lunes, 21 de octubre de 2019

HEZKUNTZA KOMUNITATEA


Jadanik igaro da astebete eta banoa pixkanaka ikasgelako errutina barneratzen eta ikasleak ezagutzen. Lehen aste hau oso bizkor igaro zait, gelan oso gustora sentitzen bainaiz bai ikasleekin zein beste irakasleekin eta hauek asko laguntzen didate. Niretzat berria izanik, asko lagundu didatelako egunerokotasunera eogkitzen.


Lehenengo egunean, praktikaldia burutu nahi nuen maila aukeratzeko aukera eman zidaten eta lehenengo maila aukeratu nuen, izan ere, haur hezkuntzatik lehen hezkuntzarako aldaketa hori ikusi nahi nuelako. 

Ikasle hauek gainontzeko lehen hezkuntzako ikasleak bezala, goizeko 9:30etan sartzen dira eskolara eta eguerdiko 13:00ean irten tartean ordu erdiko (11:00-11:30)  jolasordua dutelarik. Arratsaldean berriz, 15:00etatik 17:00etara izaten dute tartean 20 minutuko jolas orduarekin.

Nire gelan 48 ikasle aurkitzen dira. Berez, 24ko bi gela dira, baina metodologia berriarekin dabiltzanez bi gelak elkartuta daude, eta bertan 48 ikasle, 2 irakasle eta auxiliar bat (ikasle baten premia bereziak direla medio) eta orain, ni gaude.

Aipatu bezala, metodologia berriarekin dabiltzanez, ordutegiaren banaketa hasieran arraroa egin zitzaidan, izan ere, goizetan, guztiak ekartu arte 20bat minutu edo jolas librea izaten dute eta honen ondoren zirkulazio autonomoa deritzena hasten dute. Hemen, LH1, LH2 eta LH3ko ikasle guztiek batera egiten dute. Bertan, hiru mailetako gelak gehi pasilloak irekitzen zaizkie eta hauetan hainbat txoko daude ezarrita. Txoko bakoitzean, proposamenak  deitzen dieten ekintza edota jarduerak daude eta ikasleek nahi duten txokoan ezarriz ekintza hauetan parte hartzen dute. Txoko bakoitzean ikasle kopuru bat egon daiteke, ezin da gehiago egon eta adin ezberdinetako ikasleak nahastu daitezke txoko bakoitzean, horrela, zailtasunik izanez gero, zaharrenek gazteagoei lagun diezaieten. 

Proposamenetan egiteko ezberdinak daude, partxisa, xakea, damak, kartak, liburuak irakutzeko txokoak, mahai jolasak... Egia esan, txoko eta ekintza pila bat dituzte eta honek gauza ezberdinak egiteko aukera ematen die. Zirkulazioa autonomoaren helburua, ikasleak modu autonomo batean ekintzak egin eta hauetan arazoren bat izanez gero arazoa euren kasaka konpontzea da eta horretarako beste ikaskideen laguntza izaten dute, zeinek gaitasun eta jakinduria maila ezberdina duten 3 maila ezberdinetako ikasleak batera dabiltzalako. 

Ondoren, jolasordua izaten dute eta hemendik bueltan berriz ordu erdiz edo zirkulazioa autonomoan jarraitzen dute. Hau amaitzean, gelan bi harrera txoko dituzte eta bertan, gela bakoitza (24 ikasle eta irakasle 1) esertzen dira. Hemen, irakasleak ikasleei galdetzen die ea non ibili diren eta zer egin duten eta ikasleek gainerako ikasleei kontatzen die. Honen ostean, matematika, ingelesa, gaztelania... izaten dute. 

Arratsaldeak berriz, hiru zatitan banatzen dituzten, aipatu bezala 20 minutuko jolasordua edota proiektua, gorputz hezkuntza edota goian aipatutako beste klase batzuk.

Harrera txokoen funtzionamenduak ikusmina deitu zidan izan ere, bertan, goizean elkartzen dira eguneko data idazteko, eguneko eginbeharrak azaltzeko, lehen aipatu bezala, egin dutena ikaskideei azaltzeko edota irakasleak oharren bat eman behar duenean ere, bertan elkartzen dira eta bertan eseri  bezain laster, ikaslek guztiak ixiltzen dira irakasleari entzuteko, bertako araua ondo barneratuta daukate.

Gelaren antolakuntzari dagokionez, berriz, gela nahiko handia da, izan ere, lehen bi ikasgela ziren baina horma bota eta orain bi gelekin bat eginda dago. Bertan, bi harrera txoko, proposamenetako 9 txoko eta ikasleen apalak daude, gainera gela guztiak batera elkartu behar duenerako harrera txoko handi bat dute gelan bertan. Material guztia ere eskura dute, beraz, ikasleek nahiko askatasun handia dutela esango nuke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario