Kaixo guztioi, azkenengo blog honetan praktikaldien etapa agurtzea tokatzen zait, hilabete honetan momentu asko bizi ditut ikastetxean, gehiengoak onak, hala eta guztiz ere, izan dudan taldea bizia izan da eta askotan egoera zailak gertatu dira.
Hasieratik, nire tutoreak ohartu zidan taldea bizia zela eta gutxi batzuk klasea eteten zutela, hori guztia jakinda gutxinaka gutxinaka haurren jarrera ikusten joan naiz eta nire tutoreak nola jokatzen zuen haiekin ikusita, ikasi nuen bakoitzarekin nola tratatu behar nuen. Nire gela, aniztasun handiko gela zen, eta ikusi nuen orokorrean denak berdin tratatzen zituela irakasleak, baina, bakoitzari bere gauzak kontuan edukita. Honela, ikasi dut ikasleek ez dutela nabaritu behar ezberdintasunik beraien artean, baina zu irakasle izanik, kontuan izan behar dituzu haur bakoitzaren egoera familiar, sozial, kognitibo... guztiak.
Ikasketa aldetik, ez dut zailtasun handirik izan baina egia esan, matematika arloan apur bat kostatu zait nik neuk jakindako gauzak ongi azaltzea, askotan guk automatikoki edo era teoriko batean ikasi ditugu, arrazoiketa gabe, ¨ horrela delako¨ erakutsi digute, eta haurreri era ulerkor batean azaltzeko zaila egin zait. Hala eta guztiz ere, alde hortatik irakaskuntza metodoan aldaketa nabaritu dut, orain azalpenak objektuen laguntzaz egiten dira, modu praktikoagoan esango nuke eta horrek mesede handia egiten die haurrei. Adibidez, hamarren familia ikasterako orduan, zein, zenbatzea lantzerako orduan, lastozko makiltxo batzuk erabiltzen genituen eta haurrek manipulatzen zituzten hamarreko taldeak eginez.
Gehien estutu nauen arloa haurren sentimenduak kontrolatzekoa izan da, izan ere, batzuk oso inpultsiboak dira eta segituan erakusten dute gertatzen zaiena, baina beste batzuk isilagoak edo berekoiagoak dira, eta guztia beraientzat gordetzen dute, orduan zaila egiten da haieri laguntzea edo zer gertatzen zaien jakitea. Hori kontuan izanda, larri ikusten banuen norbait, beti urreratzen nintzen nire laguntza eskeintzeko eta ikus zezan besteok bezela laguntza eskatu dezaketela arazorik gabe.
Laburtzeko, gauza asko bizi ditudala esango nuke, estutasun momentuak aurretik esan bezala, baina gehienbat azpimarratu nahi nuke haurrek duten eskuzabaltasuna. Hilabete bat beraiekin egonda, izugarrizko maitasuna ematen dizute eta gainera, bizi osorako eskertzen dute zure lana. Asko oso triste jarri dira, ni enaizela gehiago bueltatuko jakitean baina, nik ez dut sekula esperientzia hau ahaztuko eta hare gutxiago ikasleek erakutsi didaten guztia. Egunero eskertu behar da dugun guztia txikitasunetik hasita, beraiek hala egiten dute eta guk gazteok zein helduek gehiago ikasi beharko genuke beraietaz.
Azkenengo egunean, ikasle bakoitzak marrazki bat oparitu zidan eta orain guztiek toki bat dute nire bihotzean. Hemen uzten dizuet haietako bat.
Eskerrikasko Luzaro Ikastetxeari, emandako tratuaz eta etxean bezela sentiarazteagatik.

No hay comentarios:
Publicar un comentario