa prozedurei eta estrategia metodologikoei buruz hitz egia egokitu zaigu.

Baliabide didaktikoei dagokionez, hainbat bereizi daiteke. Alde batetik, irakasleak erabiltzen dituzten baliabideak, hau da, arbela digitala, arbela honek oso handia da eta klasearen atzean dago jarrita, han irakasleak irudiak edo internetetik erakutsi nahi duen edozer gauza jartzen ditu. Arbelaren aurrean alfonbra bat dago eta irakasleak arbela erabiltzen duenean ikasle guztiak alfonbran esertzen dira eta adi-adi egoten dira entzuten edo ikusten arbelean jarritakoa. Ere, ordenagailu bat dago klasearen albo batean irakasleak nahi duenean erabili ahal izateko. Bestalde, ikasleek erabiltzen dituzten baliabideak ere daude, kuadernoak, liburuak, fitxak eta arbela berdea. Dena dela, arbela berdeak bai ikasleak bai irakasleak erabiltzen dute, han etxerako lanak zuzentzen dituzte. Adibidez; kenketak edo batuketak egin behar dituztenean, banaka arbelera irtetzen dira eta bakoitzak kenketa edo batuketa bat egiten dute, eta guztien artean zuzentzen dute.
Ikasketa prozedurei dagokionez, erabiltzen duten metodologia tradizionala da, izan ere, modernoaren ezaugarriak ere ditu. Liburuak, kuadernoak eta fitxak erabiltzen dituzte egunero eta eguna bukatzen denean beti etxerako lanak izaten dituzte. Hala eta guztiz ere, bidaltzen dituzten etxerako lanak egokitutak daude haurrak pisu asko ez eramateko. Adibidez; irakurgaien txosten bat dute, orri bakoitzean irakurgai labur bat dago eta irakurgaiaren azpian ariketak daude, hutsuneak bete, marraztu hitz hauek, erantzun galderarei, borobildu erantzun zuzena…,horrelako ariketak agertzen dira. Etxean testu bat eta testu horren ariketak egitea bidaltzen dizkie hurrengo klasean zuzendu ahal izateko. Egia esanda, astero metodologia berdina erabiltzen dute, beti aipatutako materialak erabiltzen dituzte. Bukatzeko, erabiltzen dituzten estrategia metodologiari buruz hitz egingo dut. Asko premiatzen da parte hartzea eta adi egotea irakasleak azaltzen duen bitartean, ikasle batek zerbait aportatzen duenean ez diote inoiz esaten gaizki dogoela, horrela klase guztiaren aurrean hitz egiteko segurtasuna lortzen dute. Irakasleak motibazioa asko sustatzen du eta haurren interesak bilatzen ditu, klasea arinago egin ahal izateko. Ustekabean harrapatu ninduen erabiltzen duten metodoa arazo bat konpontzeko, hau da, ikasleak haserretzen direnean edo arazoren bat edukitzen dutenean beraien hartean, toki bat dute klasearen albo batean han esertzeko eta hitz egiteko. Han azaroei konponbideak bilatzen dituzte eta bakeak egiten dituzte.


No hay comentarios:
Publicar un comentario