Kaixo!
Irune Ruiz naiz, 19 urte ditut eta Ermuan bizi eta jaio naiz. Lehen Hezkuntzako gradua ikasten ari naiz Donostian, aurten bigarren urtea da. Bihar, urriak 14, nire lehengo praktikaldiak egingo ditut Arrateko Andra Mari ikastolan.
Praktikaldiak hasteko gogo asko
ditut baina ere oso urduri nago. Esperientzia honekin gauza asko ikastea espero
ditut, beste batzuen artean, orain arte ikasitako edukiak praktikan jartzea,
irakaslearen lana modu gertuago batean nolakoa den ikustea, ikaskuntza metodo
berriak ikastea eta abar.
Hasiera batean, zalantzak izan
nituen Lehen Hezkuntza edo Haur Hezkuntza ikastea erabakitzearen orduan. 4 urte
daramat umeen talde bati entrenatzen, 12 urte dituzte orain eta oso gustora
ibili naiz beti beraiekin, horregatik hau izan zen Lehen Hezkuntza
erabakitzearen arrazoi nagusia. Gainera, txikitatik magisteritza ikastea nahi
izan dut umeak asko gustatzen zaizkidalako, eta entrenatzailearen esperientziak
gehio ziurtatu dit lanbide hau egin nahi dudala.
Nire hautzaroa nire bizitzaren
momenturik zoriontsuenetariko bat izan da, azkenean ikastolan denbora asko
pasatzen dugu, eta niretzako eskolan gustora egotea ezinbestekoa da, eta nik
oso pozik joaten nintzen eskolara. Lagun asko egin nituen, eta oraindik nire
lagunak izaten jarraitzen dute. Bestalde, oso irakasle onak izan ditut, dudarik
gabe, Maider eta Pili izeneko irakasleak izan ditudan irakasle onenak dira. Haiek erakutsi zidaten niregan konfiantza izaten.

No hay comentarios:
Publicar un comentario