Kaixo!
Gaurkoan practicum aldia aurrera eramaten ari naizen ikastetxean lantzen dituen proiektueri buruz hitz egitea tokatzen zait. Proiektu horietako batzuk zeintzuk diren eta egunerokotasunean nola lantzen diren azalduko dut.
Alde batetik, Hizkuntza Normalkuntza Plana dago. Plaentxi LHI ikastetxeak Hizkuntza Normalizazioko Ulibarri programan parte hartzen du eta ikastetxearen helburua euskararen erabilera eta kalitatea indartzea da. Proiektu hau egunerokotasunean asko nabarmentzen den plan bat da. Izan ere, ikasleak beraien artean edo irakasle bati hitz egitean gazteleraz hitz egiten entzuterakoan, euskaraz mintzatzeko esaten zaie, hau da, ikastetxean euskaraz egiteko esaten zaie, horrela euskararen erabilera areagotuz eta kalitatea indartuz. Bestalde, gazterelazko eta ingeleseko klaseetaz aparte, dena euskaraz egiten da, bideoak, irteerak... adibidez.
Beste alde batetik, Liburutegiko Proiektua dago. Proiektu honek ikasleriarengan irakurzaletasuna sustatzean datza. Proiektu hau lantzen dela ere oso nabarmena da. Izan ere, egunero irakurtzen die irakaslean libururen bat edo libururen baten zatiren bat gelan, bai euskaraz, bai gazteleraz eta bai ingelesez. Gainera, pertsona desberdinek irakurtzea komenigarria dela diote eta egunero irakasle berdinak ez irakurtzen saiatzen dira. Bestalde, etxekolan bezala, etxean egunero irakurtzea 2 edo 3 aldiz bidaltzen zaie, eta asteazkenero froga txiki bat egiten zaie banan banan beraien hobekuntza erregulatzeko.
Azkenik, Ikaskuntza Kooperatiboaren Proiektua dago. Ikaskuntza kooperatiboa Eskola Inklusiboa ahalbideratzeko eta bertan elkarren artean oso ezberdinak diren ikasleak biltzeko eta konpetentziak garatzeko baliabide metodologikoa da. Proiektu hau aurrera eramateko, ikasleak taldeka daude banatuta ikasgelan, baina ez edozein taldetan. Irakasleak nahiko desberdinak diren ikasleen taldeak egiten saiatzen dira, horrela bakoitzak besteengandik gauza ezberdinak ikasteko eta hauen artean laguntzeko.

No hay comentarios:
Publicar un comentario